IRAILAK
3
ostirala
 

     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  “AHTrekin etorkizunik ez” dagoela aldarrikatuko dute gazteek.

Gazteek zabaldutako ohar batean AHT “Euskal Herrian inoiz egin den proiektu txikitzaile handiena" dela nabarmendu dute. Argi daukate “proiektu hau inposaturiko proiektu kapitalista eta politikoa dela eta horregatik Espainiako eta Frantziako gebernuen eta PNVren interesetara diseinatutako egitasmoa” dela azpimarratu dute.

AHTk eragingo lituzkeen kalteak zerrendatu ondoren gazteak miseriara kondenatu nahi dituztela aipatu zuten. Horregatik Sakanako gazteria osoari dei egin diete bihar Arbizun arratsaldeko 19:00etan plazatik abiatuko den manifestaziora joateko. “AHTrekin etorkizunik ez! Etorkizuna independentzia!” lemapean burutuko den manifestazioan gazte indarraz AHT geldituko dutela aldarrikatuko dute.



[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz