IRAILAK
8
asteazkena
 


Agorrileko agenda
10/07/29
Agorrilean Guaixerik kaleratuko ez denez, hona, agorrileko agenda. Uda ona izan!!


   KAXETA LIBURUDENDA: 43 urteetako lekukotza
10/07/22
Kaxeta liburu dendaren atzean 43 urte luzeetako historia biltzen da, eta historia honetako protagonistak Mendiola-Barandalla familiakoak dira. Berriki dendaren eskualdatzea egin dute. Urte luze hauetako lekukotza jaso nahian, eta merezi duten omenaldia eman asmoz, Kaxeta liburudendako bi belaunaldiak izan ditugu Beleixe irratian: Jexux Mendiola eta Puri Barandalla eta haien alaba, Jaxone Mendiola.


   MarAGAtoia. 20 urte 20 seinale
10/07/15
Dena prest dago Altsasun bihar ospatuko den festa erraldoirako. Gazte Asanbladak antolatuta II. MarAGAtoiak herriko karrika kolorez, feztaz eta aldarrikapenaz jantziko ditu. 20 urte luze hauek ospatzeko aitzakia ezin hobea delako, AGAko kide den Aritz Leozek gonbidapena luzatu du BELEIXE irratian.


   Lorenzo Gonzalez Urkizu
10/07/08
Txorondo txarangako musikaria, organo-jolea, kontserbatorioko irakaslea. Triptiko musikala. Altsasuarraren hiru musika esparru horiek ukituko ditugu segituan, baina batez ere, txarangarena. Ez baita alferrik San Ferminetan jo eta jo ariko. Bide batez, Lorenzok aukera baliatu nahi jotzen duten herriko guztiak agurtzeko, “aurrera segitzen laguntzen duena baita”. Kide ohiak eta egungoendako agurrak ere ez ditu ahaztu.


   “Eko” Kapina Arbizun
10/07/06
Igerileku naturalizatua; eraikuntzak isolamendu naturalekin, kotoi birziklatua, lastoa; teilatua, lurrarekin; zimenduak, birziklatutako gurpilekin; energia, haize erroten bidez. Hauek dira Arbizuko kanpinak dituen ezaugarrietako batzuk. Lau lagunen aspaldiko ametsa zen hau eta ametsak ere eraiki egiten direlako horretan dihardute. Modu jasangarrian Eko Kanpina eraikitzen.


   Txirrindularitzaren ahotsa: Juan Mari Guajardo speakerra
10/06/24
Ia beti mikrofonoari lotuta ikusten dugu Juan Mari Guajardo Arangiz altsasuarra. Speakerra da ogibidez eta pasioz, txikitatik Juan Mari Guajardo aitaren bidea jarraitu baitzuen. Espainiako Vueltan eta hamaika kirol eta ikuskizunetan esatari lanetan aritzen da, eta maleta gainean duela bizi da, gauean Cordoban eta hurrengo goizean Bilbon egon ahal baita. Bere arreba Monikaren babesa eta laguntza ezinbestekoa du. Duela gutxi, egun libre batzuk zituela jakitun, gurekin egotera gonbidatu eta baiezkoa erantzun zigun segituan. Gustura aritu ginen bere bizimodu ibiltariaz eta bere beste pasioa den txirrindularitzaz solasean.


   San Juanerako prestatzen
10/06/17
Udaberria joan eta udan sartuko gara heldu den astean, aste honetako eguraldiagatik gezurra badirudi ere. Udako solstizioa hilaren 21ean izanen da, astelehenean, eta harekin batera urtaroz aldatuko gara. Gaua eta eguna, eguna eta gaua parekatzen direnean data hauetan makina bat ospakizun izaten dira gurean, San Joan egunean. Heldu den asteazkenean. Sua izanen da protagonista. Dagoeneko hasi dira txikienak, eta ez hain txikiak ere, haiek pizteko materialak biltzen. Gainera, Izurdiaga, Uharte Arakil eta Arbizuko zaindaria ere bada saindua eta haren ohorez festak izanen dira.


   Javier Ezkurra Eskisabel: Artzantzan etengabeko hobekuntzen bila
10/06/10
Izurdiagako semea da Javier Ezkurra Eskisabel artzaina. Artaldea zaindu eta gazta egiteaz gain, hamaika saltsatako perrexila da. Beti burua eragiten dabil: hau nola hobetu, bestea nola garatu… Horrela, ahariei eta ardiei ADN kontrolak eta beste egin ondoren, bere artaldearen kalitatea hobetzea eta esne gehiago eman dezatela ikusi du. Horretaz gain, errapeei masajea ematen dien aparailua asmatu eta patentatu du, eta horrekin ardiek esne askoz gehiago ematen dutela probatu du. Oraindik ere beste hamaika ideia ditu garatzear. Iaz Nafarroako txapelduna izan zen esne produkzioan eta ardi onenen sarian, eta berriki Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegi onenaren saria jaso du, egile mailan. Izurdiagako Ezkurra arditegian hartu gaitu.


   II. Mendilur jaia
10/06/03
Pixkanaka hedatzen ari den elkartea da Mendilur. Baina jendartean hedatzeaz gain haren toki fisikoan ere hedatzea ezinbestekoa dute. Animaliekin egokitutako terapiak egiten dituzte eta orain arte kalean egitera behartuta egon dira. Eguraldiaren menpe bizi garenez, toki itxi bat eraikitzea da haien ametsa. Lakuntzan bertan kokatuko litzateke etxola hau baina honetarako laguntza ekonomiko handia behar izango dute. Hona hemen gonbitea: II. Mendilur jaia.


   Koldo Pozueta eta Iker Flores: “El Conquistador del fin del mundo”-ko lehiakideak.
10/05/27
Dueluak, gosea, nekea eta kamerak utzi eta BELEIXE irratian izan dira ETB 2-ko “El Conquistador del fin del mundo”ko bi sakandarrak. Luze eta zabal hitz egin dute Patagonian bizi izandako esperientziaz.


   Gaztetxe eguna 2010
10/05/20
Euskal Herriko Gazte Asanblada eta Gaztetxe guztiek badute ezaugarri komun bat: ekintzak sortu eta burutzeko gaitasuna. Horren adibideetako bat bihar Altsasuk hartuko duen Gaztetxe eguna da. Hamaika herri, hamaika esperientzia, hamaika ekintza eta hamaika koloretako eguna. Aurreko astean aurkeztu zuten EHko Gaztetxe eguna jendaurrean eta Beleixe irratiko Bozgoragailuan Altsasuko Gazte Asnabladako June eta Baxerri izan ziren.


   Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu du euskalgintzak
10/05/13
Nafarroan, euskaraz bizi nahi duenak, izan dezala horretarako aukera. Hori besterik ez dute eskatzen euskaltzale sakandarrek, eta haiekin batera Nafarroa guztikoek: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea. Aldarrikapen hori egiteko bildu eta prentsaurreko jendetsua antolatu zuten. Larunbatean, 18:00etan, Iruńeko Golem zinemetatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu zuten.


   Berriro, Izargi
10/05/06
Etxarri Aranazko osasun etxean dago Izargi, Emakumeendako Arreta Zentroa. Izargik Larraun, Araitz-Betelu, Leitzaldea eta Sakanari ematen die zerbitzu. Baina eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatearekin behin baino gehiagotan kexu azaldu dira erabiltzaileak eta tokiko administrazioak. Azkena, aurreko astean, Altsasuko Udala. Mozio batean, Izargin dagoen “arreta falta” salatu zuen.


   Euskal Herrian Euskaraz bizi! Euskal Herri euskalduna eraikiEuskal Herrian Euskaraz bizi! Euskal Herri euskalduna eraiki!
10/04/29
Maiatzak 2an, igande honetan lehenengo “Euskaraz bizi” eguna hartuko du Etxarri Aranatzek. Orain arte Euskal Herrin Euskarazek antolatzen zituen Hizkuntza Eskubideen egunei agur esan eta urrats berri bat emango dute asteburu honetan. “Jendartea euskaraz bizitzeko nahitaezkoa izango da norbanakoengandik hasita euskarari esparru eta maila sozial, juridiko eta administratibo guztietan lehentasuna ematea”. Horregatik Euskaraz bizi egun hau herri euskaldun baten erakusleiho bilakatu nahi dute. Egun honen berri emateko EHEko kideak izan dira BELEIXE irratiko “Bozgoragailua” saioan: Nestor Esteban eta Anaitz Igoa.


   KUADRILLATEGI eguna LAKUNTZAN
10/04/22
Kuadrillan, zure lagunekin, ongi pasatuz eta euskaraz!! Hau da hau pagotxa!!! Hori da Kuadrillategi egitasmoak eskaintzen duena. Aurten Sakanako hiru herritan jarri da martxan kuadrillategi egitasmoa: Altsasun, Urdiainen eta Lakuntzan. Eta Irurtzunen Aizpearen ekimenari esker bi talde sortzeko bidean daude. Kuadrilla hauek eta Euskal Herritik etorriko diren hainbat kuadrilla elkartuko dira igande honetan Lakuntzako jai handian.


   25 urte landa turismoa bulkatzen. Unanuko Edronekoa ostatu-landetxeak 25 urte
10/04/15
Fernando Etxauri Gallardonek eta bere emazteak duela 25 urte zabaldu zuten Sakanako lehen landetxea, Unanuko Edronekoa ostatua. Nafarroako hastapenetako landetxeetako bat izan zen, “casa de labranza” zabaltzeko 5. lizentzia eman baitzioten Fernandori. Berak lehengo ostatuen ideia zuen buruan: bidaiariari ostatua emateaz gain, bidaiariak etxekoekin bizipenak eta esperientziak konpartitzea. 25 urte luze hauetan landa etxeen aldaketez, boomaz eta egungo egoeraz aritu gara berarekin, eta Sakanan landetxeek eta oro har turismoak duen orainaz eta etorkizunaz aritu gara.


   Mendizaleak aurrera, goazen mendi tontorrera!
10/03/31
Udaberrian sartu ginen joan zen astean. Neguarekin batera gure gailurretatik joan dira elur, izotz eta lantxurdeak. Aurki, udaberriko eguzkiaren goxotasunak eta euri gozoak berdez jantziko dituzte gure inguruak. Mendira igo eta piztu berri den naturaren edertasunaz gozatzeko garai ederra da. Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak Nafarroako Mendi Ibilaldien eta Mendi Lasterketen Zirkuituak aurkeztu ditu berriki. Norbere erritmoan eta paisaiaz gozatuz edota abiadura bizian eta lehian, mendiaz gozatzeko bi aukera dira. Gero eta parte hartzaile gehiago dituzte bi modalitateek. Apiriletik irailera, zortzi ibilaldi luze eta zazpi lasterketa daude Nafarroako zirkuituan. Mendi egarria asetzeko hamaika aukera dute mendizaleek.


   Institutuak 25 urte
10/03/25
Bati baino gehiagori orri hauek irakurtzea pisutsua eginen zaio. Ez testua irakurgaitza delako; kolpean konturatuko direlako institututik atera zirela 25, 22, 18, 14 edo 9 urte direla. Denboraren zama. Berehala pasa da eta… Oraindik gogoratzen dut… Lehen estualdi horren ondoren oroitzapenak etorriko dira. Nostalgia. Institutuko garaiak. Gazte ginenekoak. Eraikinak mende laurdena bete du eta haren berri izanen dugu segituan.


   Dakidana dokumentatzera
10/03/18
Aste honetan azken elkarrizketak izan dituzte soldadura eta galdaragintzan kreditazio programan izena eman duten 30 gizonek. Prozesua hasi besterik ez dute egin. Haietako askok, akaberan, soldadura eta galdaragintzako erdi mailako gradua lortzea espero dute. Titulazio ofizial bat, orain ez dutena, nahiz eta urteak eman dituzten soldatzen. Haien esperientzia ikasketa akademikoekin parekatzeko prozesua da hasi dutena. Guk prozesua gertutik ezagutu nahi izan dugu.


   Olatzagutiako ikastolak 40 urte
10/03/11
Gaur egun D eredua eta hartan matrikulatzeko deiak ohikoak bihurtu zaizkigu. Baina atzera begira jarrita gauza “berria” dela esan daiteke. Euskara berandu sartu zen ikastetxeetan. Sakanan XX. mendearen bigarren erdialdean egin zuen sarrera. Euskara hutsez klaseak ematen hasi zen lehen ikastetxea izan zen Olatzagutiako ikastola. Amadeo Marco, Principe de Vianako sección de promoción del vascuence, Jose Maria Satrustegi, Jorge Cortes Izal, Migel Javier Urmeneta edota Carlos Garaikoetxea gazte baten garaiak ziren haiek. 40 urte joan dira ordutik. Atzera egin eta hasiera haien berri jaso nahi izan dugu.


   Emakumeak martxan eskubideen alde
10/03/04
XIX. eta XX. mendeen artean gorakada handia izan zuen mugimendu feministak. Emakumeak bildu, antolatu eta jasaten zuten bazterketa salatzen hasi ziren. Testuinguru horretan sortu zen Emakumeen Nazioarteko Eguna. 1922tik martxoaren 8an ospatzen da egun hori. Ordutik ia 90 urte pasa diren arren, berdintasuna eskatzen jarraitzen dute emakumeek; bigarren mailako herritar izateari utzi eta bizitzaren arlo guztietan parte hartzeko eskubidea aldarrikatzen dute. Aldarrikapen horiek mundu mailako izaera hartu dute. Mundu osoko emakumeen taldeak bildu, koordinatu eta bat egin dute haien eskaeretan. Aldarrikapen horiek lau haizetara zabaltzen dituzte Emakumeen Mundu Martxan. Aurtengoa hirugarren edizioa izanen da. Hor kokatzen Emakumeen Euskal Herriko Mundu Martxa. Datorren astean Sakanara iritsiko da.


   Olatzagutiakoekin kitto mozorroak
10/02/25
Mozorratzeko gogoa dutenek larunbatean izanen dute azken aukera Olatzagutian.


   Mozorro sasoiak ez du etenik
10/02/18
Heldu den asteburuan ere, Sakanako hainbat herritan mozorroak izanen dira.


   2010eko inauteriak, ihoteak...
10/02/11
Asteburuan mozorroak nonahi ikusiko ditugu Sakanan. Gora inauteriak!!!


   On egin Ziordia bizirik-ekin!
10/02/04
Ziordia. 400 biztanle inguru dituen Sakanako Udalerria. Arabatik etorrita lehenengo herria. Sakanatik joanda azkena. Joan etorri honetan aski ezaguna da Ziordia herria eta bertako ziordiarrak gure ibarrean. Herri txikia izan arren oso dinamikoa izan da betidanik, baina azken boladan herriko giroaren gainbeheraz jabetuta Ziordia Bizirik Plataforma jarri dute abian. Festak berreskuratu, lehiaketak, ikastaroak eta beste antolatu dituzte hilabete gutxian eta honen berri emateko Plataformako kide diren Saioa, Maitane, Itsasne, Olatz eta Maider izan dira Beleixe irratian.


   Floren Nazabal: Kolpez kolpe
10/01/28
Aurkezpenik behar ez duen sakandarra da Floren Nazabal Leitza. 1969an Etxarrin sortua, Euskal Herriko egunkarietako orriak eta irrati eta telebistetako orduak bete dituen aizkolaria. Arrazoiak ez zaizkio falta. Egun, goi mailako txapeldun handia baita.


   Hondakinen arrastoari jarraituz
10/01/21
Arbizuko Zabortegian berriki deskarga-kaia jarri dute abian. Lehen bertan metatzen ziren zabor organikoak Tuterako El Culebrete tratamendu-instalaziora garraiatzeko aukera eskaintzeko egin berri da inbertsio hau. Sakanan biltzen diren hondakinen ibilbidea, hauen tratamendua eta zabortegiaren inguruko azalpen guztien berri emateko Alberto Urkiarekin izan da Beleixe irratia.


   Bechstein saguzar bitxiak Sakanan
10/01/14
Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek, Joserra Aihartza irakaslea tartean, Bechstein saguzarrak ikertzen aritu ziren udan Sakanako basoetan. Bechstein saguzarra –ikertzaile batek emandako izena da– oso espezie bitxia da: ez da oso handia eta basoan bizi da, bertatik atera gabe, batez ere hariztietan. Zuhaitzetan zuloak egin eta eguna bertan ematen dute saguzar horiek, eta ilunabarrean ateratzen dira ura edan eta ehizatzera. Desagertzeko arriskuan dago espeziea, baina ikerlari talde honek Sakanan taldetxo bat topatu du. Joserra Aihartzarekin saguzar horiei buruz aritu ginen Beleixe irratian.


   Reggio Emilia: Haurra ikusgarri egiten duen hezkuntza
09/12/30
Reggio Emilia Italia iparraldeko hiria da. Komunismoak eta herri mugimenduak indar handia eduki duten hiria eta emakume mugimenduak bultzatutako esperientziak ugariak izan diren hiria da. Horien artean haur eskolen sorrera kokatzen da. Egun mundu mailan ezaguna eta aintzindaria den hHezkuntza proiektua da Reggio Emiliakoa eta bertako esperientziaren nondik norakoak azaltzeko 3 sakandar gonbidatu ditugu gurera: Irańetako Irati Beraza, Hiriberriko Amaia Unanua eta Arbizuko Aiora Barandiaran.


   Porespamezko artelanak
09/12/23
Sakanako Belenzaleen Elkarteak Olatzagutian duen egoitzan benetako artelanak jarri dira ikusgai. Elkartekideek porespamaren lanketan lortutako maila handiaren adierazle da erakusketa. Bisitariari haiek begiratzerakoan denbora hartzeko aholkatzen diogu. Alde guztietatik tentuz begiratuz gero egileek batean eta bestean sartutako detaileak opatuko baitituzte. Lau arketa (metro karratuko azalera) eta hamar diorama (5 metro karratuko azalera) dira erakusgai daudenak.


   2009ko Sakanako kirolaririk onenak
09/12/18
2009ko Sakanako kirolaririk onenek errekonozimendua eta oroigarria jaso zuten aurreko ostiralean Hiriberriko Txitera elkartean ospatutako afaria eta gero. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak urtero antolatzen du ekitaldi hau, ibarreko kirolariek egindako lana eskertzeko asmoz. Edozeinek egin dezake kirolari onena izendatzeko proposamena, ibarreko klubek edota edozein sakandarrek, “guraso, senitarteko edo lagunek”, eta kirolari profesionalak eta amateurrak izaten dira aukeratutakoak, guztiek merezi dutelako. Aurten, ondokoek jaso dute errekonozimendua. Guztiek dute meritua. Zorionak!


   DYA SAKANAK 25 urte
09/12/02
Zorionak zuri, zorionak beti… 25 urte ez dira egunero betetzen eta DYA Sakanakoek gogoz kantatuko dute abenduaren 12an, egun horretan taldeak bere 25. urteurreneko ekitaldi nagusiak antolatu baititu. Altsasuko Bakea kalean estreinatu duten egoitza mustu eta gero omenaldi eta bazkarien txanda helduko da. Baina ospakizunen barruan abenduaren 7tik 12ra bitartean egitarau zabala prestatu dute DYAkoek eta aitzakia ederra iruditu zaigu DYA zer den, zein lanetan diharduten egiten duen eta 25 urte hauetan zer egin dutenko errepasatzoa egiteko. DYAko kide Alfredo Zelaiak hartu gaitu egoitza berrian.


   BIERRIK
09/11/26
Aurten bete ditu 15 urte Bierrik Fundazioak. Sakanan euskarazko komunikabideak sustatzea zen eta da helburu nagusia. Guaixe hilabetekaria izan zen lehena eta 15 urteotako fruitua dira Guaixe astekaria, Beleixe Irratia eta haien web orriak.


   Kometekin dantzan
09/11/19
Halaxe ibili ziren aurreko igandean Irurtzunen. Larrazpi elkarteak Haizearen Eguna antolatu zuen, eta bertara hurbildu ziren haur eta helduei kometak egiten eta haiek dantzarazten irakatsi zieten Haizaldi Nafarroako Kometazaleen Elkarteko kideek. Horretaz gain, kometen erakustaldia egin zuten. Haizeak berak egun horretan presente egon nahi izan zuen eta kolorez eta mugimenduz bete zen Irurtzungo zerua.


   Euskararen egoera Sakanan 2007
09/11/12
Izenburu hori duen azterlan soziolinguistikoa publikatu du aurten Euskarabideak. 15 urtetik gorako sakandarren hizkuntza gaitasuna zein den ezagutzeko asmoz egin zen. Horrekin batera, gure hizkuntzaren transmisioa, bizitzaren hainbat esparrutan ematen den erabilera eta Sakanan euskararen gainean dagoen jarrera ezagutzeko egin zen azterlana.


   Elkartasunez,... Altsasura!
09/11/05
Palestinarren ametsa, amets garestia delako....., harresiak erortzeko bultza egin behar duzuelako,. ....Etorkizuna zain dugu guztiona da goazen. Hamaika arrazoi eta hitz-ordu bakarra: Internazionalista eguna Altsasun.


   Sakandarrak Muztagh-Ata gailurrean
09/10/29
“Maite ditut gailurrak, argiak ez beste. Ai! hegaztia banintz, gainik gain nenbilke” dio Lizardiren olerki ederrak. Euskal poeta handiaren hitzekin bat egiten du sakandar askok. Bailarako txoko, baso eta gailurrak bisitatzea maite dute; eta badira, inguruko mendiez gain, urrunagoko tontorretara jotzen dutenak ere. Horien artean daude Fermin Gabirondo eta Fernando Ariztegi iturmendiarrak eta Miguel Ulaiar etxarriarra.


   Argińeren Nafarroa Oinez, txikia HANDI
09/10/23
Andra Mari ikastolak Nafarroa Oinezen festaz egin duen balorazioa, Txikiak Handi topaketako adierazpena, Bierrik Fundazioaren esker oharra eta beste zenbait oharren berri ematen da hemen.Festako irudiak ikusi nahi dituenak Argazkiak atalera jotzea besterik ez du.


   Ikastolen festa handirako prest
09/10/16
Andra Mari ikastolak hirugarren aldiz antolatuko du Nafarroa Oinez festa. Urte guztia darama prestaketa lanetan eta guztiaren fruitua igandean ikusiko da, Arruazu, Lakuntza eta Arbizu artean prestatutako zirkuituan. Ospakizuna 10:00etan hasiko da eta egun guztian zerekin gozatu izanen da. Guztia behar bezala aurrera ateratzeko, jakina, ehunka boluntarioren lana ezinbestekoa izanen da.


   Txistorra Eguna Arbizun
09/10/08
Sakanako festen egutegian urte luzez geratzeko asmoarekin egun berezia jaio da Arbizun: Txistorra Eguna. Arbizuko Udalak antolatu du, hainbat instituzio, elkarte eta enpresaren laguntzarekin, eta asmoa turismoaren aldetik Arbizu ezagutaraztea eta herrian lantzen den produktu bikaina –txistorra, alegia–, zabaltzea da. Igandean ospatuko da Txistorra Eguna, urriaren 11n, eta egun osoko festa izango da. Goizeko 10:00etatik aurrera azoka, musika, herri kirolak, ahatea, dantzak, etab. ez dira faltako, eta horretaz gain I.Txistor Pintxo Lehiaketa deitu dute. Txistorra gozoa lagun, etzi Arbizura gerturatzea da falta zaigun bakarra.


   Prezisioa, helburu
09/10/02
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Nafarroako Tiro Olinpikoko Federazioak antolatuta, aurreko 5 asteburuetan tiro olinpikoa ezagutzeko jardunaldiak izan dira. Lizarraga, Iturmendi, Ziordia, Urdiain, Bakaiku, Irańeta, Lakuntza, Arbizu, Uharte Arakil, Olatzagutia, Etxarri Aranatz eta Irurtzunen izan dira jardunaldi horiek. Haietan egoterikko aukera izan ez duenak gaurtik igandera arte Altsasun izanen du kirol hori ezagutzeko aukera.


   Sakanako txakurrendako egoitzak
09/09/25
Konpainia egin, lagundu, jolaskidea, zaindaria… egiteko asko ditu txakurrak pertsonekin duen erlazioan. Gero eta gehiago arduratzen da jendea haien maskotaz eta, horregatik, haiei eskainitzako zerbitzuak ugaritu egin dira. Baita Sakanan ere. Lehendik Lakuntzan zegoen txakurren egoitzari beste batzuk gehitu zaizkio aurtengo udan. Txakurren egoitzak zer diren galdezka haiengana joan ginen agorrila akaberan.


   Bizi erdia kabinan
09/09/18
Fermin Miguel Mendiluzek 86 urte ditu. Fasa fundizioan lan egiteaz gain zinema operadorea ere bazen. Bizi erdia eman zuen horretan, fundizioan izandako eroriko batek batetik eta bestetik baztertu zituen arte. Burua argi, gogoko filmak, aktoreak eta argudioak gogoan ditu eta kalkulu zehatzik egin ez badu ere 5.000 film inguru proiektatu dituela esan digu.


   Sakana pantaila handian
09/09/11
Asko dira ibarrean zinemarekin lotura duten pertsonak. Sakana bera ere askotan hainbat filmetarako plato bihurtu izan da. Horrek, jakina, aktoreak gure artean izatea ekarri zuen. Esaterako, Irurtzunen Ava Gadner bazkaltzen egon zen; Robin eta Marian filmatzen zuten bitartean antzezleak Altsasun ere izaten ziren. Sakanak pantaila handian izan duen islaren errepasoa eginen dugu segituan.


   Borroka librearen harra anaiarengandik arrebengana
09/07/23
Asier, Jasmin eta Sara Lizarraga El Mahtari neba-arreba arbizuarrei borroka librearen harra dabilkie aspaldi. Oso ezaguna ez den kirol honetan anaia zaharrena, Asier, hasi zen eta pixkanaka-pixkanaka bi arrebak gerturatu zitzaizkion. Ibilbide motza izan arren, uzta oparoa jaso dute hirurek bi urte hauetan eta horren inguruan hitz egiteko Asier gonbidatu dugu BELEIXE irratira. Sara eta Jasmin Marokon oporretan egon arren, presente izan dira elkarrizketa guztian zehar.


   Eta nik txoria nuen maite…
09/07/16
Abeltzain asko ditugu Sakanan. Ogibidea da batzuendako; afizioa beste batzuendako. Ardiak, behiak, ahuntzak, oiloak, untxiak... denetarik aurki dezakegu eskualdeko bordetan. Etxe-abereak alde batera utzita, badira basoko animaliak hazten dituztenak ere. Horietako bat da Juan Carlos Mateos. Kanarioekin hasi zuen ibilbidea. Horiekin aspertu, eta duela 4 urtetik basatxoriak hazten ditu. Iturmendiko bordan hartu gaitu Juan Carlosek eta txori hazleen sekretuak kontatu dizkigu.


   Txapeldun umilen kasta
09/07/09
El Hercules Navarro, Pedro Quintana Bengoetxearen bizitza lanaren aurrerapena eta trailerra aurkeztu zuten aurreko ostiralean Olatzagutian. Nork pentsatuko luke musa maite duen eta Urbasan, Kattaliturrin, azken urteetan artzain izan den gizon horrek 26 urtez borroka librean aritu dela? Eta munduko 3 txapel, Europako 7 eta Espainiako 22 dituela? Hori guztia jasoko dute dokumental batean. Aurretik ere filmatu dute Pedro, Bartzelonan eta Zaragozan, borrokan ari zenean. Garai haietaz hitz egin dugu berarekin.


   Sakana XIX. mendeko irudietan
09/07/03
Argazki kamerarik ez zegoen garaian pintura eta marrazketa ziren paisaia eta gertakariak jasotzeko modua. Teknika aurreratzearekin liburu eta egunkarietan irudiak gero eta gehiago erabili zituzten. XIX. mendeko gertakarien berri emateko grabatuak, litografiak eta arkatzez egindako marrazkiak oso erabiliak izan ziren.


   San Juanak: udako solstizio beroa
09/06/26
San Juan eguna pasa da eta hementxe dituzue Sakanan utzi dituen irudietako batzuk (www.guaixe.net-en gehiago). Sua, hura pizteko beharrezko guztiak biltzea, ezkilen errepikak, merendu-afariak, festak… Hori guztia ekarri digu udako solstizioak. Suaren inguruko festak, gainera, aurreko urteetan ez bezala eguraldi ona ekarri zuen.


   Hator, hator neska mutil etxera!
09/06/18
Lema horrekin sortu zen orain dela 10 urte Hatortxu Rock jaialdia. Urtemuga hori ospatzeko itxuraldatuta dator aurtengo Hatortxu 10a. Neguko hotza utzi eta udako giro epelera, Iruńerriatik Sakanara, Lakuntzara hain zuzen ere. Elkartasun jaialdi horren berri emateko erreportaje zabala daukagu. Lehenik, Hatortxuko antolatzaileetako batekin hitz egin dugu. Jarraian, Jaialdiko egitaraua eta informazio praktikoa dakarkigu. Eta bukatzeko, Hatortxu 10.ean parte hartuko duten talde sakandarrekin izan gara solasean. Antolatzaileek aurtengo Hatortxua berezia izango dela nabarmendu dute. “Historikoa izango da, bai antolatutako programarengatik eta baita parte hartzearengatik ere. Musikaren munduak ere inoiz bezala egin du bat egitasmoarekin” diote. Ilusioa eta elkartasuna. Bi hitzekin osatutako formula magikoa. Emaitza: Hatortxu 10!


   Sakanatik datorren artista bat naiz ni! Gaztewood 09
09/06/11
Hiru, bi, bat...... zero! Ikuskizuna hastera doa! Hilabetetako lanaren ondoren, asteburu honetan Altsasuko Gazte Asanblasdak antolatu duen Film Laburren lehiaketaren jai handia ospatuko da. Aitzaki honekin, ekimen ikusgarri honetan parte hartu duten zenbait kide izan dira BELEIXE irratian solasean. Altsasuko Iker Agirre, Aritz Leoz, Ruben Imaz, Jon Kepa Bengoetxea, eta Asier Gonzalez “Koko” eta Etxarriko Andoni Igoa. Mikrofonoen aurrean kamaren aurrean bezain ondo moldatzen direnez.... hona solas-erreportajea.


   Txotxongiloekin bidaian
09/06/04
Mario Nilok eta Paola Ferrarik La otra compańia antzerki taldea osatzen dute. Txotxongiloak lagun dituztela, betetik bestera ibili dira haien sorterrian, Txilen, eta goitik behera zeharkatu dute Latinoamerika. Duela gutxi Marioren ametsa bete dute: bere ama eta aiton-amonen jaioterrira etorri dira, Euskal Herrira. “Nire lana horrenbeste lekutara eraman ondoren, nire arbasoen lurraldera ere ekartzea nahi nuen” dio. Etxarri Aranatz da haien bizileku berria.


   Aralarko ate irekiak, itxita
09/05/29
Gobernuak laster botako du, informazio gunea jasotzeko


   Sakandarrak, Olaztira! Gure eguna ospatzera
09/05/21
Sakandarren Egunaren bezperaren bezperan gaude. Arakil aldetik Burundara jauzi egin du ospakizunak eta Olatzagutian hartu du lur. Antolakuntza lanetan dabilen Mustutzen Elkarte sortu berriak sakandarrak igandean Olatzagutiara joatera gonbidatu gaitu.


   Nafarroako Dantzari Txiki Eguna
09/05/14
Sakana Nafarroako dantzari txikien bilgune 2005ean ospatu zen azkeneko Nafarroako Dantzari Txikien Eguna, Zangoza aldean. 4 urte geroago, Irurtzunek hartuko ditu Nafarroako dantzari txikiak. Orritz dantza taldea da horren erantzule. 20. urtemuga ospatzeko, Nafarroako dantzari txiki guztiak gonbidatu ditu bere herrira. 23 taldek erantzun diote bere deiari. Goizean goiz, Sakanako zenbait herritan barreiatuko dira dantza taldeak eta, eguerditik aurrera, Irurtzunen elkartuko dira 1000 dantzari txikiak. Dantzaz gozatzeko eguna izanen da!


   10 urte zuekin. Beleixe irratia.
09/05/07
1999ko maiatzaren 3an zabaldu zen Beleixe irratia Sakanako uhinetan, eta geroztik egunero huts egin gabe, goizero-goizero, gure etxe, lantoki edo autoetara sartzen da sakandarren belarriak goxatzeko asmoz.


   Animazioaren munduan, bi sakandar biraka
09/04/30
Aurreko ostiralean mustu zen zinema aretoetan Munduari bira, doan filma. Euskal Herrian egindako animazio filmak Jules Verneren kontakizuneko bidaiaren ideia hartu du, baina Phileas Foggen edo Juan Passpartouten partez beste pertsonai batzuk abiatzen dira abenturara. Pertsonai horiek eta filma bera barru-barrutik ezagutu dute bi sakandarrekin bildu gara, filmaren berri izateko.


   Sakanako XX. Ibilaldi Handia pauso batera
09/04/23
Atzo hasi ginela bazirudien eta dagoeneko 20 urte! Ziurrenik hori pentsatzen ariko dira Sakanako XX. Ibilaldi Handiaren azken ukituak buru-belarri prestatzen ari diren Irurtzungo Iratxo mendi elkarteko kideak. Izan ere, apirileko azken larunbata izaki bihar izanen da iraupen luzeko mendi ibilaldi ezagun, gogor eta entzutetsua, apirilaren 25ean. Goizeko 6:00etan abiatuko da, Iratxo elkartetik. Irurtzundik atera eta San Donato, San Migel eta Trinitatea batzen dituen ibilbidean jendetza bilduko da, bai parte hartzaileen aldetik eta baita ikusleen aldetik ere. Badirudi eguraldiak ez duela 20. urtemugarekin bat egingo baina momentuz 500 lagun pasatxok eman dute izena parte hartzeko. Nolanahi oraindik izena emateko aukera dago bihar bertan, eta antolatzaileek guztira 650-700 pertsona animatuko direla uste dute.


   50 urteko aldea
09/04/09
Francoren gobernuaren aginduz, Ameriketako Estatu Batuetako armadako hegazkin batek estatu osoko argazkiak hartu zituen.


   KORRIKA 16 BADATOR!!!
09/03/27
ONGI ETORRI EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUNON HERRIRA!


   Parte hartzearen bi adibide, Irurtzun eta Lakuntza
09/03/18
Parte hartzearen bi adibide ditugu Sakanan: bata, Irurtzun; eta bestea, Lakuntza. Egitasmoen protagonistekin solas egin dugu, proiektuak gertutik ezagutzeko asmoz.


   Andres Jesus Legarra “Peluso”: Santiago bidea etxe
09/03/13
Ibiltzea zaletasuna duen irurtzundarrak 9 aldiz egin du bidea, horietako bat Vatikanotik abiatuta. Irurtzungo San Martin kalean jaio zen Andres Jesus Legarra, eta txiki- txikitatik Peluso izenarekin ezagutzen dute denek. “Andres edo Jesusez galdetzen baduzu inork ez nau ezagutzen” dio irribarrez. Oso ezaguna da Peluso, 48 urtez ostalaritzan lanean aritu delako. Besteak beste Irurtzungo Legarra taberna, Nuevo Legarra eta Sönhar diskoteka famatua bere negozioak izan ziren. Saltsa guztietako perrexila, Irurtzungo txirrindularitza babestu eta 14 urtez ere Unzue eta Etxebarrirekin aritu zen txirrindulari taldeko antolakuntzan laguntzen. Nahiz eta okupatuta egon, beti topatu izan du tarteren bat ibiltzera joateko, eta egun bere ibiltzeko zaletasunagatik da akaso ezagunagoa: 9 aldiz osatu du Santiago edo Donejakue Bidea, eta horietako bat, gainera, Vatikanotik aterata. Jakina, ahal duen guztietan doa Xabierraldira, azkena, aurreko asteburuan. Solasaldi humoretsua izan dugu berarekin.


   Iker eta Beńat Agirre Bengoetxea. Gogoko elurretan aldaparik ez.
09/03/05
Iker eta Beńat Agirre Bengoetxea altsasuarrak txikitatik eski munduan murgilduta daude. Tarte batean eskiak, barandak eta saltoak utzi eta Beleixe irratian izan ditugu solasean.


   Inauteriak Sakanan
09/02/26
Oraindik ez dira bukatu! Nahiz eta Garizuman egon, oraindik ere ez dira ihote hotsak bukatu gurean. Etxeberri, Hiriberri, Ihabar eta Altsasuren txanda da asteburuan.


   Industria-lurra Sakanan (III.a eta azkena)Industria-lurra Sakanan (III.a eta azkena)
09/02/19
Duela bi aste Sakanako industria-lurrari buruzko erreportaje sail bati ekin genion, eta aste honetan izanen du bukaera. Bertan, eginak dauden industrialdeen datuak jasotzearekin batera, herriz herri udaletako hirigintza planetan aurreikusten diren industrialde berrien aukerak ere jaso ditugu. Hainbat hamarkadatan Sakanako ekonomiaren motorra izan da industria, eta harendako azpiegiturak ibarrean zertan diren jakiteko modua da erreportaje sail hau. Informazioa jasotzeko udaletara jo dugu. Lehenengo astean Irurtzundik Lakuntzara bitarteko poligonoak zertan diren errepasatu genuen, aurrekoan Arbizutik Iturmendira bitarteko industri poligonoen egoera, eta aste honetan Urdiaindik Ziordira bitarteko industri poligonoen jarraipena egin dugu, erreportajea despedituz.


   Industria-lurra Sakanan (II)
09/02/12
Aurreko astean Sakanako industria-lurrari buruzko erreportaje sail bati ekin genion, aste honetan segida izanen duena. Bertan, eginak dauden industrialdeen datuak jasotzearekin batera, herriz herri udaletako hirigintza planetan aurreikusten diren industrialde berrien aukerak ere jaso ditugu. Hainbat hamarkadatan Sakanako ekonomiaren motorra izan da industria, eta harendako azpiegiturak ibarrean zertan diren jakiteko modua da erreportaje sail hau. Informazioa jasotzeko udaletara jo dugu. Aurreko astean Irurtzundik Lakuntzara bitarteko poligonoak zertan diren errepasatu bagenuen, aste honetan Arbizutik Iturmendira bitarteko industri poligonoen jarraipena egin dugu.


   Industria-lurra Sakanan (I)
09/02/05
Gaurko honekin Sakanako industria-lurrari buruzko erreportaje sail bati ekinen diogu. Horretarako, eginak dauden industrialdeen datuak jasotzearekin batera, herriz herri udaletako hirigintza planetan aurreikusten diren industrialde berrien aukerak ere jasoko ditugu. Hainbat hamarkadetan Sakanako ekonomiaren motore izan da industria, eta harendako azpiegiturak ibarrean zertan diren jakiteko modua izanen da. Informazioa jasotzeko udaletara jo dugu.


   Emilio Arias, XXI. mendeko juglarea
09/01/29
Erdi Aroko abeslariak ziren juglareak. Haien eskuz landutako rabelaren laguntzarekin, erromantze eta kopla ederrak abesten zituzten herriz herri.


   Altsasuko liburutegiak 75 urte bete ditu
09/01/22
1934 ilbeltzaren 28an mustu zen Altsasun liburutegia. Asteazkenean, beraz, 75 urte beteko ditu. Errepublika garaian sortutako kultur azpiegiturak ibilbide luzea egin du. Hainbat egoitza eta liburuzain ezagutu ditu, liburuen kopuruak etengabe egin du gora eta teknologia berriek tokia egin dute. 75 urteren ondoren Altsasuko liburutegiak kulturaren erreferente izaten jarraitzen du.


   MUNDUKO ZAPOREAK… SAKANAN
09/01/15
Kardua, kroketak, zopa, axurkia, konpota, turroia, xanpaina.... Horiek izan dira gure otorduetako izarrak Gabonetan. Baina Sakanako mahaietan bestelako platerik ere izan da: folares edo bagrir ogiak, papa a la haguancaina, otarrainskak cebiche erara, yassa... Jaki horiek izan dituzte Portugal, Ekuador, Peru, Senegal edo Marokotik etorritako sakandar berriek.


   Bierrik fundazioa: etorkizunerako egitura
08/12/31
Aurreko astean Bierrik elkartearen ibilbidearen berri eman genizuen. Baita aurreratu ere aro berriari hasiera emanen diola Bierrikek 2009. urtean. Elkarteak bere bidea egin du, aurreko zenbakian ikusteko aukera izan zenez. Orain izaera hori utzi eta onura publikoko fundazio bilakatuko da. Hemen dituzu Bierrik fundazioaren nondik norakoak, labur bada ere.


   Bierrik elkartea: ibilbide oparoa
08/12/23
Aro berriari hasiera emanen dio Bierrikek. 2009. urtetik aurrera, elkarte izaera utzi eta onura publikoko fundazio bilakatuko baita. Hurrengo Guaixean fundazioaren nondik norakoa azalduko dugu, baina bidezkoa iruditu zaigu, lehenik eta behin, orain arteko ibilbide oparoari begiratua ematea.


   KRISIARI BURUZKO LAU IKUSPEGI
08/12/19
Krisia badatorrenaren abisuak hasieran. “Ez omen da horrenbesterako, beldurra sortzen ari dira gugan” zioten ondoren. Langabeziaren gorakada, enpresen erregulazio espedienteen datuak eta beste etorri dira jarraian, eta egunero ekonomiari lotutako berri negargarriak han eta hemen. Badirudi, beraz, krisia egon, badagoela. Krisia gora eta krisia behera. Zergatik sortu da? Gurean horrenbesterako eragina al du? Garai latzak helduko al dira? Nola konpondu daiteke hau? Galdera konplexu asko. Horri guztiari nNolabaiteko erantzuna emateko, alde batetik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslte eta ekonomian aditua den Joseba Garmendiarekin bildu gara, eta bestetik, Sakanan ordezkaritza zabalen duten lau sindikatuekin –ELA, LAB, UGT eta CCOO– jarri gara harremanetan. Azken horrnek eta Sakanako Enpresarien Elkarteak izan ezik, beste guztiek adeitasun osoz erantzun dituzte gure galderak. Ea, bederen, gertatzen ari dena ulertzen laguntzeko balio digun.


   2008ko Sakanako kirolaririk onenak
08/12/11
Sakanako kirolari hoberenei galdezka.


   Aita Javier Fernandez de Garaialde, kaputxinoa.
08/11/27
Udako oporrak ekarri zuten kaputxinoa etxera bueltan. Familiakoekin egoteaz gain, bere ikastetxea izan zen komentuan ere izan zen. Hantxe jarri genuen hitzordua uztailaren 30ean, bere misiora itzuli baino 4 egun lehenago. 50 urte egin berri ditu fraide kaputxino gisa eta, jakina, ingurukoekin ospatu egin du. Orduko eta oraingo kontuez aritu ginen Aita Javier Fernandez de Garaialderekin, Patricio kaputxinoarekin.


   Oier Lakuntza Irigoien, nahiaren indarra
08/11/21
Udan aurreikusita baino opor gehiago izan ondoren, irailaren 2. asteaz geroztik Donostian dago Oier, kimika kuantikoko doktoretza egiten. “Betiko gora beherak eta zalantzak” sortu zaizkio, baina “ongi, betiko martxan” dabil. Gaur gainera Arbizun kantuan izanen da, Mariano Izeta III. bertso sariketan.


   Altzaniaren memoria historikoa
08/11/13
Aurreko ostiralean Iortia kultur gunean bildu ginen Helena Taberna zinema zuzendari altsasaurrarekin. Bere azken filma, La buena nueva, Altsasun mustu baino minutu batzuk lehenago izan zen eta Helenak berak aitortu zigun “une zirraragarria” iristear zela. Altsasura, Leitzatik zetorren eta ekitaldia “hunkigarria” izan zela aitortu zigun.


   Burunda, zena eta dena
08/11/06
Ibaiaren eta autobus konpainia baten izenek, gutxi gehiagok gogorarazten dute gaur egun Sakanaren mendebaldean dauden sei herrieak ibar bat osatzen dutela eta, garai batean, bat eginda arautu zutela haien bizimodua. Burundaz ari gara. Bakaikuk, Iturmendik, Urdiainek, Altsasuk, Olatzagutiak eta Ziordiak osatzen duten ibarraz. Aurten zortziehun urte beteko dira foruak jasoko zdituztela eta efemeride hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte udalek.


   El Salvadorko Suchitlan lakuko biziraupeneko arrantza
08/10/31
Gure Etxea eraikinak azaroaren 7ra arte Suchitlan lakuko arrantzaleak izeneko erakusketa hartuko du. Tamaina handiko 25 argazkiren bidez El Salvadorreko Suchitlan edo Cerron Grande lakuan 6.000 bat pertsonek arrantza nola egiten duten azaltzen du. Argazkiak Joseba Zabalzak eginikoak dira. Altsasuko Udalak El Salvador Elkartasuna erakundearen bidez lakuaren ondoan dagoen Cinquera udalerria laguntzen du.


   On egin dagizuela!!
08/10/23
Txotx afaria, Paella jate herrikoia, Nafarroa Oineza, presoen aldeko bazkaria, Totx afaria...... edo dena delakoa prestatzen aritzen direnak dira lagun hauek. Eltze eta zartaginen artean inon baino hobeto moldatzen direnak. Hori bai, beti umore onean eta beti helburu zehatz batekin: Laguntzea. Lagun artean sortu zen ideia pixkanaka hedatzen ari da eta “paellagile mugikor” izendapena jaso beharko dute aurki. Hamaika saltsatako perrexilak dira eta aurreko asteburuan Nafarroa Oinezean ere lan eta lan aritu ziren euskalzale guztien tripa betetzen. On egin!


   Trukaketa baten egunerokoa
08/10/17
Abuztuaren 25etik irailaren 1era Altsasuko gazte talde bat Frantzian ibili gara Europako gazte topagune batean. Ibilbidea urte honetako urtarrilean hasi zen, zenbait gaztek udaleko gaztedi sailera jo genuenean. Momentu horretantxe hasi genituen bilerak eta haietan eman zitzaion itxura lehenengo ekintzei. Hainbat ekintza aurrera eraman ostean taldeak bidaia burutzeko adina diru lortu zuen. Horrela, Frantziako Pézenas herrira bidaiatu genuen. 5.000 biztanle inguruko herri hau Okzitanian kokatzen da, kostatik oso hurbil dagoen eskualdean. Bere ekonomiaren oinarria ardoa da nagusiki, nahiz eta ostren hazkuntzak garrantzi handia izan.


   Asko dago egiteko
08/10/09
Badirudi geroz eta neurri gehiago hartzen direla oztopo arkitektonikoak gainditzeko eta, besteak beste, gurpildun aulkian ibili behar direnei euren joan-etorria errazteko. Baina oraindik asko dago egiteko. “Oso erraza da, norbaitek har dezala nire gurpildun aulkia eta bere ohiko bizimodua egiten saia dadila. Horrela argi ikusiko du nola dauden gauzak” dio Mari Carmen O. Petrelek. Gaixotasun baten ondorioz, duela gutxi motordun gurpildun aulkia erabiltzen hasi zen altsasuar gazte hau. Iritzi berekoa da Juan Carlos Agirre, duela 22 urte trafiko istripu baten ondorioz paraplegiko geratu eta gurpildun aulki manualean ibiltzen den altsasuarra. Bata hasi berria da gurpildun aulkiarekin eta besteak makina bat urte daramatza. Batak motordun aulkia darama eta besteak manuala, eskuekin mugitzen duena. Esperientzia beraren bi aurpegi. Eguneroko bizimoduan dituzten trabak ezagutzen eta konpartitzen saiatuko gara.


   Herriekiko sakandarren elkartasuna.
08/10/02
Elkartasuna da herrien arteko xamurtasuna.... dio kantak. Elkartasun horren adierazle dira Askapenako brigadak. Urtero dozenaka lagun abiatzen dira Euskal Herritik beste hamaika herrialdeetara, Askapena talde internazionalistarekin brigadista moduan. Borrokan dauden beste herrialde batzuekiko elkartasuna adierazi eta beraien borroka bertatik ezagutzea da haien helburuetako bat. Bestea, mundu zabalean Euskal Herriaren egoeraren berri ematea. Horregatik, brigadak joan-etorriko bidaiak dira. Bertara joan, eman eta bildu; etorri eta zabaldu. Horrela egin dute Sakanako gazteek. Uda partean brigadista moduan izan dira 4 herrialde ezberdinetan eta bertan bizi eta ikasitakoaren inguruan mintzatu dira. Zoila Berastegi eta Helena Nabarro arbizuarrak, Igor Artieda etxarriarrak eta Oihana Gallo urdiandarrak, Maputxe herria, Mexiko iparraldea, Uruguay eta Bolivia izan dute hizpide. 4 herrialde, 4 bizipen, 4 borroka.... hamaika herri eta borroka bakarra.


   TXIOKArekin Sakanan 0-3 zikloa abian
08/09/25
Iraila hastearekin batera ateak ireki zituen Txioka haur ikastola berriak. Urtetako lanari eta 2005eko Nafarroa Oinezari esker, orain ia 10 urte sortu zen ametsa bete da. Sakanak badu 0-3 urteko haurrendako lehen eskola. Ziur ez dela azkena izango.


   “Xiberuko jauna” pastorala
08/09/19
Geia zer dügün: Xiberoko jauna, züen zerbütxarieren eskütik. Xiberutik Etxarri Aranatzerat zuzenean: antzezle, musikari, kantari eta dantzariak. Ikuskizuna hastera doa!


   Otsoportillo. “Amesten zuten askatasuna ez zen afusilatua izan”
08/09/12
“Gazte ziren, aske ziren langile ziren eta harro zeuden gizarte berri bat amesten zuten berdintasunean sinesten zuten Guda dantzan hasi zenean Etorkizuna jokoan zen” Bide ertzean


   Artzain eguna, bilgune
08/09/05
Aralar Mendi Elkarteak artzainak omentzeko antolatutako eguna aitzaki hartuta jende asko bildu zen Uharte Arakilen igandean. Goiz-goizetik izan zen animazioa kalean. Goizetik hainbat lehiaketa izan ziren, baita gazta, ardiki eta ardo dastapenak ere.


   25 URTEKO ERRALDOI ETA BURUHANDIAK
08/07/24
1983ko uztailaren 23a zen. Hasi berri ziren Irurtzungo festak eta, urtero bezala, goizean goiz kalejiran abiatu ziren musikariak. Urte hartan ordea ohi baina handiagoa zen ikusmira. Erraldoi eta buruhandien konpartsa lehen aldiz kalera ateratzera zihoan eta inork ez zuen haiek ikusi gabe geratu nahi. 25 urte geroago ere, musikaren erritmora dantzan jarraitzen dute Irurtzungo erraldoi eta buruhandiek. Konpartsaren lehen pausu horiek gogora ekartzeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsako zenbait kiderekin egon gara.


   Birziklapenean aurrera: sakandarrak konpost egile
08/07/18
Sakanako Mankomunitateak Etxeko Konposta Egiteko Programa jarri du martxan. Kanpainaren helburua: birziklapenean eta gaikako bilketan aurrerapausoa ematea eta Sakanako etxeetan konposta egitea bulkatzea.


   Txakurra, lagun bat baino gehiago
08/07/11
Txakurra izakion lagunik onena omen da eta hortaz ez dute zalantza izpirik Menildurreko kideek. Txakurrenganako maitasunak batu ditu lagun hauek elkarte honetan, eta berriki egitasmo berri bat ekin diote. Ilusioz eta sentimenduz beteriko egitasmoa da, eta datorren larunbatean, hilak 19, Lakuntzan aurkezpen festa antolatu dute. Animaliekin lagundutako terapiak burutzen hasi dira eta horrelako terapia bat gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. Santi izan da gure protagonista eta Bat, Hiru eta Xorgin txakurkumeak ikusita begiak dir-dirka hasten zaizkio mutikoari.


   Bizi esperientziak
08/07/03
Apirilean Irurtzunen kultur arteko astea egin zen, Atakondoa eskola publikoak, ikastetxeko guraso elkarteak, Itxipuru elkarteak eta Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek antolatuta. Aste haren antolakuntzarekin Irurtzunen immigrazioak bizi izandako garapena ezagutarazi nahi zuten eta, horrekin, Irurtzunek gordetzen dituen aberastasun kulturalak ezagutu eta gozatzea nahi zuten. Astean zehar hainbat jarduera izan ziren. Haien artean mahai inguru bat egon zen. Apirilaren 16an, asteazkenarekin, Irurtzungo kultur etxean Immigrazioa eta harrera gizartea mahai ingurua izan zen. 3 irurtzundar berrik haien bizipenak azaldu zituzten. Orduan han esandakoa hemen jasoko dugu, labur.


   San Joan, suak baino gehiago
08/06/19
San Juan urdińa, onak zabaltzazu, geiztuek iyertzazu, geiztue den guziye onaa konpartitzazu esanez edo zorriak eta partzak kentzeko esanez, asteartean su gainean salto eginen dute askok eta askok. Ohitura hori ibarraren luze-zabalean errepikatuko da astearte iluntzean, San Joan gauean.


   Sakanako Dj-en doinuak Maisuenean
08/06/13
Olaztiko Maisuenea Gaztetxearen ekimenez prestatu dute Sakanko DJ guztiak bilduko dituen Maisutekno jaialdia. Aurreko urteko Maisurockaren arrakastaren ondotik aurten ideia berritzaile batekin despedida emanen diote Gaztetxearen XIII. Urtemugari eta DJen doinuek hartuko dute bihar Maisuenea.


   Oroimenaren Autobusak ekarri zuena
08/06/06
Larunbatean Lakuntzan eta Altsasun bisitan izan zen Oroimenaren Autobusa. Bi herrietan ere bisita baliatu zuten omenaldiak egiteko. Haien berri segituan hemen.


   3,2,1….. antzezlana hastera doa!!!
08/05/30
Argiak itzali dira, isiltasuna nagusi, ohial gorriak gora, ikuskizuna hastera doa! Sakanako aktore-aktoresak eszenara igo dira : Edurne Segura, Igor Razkin, Xabi Artieda eta Eba Azpilikueta. Ongi etorri gaurko emanaldira! Nor da nor?


   Sakandarren Eguna
08/05/23
Igande arratsaldean sua dariola zeuden hainbat sakandar. Gingirrińetan zeuden beste batzuk. Ordu bete berandutu, partida eskasa… sufritzeko zenbat ematen duen Osasunak. Bitartean, Sakanako 9 mendi puntetan kea ikus zitekeen. Ez pelikuletako indiarrena bezalakoa. Ez inolako zoritxarraren berri ematen zuena. Ke seinaleek bihar Sakandarren Eguna ospatuko dela iragarri zuten.


   ... eta hitza kantu bihurtu zen. Luis Bakaikoa Martich
08/05/16
Luis Bakaikoa Martich Etxarri Aranatzen jaio zen 1920an. Oraindik haurra zela, jaioterria utzi zuen seminariora joateko. Orduz gero, erlijioak eta musikak handik ona eraman dute etxarriarra.


   Txuspo Poyorekin Zuhaitz-etxeaz
08/05/09
Pasa den asteazkenean bere lana ofizialki mustu zuten. Aldez aurretik berarekin bildu ginen, gure artean zegoela baliatuta. Zuhaitz-etxea egitasmoaz, lan prozedurez eta bestez aritu ginen.


   Irakurriz gozatu, eta gero oparitu!
08/04/25
Egutegi ezberdinen arabera, 1616ko apirilaren 23an hil ziren literatura unibertsaleko 3 idazle handi: Willian Shakespeare, Miguel de Cervantes eta Garcilaso de la Vega. Egun horretan beste hainbat idazle ere jaio edo hil dira. Kantalunian, bestalde, apirilaren 23arekin, Sant Jordi egunez, ohikoa da bikote eta maitatutako pertsonen artean liburuak eta arrosak trukatu eta oparitzea. Kataluniarrendako, beraz, Diada de Sant Jordi da patroiaren, maitasunaren eta kulturaren eguna.


   NGK: Gazteria bildu, antolatu eta eragin
08/04/17
Horiek dira Nafarroako Gazte Kontseiluaren erronkak. Gazteria bildu, erreferentzialtasuna eta bilgune izaera indartu eta eremu guztietan eragiteko gaitasuna erakustea.Gazteriaren ahotsa izan nahian hainbat egitasmo dituzte esku artean. Horien artean Sakanan haien burua ezagutaraztea. Honela bada, NGKan atea jo eta hara zer topatu dugun:


   Gure Sustraiak
08/04/11
Zainak, sustraiak… horiek dira laguntasunaz gain, hain zuzen, Altsasuko Iortia kultur gunean erakusketa jarri duten artistak batzen dituena. Sustraiak, zainak. Kultur- eta bizi- biografiak. Memoriaren hasieraraino doazen zainak, lur berean errotuak, 3 artistak ideiaz elikatzen dituzten sustraiak. Haien zainak. Ardatz hori du Jose Ramon Anda, Daniel Tamayo eta Xabier Morrasen erakusketak.


   Hiru Mendizerrak lotu nahian. Altsasuko Mendigoizaleen I. Iraupen Luzeko Mendi Martxa, igandean.
08/04/04
Altsasuko Mendigoizaleak taldeko kideak buru belarri daude lanean, iganderako antolatu duten I. Iraupen Luzeko Mendi Martxa bikain atera dadin. “Hiru Mendizerrak” izena jarri diote mendi martxa honi, hain zuzen ere Urbasa, Altzania Mendiak eta Aralarko inguruko mendiak –Balankaleku eta Intxusburu- batuko baititu. Goizeko 7:00etan bidea hartuko duten mendizaleek paisai paregabeaz gozatzeko aukera izanen dute. Horrela, Sakanak bi iraupen luzeko ibilaldi izanen ditu: igandean estreinatuko dena, eta Irurtzungo Iratxo klubak apirilaren 26an antolatuko duen Sakanako XIX. Ibilaldi Handia.


   Aintzane Lizarraga. Bere independentzia amesten duen gaztea
08/03/13
Aintzane Lizarraga Iruńean bizi den dorrobarra da. 26 urteko neska gazte hau Nafarroako Down sindromea dutenen elkarteko kide da, baita saltsa guztietako gatza eta piperra ere. Egun Zarako biltegian lan egiteaz gain, beste hamaika kontu ere egiten ditu. Bere zaletasunen artean musika da leku gehien hartzen duena, eta saxofoi klaseetara joan aurretik harrapatu dugu bere etxean bere ahizpa eta amarekin. Urduri, lotsatuta... baina guzti guztia kontatzeko prest. Bere bizipenetatik irakaspen argia atera dugu.


   Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, emakumeak aurrera!!
08/03/07
Azken orduko trabak..... Bihar ospatuko da emakume langilearen naizoarteko eguna, martxoaren 8a. Urtero eta hainbat lekutan bezala Sakanan ere egun honek islada izanen du zenbait herritan. Baina sinesgaitza dirudien arren Nafarroan martxoaren 8an manifestazioa egiteko hainbat eskariri baimenik ez die eman Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak; horien artean Altsasu eta Arbizukoei. Altsasuko elkarretaratzea Sakanako Bilgune feministak eta Altsasuko feministak deitutakoa zen eta helegitea jarri zuten berria jakin bezain laister. Epaiaren zain zeuden erredakzioa itxi genuenean baina haien hitzetan “Ziur gaude emango den ebazpena aldekoa izango dela, eta kontzentrazioa egingo dela problemarik gabe, bestela triki poteoa egingo dugu” Arbizun ere, Udalak eskaria egin ondoren, Guardia Zibilak jakinarazi zion, ez zitzaiola baimenik emango. Bi herrietako antolatzaileak “aho bete hortz” geratu direla aitortu dute. Manifestazioeta elkarretaratzeen helburu bakarra “Emakume Langilearen Eguna ospatzea” dela esan, eta ez dutela debekurik onartzen. Oztopo guztien gainetik aurrera jarraituko dutela.


   Kolpe zuzenen eskola
08/02/29
Lan bikoitza egin nahi ez badute eta hala errazago nekatu, kolpeak toki egokian eman behar ditu aizkorak. Larunbat eguerdia. Nazabaldarrek Etxarri Aranatzen duten pabilioira gerturatu gara. Kanpoan auto ugari, aizkora kolpeak barrutik kanpora. Hotsei segika iritsi ginen aizkolariak trebatzeko Sakanan dagoen eskolara, aizkolari eskolara.


   Jose Luis Gonzalez Lopez, ASDIRE-LARRAKIL elkarteko kidea
08/02/22

ASDIRE-LARRAKIL (Asociacion de Discapacitados Reunidos Larrakil) elkarte modura 2007ko uztailean jaio zen. Elkarte horretako bultzatzaile eta kideetako bat Jose Luis Gonzalez Lopez irurtzundarra dugu eta berak eman digu gabeziaren bat duten pertsonen beharren berri, eta bailaran gai honen sentsibilizazioa egitea helburu duen elkartearen informazioa. Aurki, otsailaren 29an La ceguera puede vencerse erakusketa mustuko dute Irurtzungo Osasun Etxean. Guztiak gaude gonbidatuta.



   Inauteriak
08/02/01
Inauteri garaia iritsi da Sakanara. Hausterre eguna, hala ere, ez da muga izanen ihote ospakizunetarako.


   Altsasutik Mazedoniara. 10 egun eta 11 esperientzia
08/01/25
Altsasuko 5 gaztek Mazedonian hasi dute urtea. Arantxa Mendoza, Eider Leoz, Josune Diaz, Sheyla Castillo eta Aritz Leoz, begiraleak dira. Urtarrilaren 2tik 11ra, hamar egun pasa dituzte Mazedonian Europako beste 8 herrialdetako gazteekin batera. Haiekin egon gara bere esperientziaren berri eman diezaguten.


   Pakita Andueza Ezkurdia (II)
08/01/18
Aurreko astean lakuntzar honekin bere bizitza eta bidaien inguruan hizketatu baginen, oraingoan bere sorkuntza lanez arituko gara. Pintura eta literatura artean dabil Pakita Andueza Ezkurdia.


   Pakita Andueza Ezkurdia (I)
08/01/11
Abenduko estreinako eguna lainopean esnatu zen Sakana eta euriari eman zion gero. Hala ere, epelean bildu ginen gu Pakitarekin, Lakuntzan. Dagoeneko Mexikon da, asteartero Tepito plazako arte erakustaldietan parte hartzen eta bere liburu berria esku artean azkar izateko esperantzarekin. Bere bizipenekin makina bat liburu betetzeko adina du lakuntzarrak. Bere biziaz, bere bidaiez eta bere sormen lanaz hizketan egon ginen berarekin.


   Konzezio baselizaren jatorria
07/12/28
Etxarrin Konzezio ermita konpontzekotan dabiltzala eta, jakin mina sortu zaie nonbait zenbaitzuei. Bat baino gehiago ondoratu zaizkit, galde ta galde, argi zenbaiten bila: nola eraiki ote zuten paraje horretan baseliza, noiz egina ote den, noiz berritua…, zer dakigun bere historiari buruz. Ni ez naiz oso aditua historian, baina zer edo zer ikusi, entzun eta irakurri izan dut eta uste dut argibide zenbait eskaini dezakedala. Gaurkoan, batez ere, bere jatorriari buruz.


   Carlos Ribera. Altsasuko herria margoetan.
07/12/20
Carlos Riberaren bizitzaren ibilbidea laburbildu dute 4 erakusketetan bere jaiotzaren mendeurrenean. Alzira, jaioterria, abiapuntu hartuta, Donostia eta Bergaran erakusketa bana izan ondoren, Altsasun bukatuko da margolari honen bidaia. Abenduaren 30a bitarte Iortia kultur gunean “Altsasuko paisaia Carlos Riberaren ikuspegitik” margo erakusketak Altsasuko bazter koloretsuak bilduko ditu.


   2007ko Sakanaka kirolaririk hoberenak!
07/12/14
1- Zergatik kirol hau eta ez beste edozein? 2- Zer esanahi dauka kirolak zure bizitzan? 3- Zer esango zenioke orain hasi berri den norbaiti? 4- Nola ikusten duzu egungo Sakanako kirolaren osasuna? 5- Sakanako kirolaririk / talderik hoberena aukeratu zaituzte/zaituztete. Nola hartu duzu/duzue saria?


   Sakanako berriak sarean
07/11/30
Edo interneten, nahi bezala. Bierrik Elkarteak sustatzen dituen komunikabideak, Guaixe astekaria eta Beleixe irratia, dagoeneko sarean dira. Sakanako tokiko informazioa nornahik nonahitik irakurtzeko eta aditzeko aukera du. Elkartea sortu eta 13 urtera munduko plazara zabaldu ditu bere komunikabideak Bierrik-ek. Bi web orriak gaur, 20:00etan, aurkeztuko ditu Bierrik Elkarteak Altsasuko Iortia kultur gunean. Hara joaterik ez baduzu, hona aurrerapena.


   Sakandarrak Ezkabako espetxean
07/11/22
Gure ibarra eratzen duten mendi altuenetara igo eta handik Iruńerrira begiratzea besterik ez dago Ezkaba ikusteko. 800 metro inguruko altuera du mendiak. Azken karlistada eta gero menditik artilleriarekin Iruńea ez menperatzeko han gotorleku bat egitea pentsatu zuten. 1878tik 1895era bitartean planifikatua eta zuzendua izan zen ingeniaria militarreko lan hura, mendi tontorra hustu egin zuten gotorlekua eraikitzeko. Lanak 1919an despeditu ziren. Alfonso XII. izena eman zioten gotorlekuari. Abiazioaren sorrerak zereginik gabe utzi zuen eta militarrek ez zuten sekula erabili.


   Pertsianak behera
07/11/16
“Txikia nintzenean karrika bukaeran okindegi bat zegoen, etxe atzean zapatariak egiten zuen lan, kale kantoian arrandegi bat genuen, izeba Felisak barazki, arrautza nahiz egunkariak, denak batera, plazako dendan saltzen zituen…”. Nork ez ditu entzun halakoak adinean aurrera, eta ez horren aurrera, doan edonoren ahotan. Eta dirudienez aurreratzean gure ondorengoek ez dute halakorik esanen, akaso halako zerbait kontatuko dute: “txikia nintzenean kotxea hartu eta hirira joaten ginen erosketak egitera, eguzkiak jotzen zuenean sartzen ginen saltoki handietara eta ilun zela atera. Nahi adina erosten genuen han eta gainera jolasteko, pelikulak ikusteko, edozer gauza jateko nahiz edateko aukera ere bagenuen…”. Aldatu dira, aldatu ditugu, gure karrikak.


   Minbizia Sakanan
07/11/09
Askotan hitz egin dugu sakandarrek minbiziaz. Ingurukoren bat gaixotu edo hil denean izan da batzuetan. Inolako daturik gabe, baina ziur, ibarrean minbizi kasu asko daudela esateko besteetan. Alderdiek ere Nafarroako Gobernuari galderak egin izan dizkiote inoiz minbiziak Sakanan duen intzidentziaz. Bada, orain badago modurik jakiteko minbizi mota bakoitza gure ibarrean garatzeko dagoen probabilitatea. Uda partean aurkeztu zuten Atlas Municipal de Mortalidad por Cáncer en Espańa 1989-1998 ikerlana.


   Zuhaitz berezien mundu ezkutua
07/11/01
Altsasuko ferietan zuhaitz zaharren erakusketa izan zen ikusgai. Haren ondotik zuhaitz zahar edo bereziekiko interesa piztu zaigu eta gaiak aberastasun estalia duela aintzakotzat hartuta, haren inguruan sakontzea otu ere bai; bururatu eta egin! Horretarako, gaian jakitun diren Jose MŞ Alegria eta Amaia Horcadarekin izan gara berriketan. Solasaldiak basoaren handitasunean zirrikitu ezkutuenetaraino eraman gaitu.


   Arbizutik Mardarako elkartasun taupadak
07/10/26
Euskal Herritik Palestinara. Ohikoena bidaiak hasieratik bukaerara kontatzea izaten da baina Euskal Herritik Palestinara joandako 3 lagun hauen bidaiak bukaera du abiapuntutzat. Palestinatik bueltan Tel Aviveko aireportuan jasan behar izan zuten kontrola eta erregistro sakona dela eta, argazki, agenda eta material guztia lapurtu zieten Israelgo segurtasun indarrek. Estatu zapaltzaile eta herrien ukatzaileek errepresiora eta militarizaziora jo ohi dute herrien askapen grinak zapuzteko eta herrien arteko elkartasuna oztopatzeko. Baina 3 euskal herritarrok buruan dute han bizi izandakoa ez dute sekula ahaztuko. Lerro hauetan bidaia horretako zertzeladak emanen dizkigu Jon Lizarraga arbizuarrak. “Agendak, argazki kamarak eta liburuak kenduko dizkigute, beldurra sentiaraziko digute, amorrua, inpotentzia...... baina gure herria eta askatasunarengatik borrokatzeko grina ez digute sekula lapurtuko”


   Harriurte-Zuhatzu
07/10/19
Zuhatzuko herriak dagoeneko eskalda eskola dauka: Harriurte. Eskaladan aritzeko 8 bide zein baino zein erakargarriagoa. Herriari bizitasuna eman nahain, haien zaletasuna praktikatzeko gune aske bat sortu nahi izan dute Izaskun Marturetek eta Alfredo Osisek. Lortu dute eta bistan da Zuhatzu bizirik dagoela.


   Blas Alegria, Lakuntzako euskal idazlea
07/10/11
Gaur, Pilare eguna, 60 urte betetzen dira Lakuntzako Blas Alegria hil zela. Haren bizitzaren eta lanaren berri eman nahi dugu jarraian.


   Aralar mendiko gurutzea
07/10/05
San Fermin egunarekin aukeratu zituzten munduko 7 mirari berriak. Erakunde pribatu batek, inongo gobernu edo instituzioren babesik gabe, mirari berriak aukeratzeko bozketa deitu zuen eta milioika pertsonaek eman zuten botoa. Boto emaileek hautatutako munduko mirari berrien artean Brasilgo Rio de Janeiroko Kristo Askatzailearen estatua dago. Sakanan antzeko irudia izateko aukera izan genuen.


   Olatzagutia-Urbasa I. Mendi Lasterketa
07/09/28
Olatzagutia Urbasa, Urbasa Olatzagutia… bata bestea gabe ezin imajinatu, olatzagutiarrak Urbasari lotuak beti, Urbasa olatzagutikoen gotorleku. Dikotomia horren beste adierazle bat baino ez da Olatzagutia-Urbasa I. Mendi Lasterketa, Urbasako igoeraren oinordeko gaztea. Korrikalariek Zegama-Aizkorri maratoiko ajea pasatu eta alferzainak edo axubetak gaindituta, domekan jokatuko da proba. Goizeko 10:00etan abiatuko da herriko plazatik lasterketa eta horrekin urte askotarako opa zaion bide amaigabeari ekingo dio. 2007ko irailaren 29an olatzagutiarrendako nahiz mendizaletasunaren munduarendako data berri bat idatziko da letra nagusiz. Bejon daiola!


   Mintzakide, euskara ikasleak hizkuntza praktikatzeko
07/09/19
Txoriak habia utzi aurretik asko ikasi behar du. Zer jan daitekeen, zer ez. Nola hegan egin eta nola baliatu airea batetik bestera ibiltzeko. Txoriak txioka egiten ere ikasi beharra du. Txoria txioka komunikatuko baita bera bezalakoekin. Baina txio egiten erakusten ez dion inor ez badu aldamenean, txori gaixoa ahaleginak eginda ere, mutu gelditu edo gaizki ariko da txioka. Txorien moduan txio egiteko ez baina ikasitako hizkuntza erabiltzeko trabak izaten dituzte batzuetan euskara ikasleek. Hizkuntza erabiltzen laguntzeko sortu da Mintzakide.


   Hartu euskararen autobia!
07/09/13
Han edo hemen ikusiko zenuten hainbat sakandar agertzen den publizitatea, ezta? hainbat iritzi sektore, herri eta adin ezberdinetako 35 pertsona horiek aurpegia eman dute, euskara gutxi edo gehiago dakitenei, euskaltegira joan daitezen animatzeko. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren publizitate kanpaina da. Izan ere, aurten ere, mankomunitateak, AEKrekin eta UGTrekin lankidetzan, matrikulazio kanpaina zabaldu du eta herritarrei euskara ikasteko deia egin die.


   Orritz Alemanian. Argazki albuma
07/09/06
Garila akaberarekin batera abiatu ziren Alemania aldera Orritz gazte taldeko kideak. Uda partean beti norabait joaten dira Irurtzungo taldekoak.


   Agorrileko agenda
07/07/26
Agorrilean Sakanan dauden zenbait eskaintzen berri biltzen dira jarraian


   Parrandara goaz Jai-busean!!
07/07/20
Astebururako planik bai? Kontsumitu ondoren autoa hartzen duzu normalean? Zure lagunek inoiz izan al dute istripuren bat? Eta zuk? Irurtzungo festetara joango al gara? Egin al duzu inoiz alkoholemia proba? Ordu txikitan etxera bueltatzeko zein da erabiltzen duzun garraiobidea?


   Sahara, Ginea eta Ukrainatik Sakanara.
07/07/13
Familia askok haien oporraldiak "elkartasunezko oporraldi" bilakatzen dituzte. Horrela, 2 hilabetez, jatorri ezberdinetako haurrak ikusi ahal izango ditugu Sakanan gainontzeko haurrekin jolasean eta mundu berri batekin topo egiten. Haien lurraldea utzi eta ibarreko 4 familik etxeko atariak ireki dizkiete uda ahalik eta ondoen pasa dezaten. Saharako neska gazte bat, Ukrainako mutil bat eta Gineako 2 neska daude gurean. Urte askotarako!!


   SAN MIGUEL IRIN ERROTA: OROITZAPEN HISTORIKOA.
07/07/05
-Ikusi dezubye Harineran etxie? -Bei, bei... etxie bota bier izendu debie. -Nekazariyendako leku esanguratsue izandu zan hori beye urtiek pasa die eta .... -Bei...., nola aldatzen dien gauzek. Ordubek pasa ttugu etxie hortan garie noiz ihotu zein...


   Arga azpi-arroko parte-hartze prozesu publikoa
07/06/14
Uraren garrantziaz oharturik, urari buruzko politika aldaketa prozesu sakona jasaten ari dira bai Europan bai gure ingurunean. Hau dela eta, Europako batasunak Ur politika aldatuko duen zuzentaraua 2.000. urtean atera zuen. Nafarroako gobernuak zuzentarau horri egokitzeko Uraren Kudeaketaren eta Erabilera Iraunkorraren Nafarroako Estrategia ezarri zuen. Estrategia hori ahalbideratzeko, eta herritarren ustea jasotzeko Nafarroako Uraren Foroa jada martxan da.


   Berri ona
07/06/07
Helena Tabernak 7 aste emanen ditu La buena nueva filmatzen. Maiatzaren 30ean sakandar mordo bat izan zen Leitzan egindako filmaketan eta bihar Ezkio Itsasoko filmaketan izanen dira, Erkudengo Ama abesbatza barne. Altsasuko koralak bi kantu abestuko ditu. Gehiago edo gutxiago, guztiek zineman ikusi ahalko dute bere burua, heldu den neguan edo udaberrian. Aurretik, hona hemen Leitzako filmaketako irudi batzuk.


   Musikaz Gaztetxeak indartuz!
07/05/31
Bihar arratsaldeko 18:00etatik aurrera Maisurock jaialdiak Olaztiko herria musikaz alaitu eta girotuko du. Olaztiko Gazte Asanbladak estreinakoz antolatzen duen jaialdia da eta Sakanako rock talde gehienak bilduko dira bertan. Asanbladako kideen esanetan oztopo guztien gainetik autogestioaren bidea da geratzen den bide bakarra eta horretan oinarrituz eta aldarrikapen hau lau haizetara zabaltzeko asmoz, jaialdi erraldoi hau antolatu dute. Olaztiko Gaztetxeak musika kontzertuetan ibilbide handia du eta esperientzia hori kontutan izanda Asanbladari Sakanako rock talde guztien bilgune izango zen jaialdia antolatzea bururatu zitzaien.


   Euskararen kale erabilera Sakanan
07/05/17
Asteazkenean aurkeztu ziren Altsasuko Iortia kultur gunean Sakanako Kale Erabileraren Neurketaren emaitzak. Ibarrean egindako hizkuntza erabileraren neurketa nazio mailan Soziolinguistika Klusterrak zuzendutakoekin batera egin dira. Neurketak Sakanan utzi dituen datuak jarraian dituzu.


   Sakandarren eguna 07
07/05/17
Sakandar askoren egutegian gero eta nabarmenagoa den ospakizunaren bezperan gaude. Bihar Lakuntzak Sakandarren eguna hartuko du eta ibarrak osatzen duen unibertso txikia han bilduko da. Topagune eta bilgune hitzak dira egunari lotuta dauden hitzak. Antolatzaileek egitaraua prest dute eta guztia ongi ateratzeko lanean aspaldi hasiak dira. Lakuntzara biltzeko gonbitea egin digute.


   Mugarri Estaliak
07/05/03
Castillo Suarezek hitzak jarriko ditu, Koldo Arnantzek irudiak eta Juan Migel Arzelusek musika. Hiruen artean prestatu dute poeta altsasuarraren Mugarri estaliak liburuko olerkiak ardatz duen proiektua. Gaur, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur guneak hartuko du mustutzea eta ondoren, hilaren 27ra arte, ikusgai izanen da.


   Irakurri, gozatu eta oparitu
07/04/26
Astelehen eguerdian aurkeztu zuten Irurtzunen irakur-zaletasuna sustatzea helburu duen egitasmo berritzaile hori. Euskara Elkarteen Topaguneak bultzatuta Euskal Herriko 14 herritan garatuko da egitasmoa. Horien artean Irurtzun eta Altsasu daude. Ekimena Sakanan martxan jartzeko ardura dute, batetik, Aizpea euskara taldeak eta Pikuxar euskal txokoak Irurtzunen, eta, bestetik, Bierrik Elkarteak eta Kima euskara taldeak Altsasun. Ekimenak bi herrietako liburutegi publikoen ezinbesteko laguntza izan du.


   Basati 4x4: Motorren burrunba Sakanan
07/04/19
Sakanan auto zaletasuna dagoela esateko ez dago inolako dudarik eta horren adierazle da Arbizu Etxarri Aranazeko Basati 4x4 taldea. Sakana-Basti 4x4 bosgarren edizioa berriki ospatu da Arbizun eta bertan aritu dira lagun hauek jo eta ke lanean. Zuloen sakontasunetik atera eta lohiz inguratuta antolatzaileetako batekin egoteko aukera izan dugu. "Aurtengoa bukatu da eta orain guri tokatzen zaigu gure zaletasunaz gozatzea" Honela laburbiltzen du Goizeder Beltza Igoak asteburuko topaketa.


   Jalgi hadi, dantzara!!
07/04/19
Azken momentuko prestaketetan aurkitu dugu Orritz dantza taldeko Urko Manduit irurtzundarra. Izan ere, bihar Sakanan ospatuko den Nafarroako Dantzarien Eguneko antolaketa lanean jo eta ke aritu da azken egun hauetan. Lanez lepo baina poz-pozik hartu gaitu, edizio honetan marka guztiak gainditu eta aurreikusitako parte hartzaile ia bikoitza izanen dugu eta.


   Sakanako hotel berriak (II)
07/03/22
Hotel Izelai du izena eta Altsasun dago. 3 izarreko maila duen hotel baten zerbitzua eskaintzen du Altsasuko ostalaritza zerbitzu berri honek, legez hostala bada ere. Iazko garilean lanak hasi eta 6 hilabetetan despeditu dituzte. Pasa den astean jaso zuten azken baimena eta dagoeneko hotela zabalik dago. Fermin Zufiaurre Nogeira, Patxi Arakama Zufiaurre eta Izelai Elkartea (Jesus Torralba Zelaia) dira hostala kudeatzen dutenak. Gainera, bakoitzak bere ardura badu ere guztiekin bildu gara hotelaren berri jasotzeko. Honekin itxiko dugu erreportaje sail hau.


   Sakanako hotel berriak (I)
07/03/15
Aste honetan eta hurrengoan Sakanan berriki zabaldu diren bi hotelen berri emanen dugu. Gaur, hasteko, Irurtzungo Plazaola Hotelaren berri izanen dugu. Horretarako bere gerentearekin, Javier Garaterekin, bildu ginen. Ofizialki otsailaren 15ean mustu bazen ere, aurretik lanean dagoen ostalaritzako gune berriaz aritu ginen berarekin. Mutimarrek eta Otamendi fondak badute segida.


   Euskara Sakanako haur kirolean
07/03/09
Duela urte bat astekari honek Sakanako Mankomunitatearen beka deialdi baten berri eman zuen. Bekaren xedea ibarrean haur kirolean ematen den euskararen maila, erabilera eta haien euskararekiko jarrera aztertzea zen. Deialdiari erantzunez hainbat proposamen jaso ziren eta mankomunitateak Ana Balda San Juan eta Patxi Flores Lazkozek proposatutakoa onartu zuen. Beraiek iazko maiatza eta iraila bitartean Sakanako 11 eta 14 urte bitarteko haurren kirolaren inguruan euskarak duen osasuna aztertu zuten. Diagnosia, segituan.


   Altsasuko Feministak
07/03/02
Altsasuko talde honek 30 urte inguru daramatza feminismoa eta emakumea ikutzen dituzten gaiak lantzen eta aurrera eramaten. Taldearen ibilbidearen eta, batez ere, kezken inguruan hitz egiteko bildu ginen Gurutze Arregi Mujikarekin eta Blanki Torres Iglesiasekin. Taldearen ibilbidean landu dituzten hainbat esparruz aritu gara hizketan haiekin. Hala ere, ibilbide zabalegia da bi orritan laburtzeko.


   MIRrak, lan baldintza duinen eskean
07/02/16
Azkenaldi honetan Nafarroako Ospitalera edo Bideko Ama Ospitalera joan direnak MIR (Medico Interno Residente) medikuen mobilizazioen eta eskarien berri izan dute, eta hala izaten jarraituko dute, egoera konpontzen ez bada behintzat. Eguerdiro MIRrak Vianako Printzea Kontsultategiko atean kontzentratzen dira eta euren lan baldintzen berri emateaz gain, dituzten eskariak onartzen ez badira grebara joko dutela iragarri dute. Baina zer dakigu MIRretaz? Badakigu zein lan egiten duten eta non aritzen diren? Medikuak, medikuntza bekadunak, ikasleak… zer dira? Mediku espezialista izateko zein ikasketa prozedura egin behar da? Maria Dorronsoro MIR etxarriarrak dituzten lan baldintzen, eskarien eta mobilizazioen berri eman digu.


   Oskar Guerrero eta Hodei Mazkiaran
07/02/02
Txirrindulari sasoi profesionala hasi aurreko egun hauetan galtzak bete lan dabil Altsasuko zuzendaria. Gasteizen talderako txirrindulen inguruko gai bat lotu eta gero, asteazkenean erantzun zituen Oskarrek Guaixeren galderak. Atzo errepidean zuzenduko dituen gizonekin batera taldea Madrilgo turismo azokan aurkeztu zuten taldea. Mailot txuri, urdin eta horia izanen du; prakak, berriz, urdin argiak.


   Mendi + argazki zaletasunak = argazki muntaiak
07/01/26
Jesus Ubeda Ariasek bi zaletasun ditu: mendia eta argazkilaritza. Urrutira joan gabe toki zoragarriekin gozatzeko aukera dagoela esan digu Jesusek. Naturarekin parekatu daitekeen ezer ez dagoela ziurtatu digu etxarriarrak. Baita ateratzen ez den igandeetan gaizkitu egiten dela ere. Hainbeste ematen dion naturari argazkiak egitea maite du eta aspaldi dabil horretan Jesus. Askotan argazkilari begiarekin doa mendira. Batez ere udazkena eta paisaiak maite ditu. Batak eta besteak argazki muntaiak egitera eraman dute mendizale etxarriarra.


   Radio Sucumbiosen, kofanen ahotsa!
07/01/22
Natalia Martin Cobos altsasuarrak 23 urte egin berri ditu. Iaz, lastailaren 20tik abenduaren 22ra, Ekuadorren egon zen. Mugarik Gabeko Antropologoak gobernuz kanpoko erakundearen (GKE) bidez joan zen, Kofan edo A''i indigenei irrati saioak nola egiten diren azaltzera. Indigena horiek Ekuador iparraldean, Kolonbiarekin muga egiten duen Sucumbios probintzian daude, Lago Agrio herriaren eta Aguarico ibaiaren ondoan. Nataliak hango esperientziaren berri eman digu.


   Lizarragabengoa, 70 urte burujabe
06/07/21
Espainiako Gerra Zibila hasi zela 70 urte bete dira aste honetan. Baina aurten ere 70 urte betetzen dira Lizarragabengoa herria buru jabe dela. Ordura arte herriko etxe, soro, baso eta ondasun guztiak jauntxo edo nobleziako familia batenak izan ziren. Jose Mari Satrustegik bere Sakanerri barrena liburuan Maritxalar familia eta konde bat aipatzen ditu. Rafael Carasatorrek bere Barranca-Burunda liburuan dioenez Lizarragabengoakoa kasu berezia zen ibarrean. Etxeberri eta Murgindueta antzeko kasuak omen ziren. Kontu horiez baino herrian bizi ziren 9 familien eguneroko bizitza nolakoa zen jakiteko bildu ginen Mercedes Lazkoz Razkin eta Juan Flores Galartzarekin.


   Espainako Gerrate Zibilaren 70. Urteaurrena
06/07/14
1936ko uztailaren 18an Franco generalak kolpe militarra jo eta Gobernu Errepublikarraren kontra altxatu egin zen,Espainiako Gerrate Zibila hasiz.1939ko apirileraino iraun zuen gerratean,milaka pertsonak galdu zuten bizia, tartean sakandar askok. Asteartean altxamenduaren 70. urteurrena betetzen dela aitzakia hartuta gerrate hori galdu zutenak, diktadura frankista pean sufritu eta zokogunean ahaztuta egon zirenak hartu nahi ditugu hizpide. Asmo horrekin,91 urte eta kontatzeko asko duen Juan Goikoetxea Lopez de Zubiria “Akuilu” altsasuarrarekin bildu gara.



Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz