IRAILAK
3
ostirala
 

     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  Euskal Y-arekiko lotura Ezkio-Itsason egitearen alde agertu da Nafarroako Gobernua

Nafarroaren eta EAEren arteko lotura han eginen balitz AHTk Sakana ia osoa zeharkatuko luke

Nafarroako Gobernuak nahiago duen aukera horrek bi sareen lotura Aizkorri-Aratz eta Aralar natur parkeen arteko pasa erabiliz egitea proposatzen du, hau da, Burunda aldetik joko lukeela sare nafarrak Gipuzkoarantz. Hala, bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren asmoarekin. Erakunde horrek aukera hori proposatu dio Sustapen Ministerioari. Dirudienez, ibilbide horren inguruko azterketa informatiboa egiten ari da gaur egun ministerioa.

Sakanan
Zenbait erakundek eta elkartek AHT egitasmoaren inguruan kezka azaldu dute edo informazio gehiago eskatu. Horren adierazle, Arakilgo Udalak onartutako mozioa. Bestalde, Sakanako AHT gelditu! Elkarlanak hainbat hitzaldi eta martxa antolatu ditu bere ikuspegia emateko. Igandean esaterako, Zuhatzun hitzaldia du eta otsailaren 23rako AHTren aurkako III. ibilaldia antolatu du Etxarri Aranatz eta Altsasu artean. Martxa horren bezperan, gazte mugimenduak deituta, ibar mailako manifestazioa izanen da Etxarri Aranatzen. Hala, “proiektu honi desadostasuna” azaldu nahi diote.



[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz