EKAINAK
20
osteguna
 
Beleixe Irratia online entzun Winamp Windows Media Player Real Player Quicktime


     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  Gaztetxeko konponketa lanengatik, Garraxi Irratia isilik

 - Argazkia Haunditu

Altsasuko Gaztetxeko teilatua berritzeko lanak hastearekin batera emisioa eten behar izan du Garraxi Irratiak. Gaztetxearen teilatuak konponketa premia zuen, itajurek zenbait solibo kaltetu zituztelako. Konponketa lanek teilatutik irrati librearen antena kentzea eskatu dute. Lanek hilabete inguru iraunen dutela azaldu digute irratiko kideek. 

Altsasuko gaztetxearen lehen solairuan dago Garraxi Irratiaren estudioa. Teilatuan egin behar diren lanengatik irratiko tresneria ez hondatzeko, hezetasunagatik batez ere, guztia jaso dute, lanak despeditu arte. Irrati libreak denbora gutxian bere emanaldiak eten dituen bigarren aldia da. Aurrekoan, lastaila akaberan, emisoreak matxura izan zuen eta hura konpondu bitartean beste bat erabili behar izan zuten. Konponketa eginda, pasa den astean Garraxi Irratiaren uhinak Uharte Arakileraino iristen zirela probatu ahal izan zuten irratiko kideek.

Laguntza
Emisorearen konponketa gastuei aurre egiteko ahalegin handiari erantzun behar izan dio Garraxi Irratiak, horregatik “Altsasuko irrati-difusioaren aldekoen” ekarpenak eskertu dituzte. Euskadiko Kutxan zabalik dagoen kontu korrontean (3035 0018 4 3 018.1.05187.1) egin daitezke. Bestalde, irratiko batzarrak jakinarazi du gastuak ordaintzeko hurrengo hilabeteetan ekitaldiak eginen dituztela.

Garraxi Irratiko kideek, bide batez, irrati-saio bat egin nahi duten guztiei haiekin harremanetan jartzeko gonbitea egin die. Gaztetxean dagoen irrati estudiotik pasa daitezke asteartero, 20:00etan, edota irratiko helbideetan mezua utzi: 948 468 742 telefonoan edo garraxi@sindominio.net e-postan.



Inprimatu

[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz