IRAILAK
8
asteazkena
 

Felix Bergera
  Azoka saltzailea
10/02/04
Eneida Carreño eta Maider Betelu
Etxarrin bizi den Felix Bergera arruazuarrak 18 urte baino gehiago daramatza azokaz azoka postua jartzen. Makailaua, gaztak, urdaiazpikoak, lekaleak… denetatik saltzen du. Egun bere emazte Maiterekin eta bere koinatuarekin batera lan egiten du. Sakanan Etxarri Aranatzen soilik jartzen dute postua, baina hamaika herritan barna ibiltzen dira salmentan. Beleixe irratira gerturatu eta azoken mundu bereziaz aritu gara berarekin.

Azokaz azoka ibiltzen zaie. Zer da zuen postuan saltzen duzubiena?
Guk gauza franko saltzen ttuu. Biher duzu gauza asko saltzia jornala atatzeko. Zer? Makailube, klase frankotako gaztak, legunbriek debei, eta urdaiazpikua, txorizuek, eztiya, kontserba batzuk… Gio debei zer o zer enbasatuik, beño gehiyena hori.

Zuben saltokiye bereziye da. Ez zarie ibiltzen tolduekin…
Ibildu giñen urte asko hola, tolduek jartzen eta hotza pasatzen! 18-19 urte ibiltzen gala azoketan. Lehendabiziko merkaube Tolosan in giñuben. Eman nittuben burniyek eta ez nakiyen nola kolokatzenu zien. Nolabeitt kolokatu nuen eta eguna in giñuben. Azaruen zen eta zion hotza eta leiñua.

Guai furgoneta txiki bet dakazubie.
Bai, 12-13 urte pasatuko giñuzkiyen tolduekin eta gio furgoneta ekarri giñuben. Zengati? Aldi batien juan nintzen saltziaa herri betia eta esan ziten hango aguazillek: “hola ezin dezu saldu!” Eta nik: “nola ezetz! Permisuek eta denak dozkit! “Beño hemen saldu ber duzu bakalaue hotzaakin, hemengo normatiba hola da. Hemendik urte batzutaa jarriko da toki guziten”. Nik uste nuen aurria segitzeko hura zela aukera eta geiñaa askoz errazoo zen azoketa juateko eta furgoneta bat hotzaakin oosi giñuben, frigorifikue, tapa zabaltzen dakiyola eta hola hasi giñen.

Sakanan non ibiltzen zarie?
Sakanan Etxarrin besteik. Gehiyena Erribera aldia jotzen duu. Astelehenetan Etxarrin eta gio Erribera aldia. Orai artio eitten giñuben asteburuten 15 egunetik behin Puente la Reina. Beño orai zabaldu dube Sarrigurenen merkatube, eta da launbetetan. Ein giñuben eskaera sartzeko eta eman ein diubie. Hortas hemendik aurria lan in berko duu launbetetan.

Azokan postube jartzeko ze in ber da?
Ez da hain erraxa. Orai balitzeke, esatiako, Lakuntzaa juan, kolokatu eta udaletxieei pagatu ez tau problemik. Beño herri haunditen zu juan ber za udaletxiaa, in ber duzu eskaera eta segun ze produktu saltzen duzun, balin badau zu beiño lenoo jendie hoitetik saltzen, esaten dizube: Hemen ezin duzu, produktu hoietetik norbeitt baja ematen bada sartuko zaa, beño produkto hoitetik udaletxiek esan du bakarrik bi postu besteik ez diela eon bier. Eta hola. Fruteruek baldin badie hiru arropanak izenko die gehiyoo, beño udaletxekuek normalien kupuek eiñik dozkiye: hainbeste postu eta ez tie gehiyoo jartzen.

Zengatik garai hartan pentsatu ziñubien azokaz-azoka ibiltzia eta zengatik ez denda bat jarri?
Gauza erraxa da. Zuk saltzen duzu hemen, Etxarrin, gazta. Eta hemen Pokeenak saltzen  du gazta , bestiatek debei… hor jentzen duzu tanto por zientuat gaztaana. Beño zer gertatzen da? Zuk herri betien egunero zabaltzen baduzu produktu beraakin dendaat beti etor ber dakizu jende bera. Orduben etortzen badia gaur hurrengo astiaño ez tube eros ber. Zuk pasatzen battuzu herriyek, azkenien herris-herri eitten duzu 2.000 bizilaunek beño askos gehiyoo. Hasten zaa sumetzen abitantiek eta igual dozkizu 10.000 habitante, eta zuk serbiziyuat ematen diozu guziei. 

Bezeruek desberdiñek die herris-herri? Tratuben nabaitzen da?
Asko! Gaur Allon iondu neiz eta andria egondu da Zangotzan eta goñadue Sos del Rey Catolicon. Beño jendie nolakue den? Hemen bezelakue: badau jendie emablie, gustua ematen dizuna serbitzie eta badau jendie pues edozein gauzai faltak atratzen ttiona eta hola.

Ohittura bado azoketan iosteko? Ohittura baakau azokaa fateko eta egun batzuteko jana iosteko?
Ni hasi nintzenien Etxarrin ez zen merkaube eitten. Eta jendiei gosta eitten dakiyo plazaa atratzia. Guk normalien goizetik eitten duu lan eta gui klientela izeten da o langabeikuek, o itxen gelditzen dienak, o amiñak, o jubiletuik dodenak. Zaharrenak hiltzen joaten die eta hasten die jubilatu berriyek. Guk ibiltzen duuna da adiñeko jendie. Balitzike asteburuben lana ittia ikusiko giñuke gazte gehiyoo, beiña gui jendie normalien da adiñekua, eta hoik azokaa juateko ohitura badokiye.

Euriye dala, eguzkiye dala, elurre dala… hor ion biherra!
Ez dau besteik. Eta halere han geldiik zaude, beiño bidien oso geizki pasatzen duu: elurra, leiñue… nabaittu eitten da. Elurra daunien jendie askos gutxiyoo atratzen da. Geiña nola  edadeko jendia den… Guuteko garei onena udaberritik udazkena bitartekua da. Gio abendube hilabete ona da, Gabonakin, beño urtarrila txarra.

Saltzen ai zariela tokatzen dakizubie espliketzia nola etten dan bakalaue saltsan o alubi gorriyek? Sukalde aholkubek ematia?
Askotan! Eta esaten dube: “mira este me ha vendido el bacalao y ademas me ha dado la receta!” Jendie azoka juaten denien lasei juaten da.

Diferentziya yonen da azokan erostia edo supermerkatuten eta, korrika ta presaka…
Ba bai, beste patxada batekin gaude. “Ze gaztak dozkizu?” batek. Eta esaten duzu: “emaan ttizut probatzeko. Zein nei duzu?” Eta hola ibiltzen gaa.

Zein izaten die hitzeitten dien temak? Egualdiye?
Bai. Eta denetatik, herriko kontubek… Burlatan jartzen dia besuek kruzetuik eta espiaa txanda iyookin ez dube hitzeitten. Ez die ezagutzen. Beño Faltzesen, Allon, hemen… jendia ezautzen da, espiaa beiño hizketan, eta tokatzen dakiyonien igual etortzen dakiyo norbeitt ezagune eta benga hizketan. “Tokatzen dakizula, mugi!” eta hola. Erabat diferentia da herri betien edo kapitalatien saltzia. Beño azkenien jartzen zaa biaiek bezela. Merkauben baakizu zein izen ber duzun aldamena, nookin ibilber zaan, non hartuko duzun kafie…

Nola moldatzen zarie? Herri fijuek ttuzubie?
Hasieran merkaubek in artio probatu ber dezu  herri bet, bestiat… eta azkenien esaten dezu hemen geldittu ber neiz por lo que sea ongi juaten dakizulako. Zengatik produktu beraakin herri betien juaten dakizu ongi eta beste batien ezin dezu. Hola da!

Nabaittu da azokan krisiyan eragiñe? Girue zein da?
Nabaittu eitten da beño pasatzen da gauz bet: jendie lanien ai danien jendie gutxioo atratzen da merkaura eta paruen daunien jendia atratzen da gehiyo. Iguel erosko du gutxio, o gauze garestiyokuke igual ez dia salduko, beño gauze merkiek gehiyo saltzen dia. Jendie atraatzen da buelta ematia, edo amaakin hura laguntzia, edo kafia hartzia… atratzeko eskusa da merkaube. Hori pasatzen da asko Estellan. Jende asko dau herriten, iguel ama herriyen eta alaba Estellan. Elkartzen dia, azokara juan…

Etxarrin jendie azokaa juaten da?
Etxarrin ez tau ohittura asko. Eta toki ona da, herri erdiyen, pasaeran… Toki askos okerrootan ibiltzen gaa. Segun ze lekuten ez dube uzten furgoneta sartzen… ez da hain erraxa.

Jubilazioa azokan, argi eta garbi!
Bai.

Familiyen bado honekin segitzeko asmue!
Nere goñedue hasi da, goguekin, eta lana eitten du oso ongi eta nik ustiot segittuko duela. Nere partetik ez. Semiek eta alabak ikusi dubie hau oso esklabue dela, ordu asko-asko sartzen diela, eta erabakiya hartu dube biziya beste modu batien atratzeko.

Nork daki!
Bueno, nik fabriken eitten nuben lana. 25 urtes. Eta merkauben hasi orduko ahaztu ein nintzen fabrikeekin eta ez dut ezer jakin nei fabrikeekin. Bakutze da den bezelakue. Ni gustora nau eindakuekin.

Zorte on eta ongi segi!
Berdin. Eta eskerrik asko.


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz