IRAILAK
10
ostirala
 

     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  Gazteendako sexualitate aholkularitzak eskaintza zabaldu du

Lehen adin muga 17 urtetan bazegoen, orain 12 eta 30 urte bitarteko altsasuarrek Gazteendako Sexualitate aholkularitza erabiltzeko aukera izanen dute. Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak jakinarazi duenez, hileko lehen astearteetan, 15:00etatik 17:00etara izanen da martxan aholkularitza, Gure Etxea eraikinean. Zerbitzua emateaz Etxarri Aranazko Emakumea Laguntzeko Zentroko sexu hezitzailea izanen da. Doako zerbitzua da. Erabili nahi duenak Gure Etxeatik pasa edo 948 564 785 telefonora hots egin dezake. Han sexualitateari, gorputzari, maitemintzeari eta abarri buruzko informazioa jasoko du.

Bestalde, gazteria zinegotziarekin egon nahi dutenek hileko lehen asteazkenetan, arratsaldez, Gure Etxea eraikinetik pasatzeko aukera dute.

Gazteguneaz
Gaur, 19:00etan, bilera eginen da Gure Etxea eraikinean. Gazteak gonbidatuta daude.



[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz