EKAINAK
20
osteguna
 
Beleixe Irratia online entzun Winamp Windows Media Player Real Player Quicktime


     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  AHTk platerak husten dituelako

 - Argazkia Haunditu

Eta ondorioz, jatekorik gabe gelditzen direla adierazteko, txandakako baraualdia hasi zuten duela bi aste. Mugitu! Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako desobedientzia mugimenduak, sustatu du AHTren aurkako ekimen hori. Mugitu!-ko kideak, hainbat talde eta eragilerekin elkarlanean ari dira AHT egitasmoa salatzen: elkarretaratzen, parodia, hitzaldi eta abarren bidez. Elkar lan horrekin egitasmoak gizartearen arlo ezberdinetan eragina duela nabarmendu nahi dute (ekologia, lehen sektorea, gizarte babesaren murrizketa…) Mugitu!k ekitaldietan parte hartzeko deia egiten du.

Bizkaian hasi eta aste hau Gipuzkoan eman ondoren, bihar Sakanatik Nafarroara sartuko da baraualdia eta 9 pertsonek pasako dute astea baraurik. AHTren aurkako barauan parte hartzen ari direnak, Juan Gorriti eskultoreak eginiko Lurmako eskultura lekukoa pasatzen ari diote elkarri. Sakanara bihar iritsiko da lekukoa.

Ibarrean
Baraualdian parte hartuko dutenak, lehen lehenik, Irañetako Urruntzure iturburura joko dute. Baraualdian zehar edanen duten ura jasoko dute han. Urruntzure inguruan aurreikusia dago AHT bidez Nafarroa eta Gipuzkoa lotzeko aukeretako bat, Aralar tunel baten bidez zeharkatzen duena. Lan horrek besteak beste, ur-hartze horrekin, akuiferoetan sor litzakeen kalteak salatuko ditu.

Irañetatik Altsasura joanen dira Mugitu!-ko kideak. 18:30ean trenaren aldeko eta AHTren aurkako Nafarroako hautetsiek agerraldia eginen dute. Haren ondoren, 19:00etan, plazan, elkarretaratzea eginen da, baraualdiaren lelo berarekin: AHTk platerak hutsik uzten digu! AHT-ren aurkako leloekin bileteak ere zigilatuko dira. Baraualdian parte hartzen dutenak Gure Etxea eraikinean gaua eman ondoren, igande goizean Cadreita eta Tafallarako bidea hartuko dute. Astelehenetik aurrera Iruñean izanen dira.



Inprimatu

[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz