EKAINAK
19
asteazkena
 
Beleixe Irratia online entzun Winamp Windows Media Player Real Player Quicktime


     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  Garraxi Irratiko emisorearen arazo teknikoak

Altsasuko irrati libreak konponketei aurre egiteko diru ekarpenak eskatu ditu

 - Argazkia Haunditu

Garraxi Irratia (101.9 FM), bolada batez, apenas entzuteko modua egon da. Irratitik bertatik jakinarazi digutenez irratiaren emisoreak izandako arazoengatik gertatu da hori, “denborarekin potentzia galtzen joan da eta, azkenean, apenas entzun zitekeen irratia”.
     
Garraxi Irratitik esan digutenez “boluntarioen eta, batez ere, teknikoaren ahaleginari esker “larrialdietako” emisore berria jartzea lortu da, bestea konpontzen den bitartean”. Hura konpontzeak irrati libreari ahalegin ekonomikoa egitea eskatzen dio eta, horregatik, edozeinek egin ditzakeen diru ekarpen guztiei ongi etorria eginen diote. “Altsasuko irrati-difusioaren alde” ekarpenak egin nahi dutenek Euskadiko Kutxan zabalik dagoen kontu korrontean (3035 0018 4 3 018.1.05187.1) egin ditzakete.

Garraxi Irratiko batzarrak aurreratu du hurrengo hilabeteetan gastuak ordaintzeko ekitaldiak ere antolatuko dituztela. Dagokionean guztiaren berri emanen dutela ere zehaztu dute irratitik.

Gonbitea
Garraxi Irratiak gonbitea luzatu die “komunikabidean parte hartu eta irrati-saio bat egin nahi dutenei”. Irratia aurrera ateratzen duen kolektiboa asteartero, 20:00etan, biltzen da Altsasuko Gaztetxeko goiko solairuan. Kolektiboko kideei asmoaren berri eman dakieke asteartetan. Joan ezin dena irratiko telefonoko erantzungailuan, 948 468 742, edo garraxi@sindominio.net e-postara mezua bidaliz jarri daiteke harremanetan Garraxi Irratiarekin.

Altsasuko irrati libreak gaur egun bost saio emititzen ditu, baita haien errepikapenak ere. Saiorik ez dagoenetan hainbat estilotako musika aireratzen du.



Inprimatu

[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz