EKAINAK
18
asteartea
 
Beleixe Irratia online entzun Winamp Windows Media Player Real Player Quicktime


     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  Jostailuen trukea, eta gehiago

Larunbatean, 11:00etatik 13:00etara Irurtzungo plazako arkupeetan

Asteartetik atzo arte, Atakondoa eskola publikoko ikasle asko ikastetxera jostailuekin joan dira. Jostailua eman dutenak, trukean txartel bat jaso dute eta hura bihar eguerdian erabiltzeko aukera izanen dute. Izan ere, ikastetxean bildutako jostailu guztiak, joko eta jostailuen truke izanen dira azokan. Haurrek duten txartela, beste joko edo jostailu batengatik trukatzeko aukera izanen dute. Bakoitzak bat.

Foru plazara joaten diren haurrak, gainera, joko kooperatiboen erakusketa bat izanen dute. Erakusketan dauden jokoekin jolasteko aukera izanen da, jakina. Eta eskaintza borobiltzeko, munduko beste kultura batzuetako jolasak ezagutu eta haietan jolasteko aukera ere izanen da bihar eguerdian Irurtzunen.

Itxipuru taldeak, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak eta Irurtzungo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatu dute, Atakondoa eskolaren laguntzarekin.



Inprimatu

[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz