 |
|
|
|
 |
Aiert Lizarraga Peruski
|
|
10/07/29
Aspaldi sartu zitzaion Aiert Lizarraga Peruski etxarriarrari musikaren harra. Lehendabizi musika taldean aritu zen eta geroago DJ izateko pausoa eman zuen. Orain dela 3 aste, berriz, erronka berri bat izan du bere herrian. Gazte Asnabldak antolatuta DJ ikastaroko irakaslea izan da, eta 12 lagun izan dira haren aholkuak entzuten. Etxarriko festen bezperan, BELIXE irratian izan genuen honen berri ematen.
DJ Aiert
|
Joseba Garmendia Albarrazin
|
|
10/07/22
Joan zen astean hasi zen Udalbiltza auzia. 22 lagun deitu dituzte akusatuen aulkira. Horien artean dago Joseba Garmendia etxarriarren semea. Urretxuko zinegotzia zela, lan eskerga egin zuen Udalbiltzak sortutako Xiberua garatzen ekimenean. Epaiketaren bezperan, BELEIXE irratitik pasa zen.
Udalbiltza kasuan auzipetua
|
Jose Suarez Martinez, Jose Mari Bengoetxea Urrestarazu, Alberto Urkijo Perez
|
|
10/07/15
50 urte bete ditu aurten Altsasuko gurutzeak Tontorraundin. Hura jartzeko lanean izan ziren hiru altsasuarrekin bildu gara, nola izan zen jakiteko. Etzi goizean, bestalde, Altsasuko Mendigoizaleek antolatuta, urtero moduan makina bat herritarrek Bargagaingo bidea hartuko dute. Han meza entzun, gosaldu, dantzatu eta mendizaleen dominak banatuko dituzte.
Mendizaleak
|
Julen Zabalo
|
|
10/07/08
IPES-GITE (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) fundazioak urtero egiten duen Julio Araluze Beka deialdiari erantzunez, 1950-1980 aldiko migrazioa aztertzeko proposamena aurkeztu zuen Julen Zabalo soziologoak beste hiru kiderekin batera –Iker Iraola, Ilune Bazterra eta Txomin Mateos–. Helburua garai horretan Estatu Espainiarretik Euskal Herrira etorri zirenen ibilbidea segitzea zen, etorkinek integrazioa nola bilatzen eta gauzatzen duten aztertzeko. Iaz jaso zuten beka
eta ikerketa egina dute. Ikerketa egiteko Altsasun eztabaida-taldea sortu zuten garai hartan bertara etorri zirenekin. Zabalok ikerketaren nondik norakoak eman zituen Beleixe irratian.
1950-1980 aldiko migrazioa aztertu duten soziologoetako bat
|
|
|
|
|
|
|