IRAILAK
3
ostirala
 

     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irańeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  Elkarlanak azpimarratu du galdeketak “benetako parte hartzea” direla

 - Argazkia Haunditu

Larunbat arratsaldean, Herriak du hitza, AHTrik ez lelopean egin zen manifestazioak 400 bat pertsona bildu zituen. Manifestazio buruan Lizarragabengoako Kontzejuko, Arbizuko Udaleko eta AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak izan ziren.

Manifestazio bukaeran Elkalaneko kide batek hitza hartu zuen eta kritiko azaldu zen metropolietan oinarritutako lurralde antolakuntzarekin. Hiri handietarako azpiegiturak “nekazal guneen lepora” egiten dituztela salatu zuen eta gehitu zuenez, “AHT eraiki nahi dute hiri-munstro horiek elkar lotzeko, baina guk ordaindu behar dugu, gure lurrak erdibituz eta suntsituz”. Horrekin ados ez zeudela azaldu zuen.

Parte hartzeaz
Elkarlaneko kidea demokrazia parte-hartzailearen alde egin zuen. Azaldu zuenez, “demokrazia 4 urtez behin bozkatzea omen da, baina guk ez dugu gure erabakia 4 urtera behin mugatu nahi. Ez dugu inongo txeke txuririk eman nahi, ondoren, politikariek edozein astakeria egiten dezaten”. Horregatik, “herriari galdetu dakiola eta dioena errespeta dezaten” exijitu zuen. 

AHT Gelditu! Elkarlanak, berriro ere, salatu zuen “Madrilgo eta Iruñeko gobernuek, herritarrei eztabaida, informazioa eta erabakitzeko ahalmena” osten diotela. Horren aurrean, Lizarragabengoako eta Arbizuko galdeketen bidez “herriari hitza” emanen diotela nabarmendu zuen hizlariak, eta hori “benetako demokrazia eta parte hartzea” dela nabarmendu zuen. Maiatzaren 10ean eta 17an egitekoak diren galdeketak bi herrietako biztanleen gauza izan beharrean “sakandar guziei eta euskaldun guziei dagokigun apustu eta konpromisoa” direla ziurtatu zuen Elkarlaneko kideak.



[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz