IRAILAK
10
ostirala
 

     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  Urrutia-enea txorizoa Bilbon finalista

 - Argazkia Haunditu

Ostegun gizenarekin, hilaren 11n, Bilbon etxeko txorizoen XIV. txapelketa izan zen eta Bakioko Patxi Renteriak irabazi zuen. Irurtzungo Urrutia harategiak lehiaketara aurkeztutako txorizoa, bigarren urtez jarraian, finalista izan zen. 2006an, berriz, lehiaketako sari nagusia lortu zuten Urrutia anai-arreben hestekiek.

Iñigo, Diego eta Ana Urrutia dira, lau langilerekin batera, harategia kudeatzen dutenak. Hirurek Migel aitaren lekukoa hartu zuten, etxeko negozioari jarraipena emanez. Urrutia harategiak heldu den urtean 50 urte beteko ditu. Iñigok azaldu digunez, “kalitatezko txorizoaren  sekretua primerako generoa da. Donibane Garazitik hango txerriak ekartzen ditugu, astero. Ilunagoak dira txerriak. Haiekin 10 urte daramagu lanean”.

Nafarroa Beheretik ekarritako txerriekin txorizoaz aparte, odolkiak, hestebeteak eta, batez ere, txistorrak egiten dituzte Urrutia harategian. 2000. urtean azpiegitura guztiak berritu zituzten eta dena ongi egokitua dute hestekiak behar bezala egiteko. Gero Urrutia-enea markarekin merkaturatzen dituzte Irurtzungo eta Lekunberriko harategietan, baita Bartzelona eta Madrilgo jatetxeetan ere.

99 parte-hartzaile
Estatu guztikoak. Horien artean, besteak beste, Altsasuko Aldasoro eta Olatzagutiako Imaz harategiak zeuden.



[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz