IRAILAK
10
ostirala
 

     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  REEk dio Lizarraldetik eramanen duela argindar linea

 - Argazkia Haunditu

Red Electrica Españolak (REE) Nafarroan duen ordezkari, Antonio Gonzalezek Diario de Noticias egunkariari ziurtatu dionez, “Muru Artederretako eta Gasteiz ondoko Ullibarri-Arrauza subestazioak lotuko dituen 440 kv-ko argindar linea berria Nafarroa erdialdetik eta Arabako mendialdetik pasako da. Aukera onena da”. Gonzalezek jakinarazi duenez, “dauden azpiegiturengatik linea berria ez da Sakanan eta A-1eko korridorean sartzen”.

Gonzalezek adierazpen horiek ostegunean egin zituen, Espainiako Kongresuko Ingurumen batzordea REEk proposatutako ibilbidearen kontra azaldu ondoren. PPk ez-legezko proposamena eraman zuen argindar linea berria Sakana eta Arabako Lautadatik pasa zedin eskatzeko. Popularrek aurkeztutako idatzian jasotzen zenez, “proposatutako trazatua sentsibilitate handiko ingurumen inguruetan inpaktu handia eragiten du”. Horrekin batera, “dauden azpiegitura eta zerbitzu korridoreak erabiltzea” eskatu dio Ministerioari. Proposamena aldeko 20 bozekin eta kontrako 18rekin egin zuen aurrera.

Plataforma
Autopista Elektrikorik Ez plataformari linearen bidea “Sakanara mugitu nahi izatea keinu bat, errespetu falta” iruditzen zaio. Plataformaren ustez, “arazoa lekuz aldatzea baino ez lukete lortuko”. Eta gogora ekarri dute Sakanatik sartuz gero eragingo lituzkeen kalteak ere larriak izanen liratekeela. Plataformaren ustez goi tentsioko linea hori ez da behar.



[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz