IRAILAK
3
ostirala
 

     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  Abiadura Handiko Trenaren kontra, manifestazioa

 - Argazkia Haunditu

Herriak du hitza. AHTrik ez! leloarekin, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta bihar, 19:00etan, manifestazioa eginen da Arbizun. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoaren kontra azaltzearekin batera, biharko manifestazioarekin antolatzaileek ere, “informazioa, erabaki ahalmena eta errespetua” eskatuko dituzte.

Jakina denez, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta herri galdeketak egitekoak dira maiatzaren 10ean Lizarragabengoan eta maiatzaren 17an Arbizun. Elkarlaneko kideek galdeketen antolaketaren berri eman zutenean azaldu zutenez, “Nafar Gobernutik ukatzen den informazioa eta eztabaida eskubidea defenditzen dugu”. Horrekin batera, salatu zuten “AHT bultzatzen ari diren instituzio ezberdinek herritarrekin, herriekin eta kontzejuekin kontatu gabe bultzatzen” ari direla egitasmoa.

Horregatik, “herritarren iritzia entzun eta errespetatu dadin” sustatu zuen AHT Gelditu! Elkarlanak herri galdeketei babesa emateko sinadura bilketa. 316 arbizuarren eta lixarrengotarren sinadurak bildu zituzten. Bateko udalak eta besteko kontzejuak galdeketak babestuko dituztela aurreratu dute. 



[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz