IRAILAK
10
ostirala
 

     
Sakana
Irurtzun
Arakil
Irañeta
Uharte-Arakil
Arruazu
Lakuntza
Ergoiena
Arbizu
Etxarri Aranatz
Bakaiku
Iturmendi
Urdiain
Altsasu
Olazti
Ziordia

  Behin-behinekotasunaren kontrako mezuak Emakumearen Egunean

Emakumeen Euskal Herriko Mundu Martxa gaur 11:00etan Altsasura iritsiko da

 - Argazkia Haunditu

Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak deitutako kontzentrazio eta manifestazioan lan ezegonkortasunaren kontrako mezuak zabaldu ziren. Eragile feministen iritziz “hemen modu zorrotzean bizitzen ari garen eskubide ukapena da laneko behin-behinekotasuna”. Eta hark emakume aurpegia duela nabarmendu zuten.

Eragile feministek kritika egin zioten eredu ekonomiko neoliberal eta patriarkalari, “sexuaren araberako lan banaketan oinarritzen delako. Horren arabera, gizonezkoak lan merkatuan kokatzen diren bitartean, emakumeok sozialki gutxietsitako eta ordaindu gabeko lanak burutzera baztertuak izan gara, etxeko esfera pribatura, alegia”. Feministen iritziz horrek emakumeen bizitza propioa garatzeko ahalmena guztiz mugatzen du.

Gobernuek eta politika ekonomikoak proposatzen dituztenak “emakumeek enplegu betea izateko ez bitartekorik ezta borondate politikorik ez” dutela salatu zuten. Krisi garaian emakumeek lanpostu ezegonkorrenak, malguenak, langabezia gehien eta soldata txikiagoak dituztela nabarmendu zuten talde feministek.

Aldarrikapenak
Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak behin-behinekotasun salatzearekin batera, beste aldarrikapen batzuk ere plazaratu zituzten. Indarkeria sexistaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu zuten. Horretaz gain, emakumeen gorputzaren, sexualitatearen eta osasunaren gainean emakumeek beraiek besterik ezin dutela erabaki azpimarratu zuten.

Itxitako enpresak
Presente izan ziren astelehenetako aldarrikapenetan. Racindsa eta Isphordingeko langile ohiekin batera Gamesakoak ere egon ziren, emakumeen langabeziarekin amaitzea aldarrikatuz. 200 bat pertsona bildu ziren Altsasuko manifestazioan. 20 Etxarriko kontzentrazioan.

Emakumeen Euskal Herriko Mundu Martxa

Gaur, 11:00etan Altsasura iritsiko da Emakumeen Euskal Herriko Mundu Martxa. Zubiondo elkartearen parean harrera eginen zaio eta, ondoren, Foru plazan ekitaldia eginen da.

Inkesta

Sartu gure inkestan eta eman iritzia.

 

 



[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz