IRAILAK
10
ostirala
 

     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  Capsak atzera egin du eta esnea biltzen jarraituko du

 - Argazkia Haunditu

Aurreko astean jakinarazi genuenez, Sakanako lau esne ekoizleren etorkizuna arriskuan egon zitekeela Capsak haien esnea biltzeari utziko ziolako. Sakanako lau esne ekoizleek, eta Nafarroako beste 42k, lasaiago pasa dute astea, astelehenean enpresa biltzaileak bere erabakian atzera egin zuela jakinaraztean. Beraz, apiriletik aurrera ere esnea biltzen jarraituko du Capsak behitegi horietan, ondoren, Central Lechera Asturianaren bidez merkaturatzeko.

Nafarroako Gobernuak zabaldutako oharrean dioenez, “Nafarroako Gobernuaren bitartekaritzaren ondoren, eta Ministerioaren laguntzarekin, handizkako ekoizleak esnea biltzen jarraituko du”. Bestalde, Pruden Irurtzun, Ihabarko abeltzainak Beleixe irratian azaldu du “prentsan azaldu dena besterik ez” dakitela kaltetuek. Irurtzunek gaineratu du ez dakitela “zein baldintza eta zein prezio” izanen dituzten aurrerantzean, “argitaratu den bezala, litroko 30 zentimo ordaintzen badituzte lehen baino gehiago da”. Irurtzunek ez daki Capsak zergatik aldatu duen “haien esnea nahi ez izatetik, bilketarekin jarraitzera”. 



[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz