IRAILAK
8
asteazkena
 


Aiert Lizarraga Peruski
10/07/29
Aspaldi sartu zitzaion Aiert Lizarraga Peruski etxarriarrari musikaren harra. Lehendabizi musika taldean aritu zen eta geroago DJ izateko pausoa eman zuen. Orain dela 3 aste, berriz, erronka berri bat izan du bere herrian. Gazte Asnabldak antolatuta DJ ikastaroko irakaslea izan da, eta 12 lagun izan dira haren aholkuak entzuten. Etxarriko festen bezperan, BELIXE irratian izan genuen honen berri ematen.

DJ Aiert


   Joseba Garmendia Albarrazin
10/07/22
Joan zen astean hasi zen Udalbiltza auzia. 22 lagun deitu dituzte akusatuen aulkira. Horien artean dago Joseba Garmendia etxarriarren semea. Urretxuko zinegotzia zela, lan eskerga egin zuen Udalbiltzak sortutako Xiberua garatzen ekimenean. Epaiketaren bezperan, BELEIXE irratitik pasa zen.

Udalbiltza kasuan auzipetua


   Jose Suarez Martinez, Jose Mari Bengoetxea Urrestarazu, Alberto Urkijo Perez
10/07/15
50 urte bete ditu aurten Altsasuko gurutzeak Tontorraundin. Hura jartzeko lanean izan ziren hiru altsasuarrekin bildu gara, nola izan zen jakiteko. Etzi goizean, bestalde, Altsasuko Mendigoizaleek antolatuta, urtero moduan makina bat herritarrek Bargagaingo bidea hartuko dute. Han meza entzun, gosaldu, dantzatu eta mendizaleen dominak banatuko dituzte.

Mendizaleak


   Julen Zabalo
10/07/08
IPES-GITE (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) fundazioak urtero egiten duen Julio Araluze Beka deialdiari erantzunez, 1950-1980 aldiko migrazioa aztertzeko proposamena aurkeztu zuen Julen Zabalo soziologoak beste hiru kiderekin batera –Iker Iraola, Ilune Bazterra eta Txomin Mateos–. Helburua garai horretan Estatu Espainiarretik Euskal Herrira etorri zirenen ibilbidea segitzea zen, etorkinek integrazioa nola bilatzen eta gauzatzen duten aztertzeko. Iaz jaso zuten beka eta ikerketa egina dute. Ikerketa egiteko Altsasun eztabaida-taldea sortu zuten garai hartan bertara etorri zirenekin. Zabalok ikerketaren nondik norakoak eman zituen Beleixe irratian.

1950-1980 aldiko migrazioa aztertu duten soziologoetako bat


   Pello Urzelai Agirre
10/07/01
Egunkaria itxi eta ia zazpi urte geroago, iazko abenduan hasi zen Egunkaria auzia. Auzitegi Nazionalak apirilaren 12an eman zuen Egunkaria Auziko epaia: terrorismo zantzuak baztertu eta auzipetuak absolbitu zituen. Pello Urzelaik bertatik bertara jarraitu zituen epaiketa. Bertan bizitakoak jaso ditu Amesgaiztoa. Egunkaria auziko kronika liburuan. Haren berri eman zuen Beleixe irratian.

Kazetaria eta Amesgaiztoa liburuaren egilea


   Enara Insausti Otxoa-Errarte
10/06/24
Nafarroako Ondare ez materiala biltzen ari da Labrit multimedia azken lau urte hauetan. Oraingoan Sakanaren txanda heldu da, eta Enara Insausti arbizuarra herriz herri ari da kontu zaharrak jasotzen. Aurreko belaunaldien bizimodua jakin nahian bideo kamara hartuta batera eta bestera ari da Enara. Oraingoan, sutondoan beharrean Beleixe irratian elkartu gara harekin.

Labrit multimediako langile arbizuarra.


   Miren Lezea, fisioterapeuta
10/06/17
Miren Lezea olaztiarra fisioterapean diplopatu berria da. Sakanatik urruti izan du bere lehen lan esperientzia: beka bati esker, Peruko Iquitos hirian egon da lanean. Hiru hilabeteko egonaldiaren ondoren, Hego Amerikako herrialdetik iritsi berri da. Bere esperientziaren berri eman digu Beleixe irratian.



   Francisco Garcia Guerrero eta Adolfina Perez Perez
10/06/10
Senar-emazte irurtzundarrek aspaldi ikasi zuten espartzua lantzen, sorterriko Jaenen. Jubilatu ondoren espartzuak batetik bestera eramaten dituzte. Artisau azoketan ezagun egiten hasi dira bikote irurtzundarren produktuak. Haien postuan, besteak beste, zareak, kapazuak, karakolak gordetzeko saskiak, lorontzi-euskarri, botilategiak, mahai-zapi babesleak edota eskumuturrekoak opa daitezke. Espartzuaren langintzaz eta haien sormenez argibideak eman dizkigute Adolfinak eta Franciscok.



   Koldo Zuazo Zelaieta
10/06/03
Urteetako lanaren ondoren kalean da Koldo Zuazoren azken lana: Sakanako euskara. Burundako hizkera. Aste honetan labetik atera berri den liburua izan dugu hizketagai BELEIXE irratiko Galdesakan saioan eta irailean Burundan bertan egingo du honen aurkezpena. Eibartar urdiainduak utzi digun altxor txiki-handi bat. Eskerrik asko!

Euskal filologoa eta SAKANAKO EUSKARA. BURUNDAKO HIZKERA liburuaren egilea.


   Oihane Andueza eta Izaskun Igeltz
10/05/27
Ikasturte hasieran jarri zen abian Lakuntzako Txingurriye egitasmoa. Hezkuntzaren bidez atzerritarren seme-alabak integratzeko egitasmoa da, eta hamabosten bat boluntario lakuntzarrek klaseak, ekitaldiak eta beste eskaintzen dizkiete herriko gazteei. Tartean, antzerkia eta Gorputz Adierazpena lantzen dute Oihane Anduezak –Iruñeko Amaiur ikastetxeko irakaslea– eta Izaskun Igeltzek –Andra Mari ikastolako irakaslea–. Larunbatean azoka polit, xelebre eta arrakastatsua prestatu zuten gaztetxoekin Lakuntzako plazan eta beraiekin egon ginen.

Lakuntzako Txingurriye taldeko Antzerkia eta Gorputz Adierazpeneko irakasleak


   Patxi eta Jesus Sayas Mazkiaran
10/05/20
Pio Sayas birraitonaren, Eloy aitonaren eta Jesus aitaren ondoren haiek dira aseguruen arloan jarraitzen duten sayastarren belaunaldi berria. Dagoeneko 106 urte daramatza familiak aseguruak saltzen. Krisiaren eta gero eta konpetentzia gehiago duten garaian, ibilbide horren errepasoa egiteko bildu gara haiekin. Aldamenean Maribel Senar eta Aitziber Dieguez lankideak zituztela.

Asegurugileak


   Gaztetxe eguna 2010
10/05/20
Euskal Herriko Gazte Asanblada eta Gaztetxe guztiek badute ezaugarri komun bat: ekintzak sortu eta burutzeko gaitasuna. Horren adibideetako bat bihar Altsasuk hartuko duen Gaztetxe eguna da. Hamaika herri, hamaika esperientzia, hamaika ekintza eta hamaika koloretako eguna. Aurreko astean aurkeztu zuten EHko Gaztetxe eguna jendaurrean eta Beleixe irratiko Bozgoragailuan Altsasuko Gazte Asnabladako June eta Baxerri izan ziren.

Gazteak kaleak koloreztatzera


   Agustin Lopez de Zubiria Larraza
10/05/13
Bakaikuarrak Altsasuko azoka izan zuen bere lehen artisau feria. 1997an izan zen hura, jubilatu eta gero. Harrez geroztik azoka batetik bestera, ez da gelditu. Inguruko probintzia guztiak bisitatu ditu isatsak egiten. Berak dioenez, “lana egin baino gehiago hitz egiten”. Garai bateko isatsak gaur egun ere erabilera baduela azaldu digu Agustinek.

Isats egilea


   Idoia Artieda Larraza
10/05/06
Euskalduna naiz eta harro nago! Eta Nafarroan euskaraz bizi nahi dudalako: Maiatzaren 15ean denok Iruñeara! Datorren astean, “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea”ren alde manifestazio jendetsua izango da Iruñeako karriketan. Sakanako euskalgintzak deialdi honekin bat egin du eta honen berri emateko Sakanako AEK-ko arduraduna den Idoia Artieda izan dugu BELEIXE irratiko “Bozgoragailua” saioan.

Sakanako AEK-ko arduraduna


   Urko Mauduit Elustondo
10/04/29
Urko Mauduit Elustondo irurtzundarra saltsa askotako perrexila da. Orritz dantza taldeko kidea, dantza irakaslea, 3D irakaslea eta film laburren zuzendari eta egilea, beste hainbat gauzen artean. Bere azkeneko alde hori hartuko dugu aintzat, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako Laburbira film laburren zirkuituak Urko Mauduitek osatzen duen lan taldearen Odisea Etxaldean film laburra ekarriko baitu gaur Irurtzunera, beste 7 lanekin batera. Beleixe irratian, 3 dimentsioen munduan murgildu gara Urkorekin.

Film laburren zuzendaria eta egilea


   Imanol Goikoetxea Iriberri
10/04/22
Txiki txikitatik sartu zitzaion Imanol Goikoetxea urdiaindarrari musikaren harra. 8 urterekin eszenatokira igo zen lehenengo alditik makina bat taldetan parte hartu izan du: Iheitza, Jone, Bide Ertzean, Ex-presidentes, Gozategi, Seiren, Alex Ubago..... Egun azken 3 talde hauetako partaidea da eta han eta hemen ari da kontzertu jendetsuak eskaintzen. Bere ibilbidean Iñigo anaiak izan duen garrantzia ahaztu gabe, 29 urteko urdiaindarrarekin izan ginen solasean BELEIXE irratiko Beriainpien saioan.



   Aitor Zubieta Albarrazin
10/04/15
Aurkezpenik behar ez duen pilotaria dugu Aitor Zubieta etxarriarra. Galdu ala irabazi BELEIXE irratian izango zela zin egin zigun oporren aurretik eta hala izan da. Eskuz Binakako txapeldunarekin aipatu txapelketa izan dugu hizpide, eta ondorengo egunetan nola sentitu den jakin dugu. Sinesgaitza egiten zaio Aitor Zubietari herriak egin zion harrera baina, merezi duenaren seinale. ZORIONAK!!

Eskuz binakako txapeldun etxarriarra


   Oskar Zapata
10/03/31
Nafarroako euskaldunak gorriak ikusten ari dira azken boladan. Duela bi urte luze Nafar Gobernuak Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua sortu izanak itxaropena piztu zion bat baino gehiagori, baina praktikan, hura sortu zenetik gero eta oldarkorragoa Sanzen Gobernuak euskararen kontra daraman politika. Horren aurrean, Nafarroako euskalgintzako eragileek bat egin eta manifestazio deialdia egin dute maiatzaren 15erako. Nafarroako Topaguneko arduraduna den Oskar Zapata deialdia egin zutenen artean egon zen. Topagunearen barruan daude, besteak beste, Bierrik Fundazioa, Aizpea euskara taldea eta Kima euskara taldea.

Nafarroako Euskara Elkarteen Topaguneko ordezkaria


   Sebastian Aldaz
10/03/25
ARFE-Felipe Lezea fundazioak kudeatzen du Josefina Arregi klinika. Besteak beste, mota guztietako dementziak dituzten gaixoak artatzen dituzte. Urte hasierara arte hiru zerbitzu eskaintzen zituen klinikak: egonaldi laburreko ospitalizazioak, kanpo kontsulta eta eguneko zentroa. Nafarroako Gobernuari hitzarmena zabaltzea eskatu diote klinikak eta Sakanako udalek, baina Gobernuak ezezkoa eman du eta horrek bideragarritasun arazoak sortu ditu. Josefina Arregi Klinikako Lagunak elkarteko kide Sebastian Aldazekin klinikako egoera larriaz hitz egin dugu.

Josefina Arregi klinikako lagunak elkarteko kidea


   Eneko Lazkoz Boli
10/03/18
Eneko Lazkoz etxarriarra gazterik hasi zen bertsotan. Andra Mari ikastolan eman zituen lehen pausuak eta Bertso Eskolan jarraitu du formatzen. Bertsopaper lehiaketekin eta Eskolarteko txapelketekin hasi eta egun, Nafarroako Bertsolari Txapelketako ohiko bertsolaria da. Aurten pausu berria eman du: bihar Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean izanen da lehen aldiz. Bere ibilbidea eta etorkizun hurbila errepasatu zituen Beleixe irratian.

bertsolaria


   Gaizka Uharte eta Iban Perez
10/03/11
Jose Bueno eta Mikel Urrestarazu Sunsundeguin lanean amiantoa ezagutu dute. 90-eko hamarkadan utzi zioten amiantoa zuten trenekin lan egiteari. Prebentzio neurriak bestelakoak ziren . Hala ere, langileek ez dute oso argi noiz utzi zioten amiantoarekin kontaktuan egoteari. Tren haiek egin ziren pabilioietan amianto kontzentrazioak egotea ere ez dute baztertzen. Azaldu digutenez, amiantoak eragindako gaitzak 20 eta 40 urte artean ezkutuan egoten dira. Amiantoaz gehiago jakin nahi?

LABeko Sakanako arduraduna eta Lan Osasun arloko kidea


   Luis Etxaniz Aseginolaza
10/03/04
Txakurrak omen dira gizakien lagunik onenak. Jendartean ongi moldatzen da Luis Etxaniz. Umoretsu mintzatzen da lagunekin Ziordiko tabernan. Baina bereziki maite ditu animaliak, txakurrak eta katuak, batez ere. Mendira bidean, bizikletan edo herrian pasieran, lagun izaten ditu hiruna txakur eta katu. Ziordira joan gara bera eta bere lagunak ezagutzeko asmoz.

Animaleen laguna


   Galder Gonzalez Larrañaga
10/02/25
Galder Gonzalez altsasuarra ikasle mugimenduarekin lotzen dugu batik- bat. Urteak eman ditu horretan, baina bitartean Geologia ikasketak burutu ditu, komunikabideetan kolaboratzen du eta teknologia berrietan murgilduta dabil. Horren isla, iazko maiatzaren 21eko greba orokorraren jarraipena egiteko www.grebaorokorra.info web gunea sortu zuen lantaldean buru-belarri aritu zen, eta lan horri esker Sareko Argia saria jaso berri dute. Beleixe irratiko Galdesakan saioan esandakoak ekarri ditugu.

www.grebaorokorra.info web gunearen egileetako bat


   Maitane Txueka Marin
10/02/18
Maitane Txueka Marin arbizuarra definitzea lan zaila da. Lanbidez fisioterapeuta da, eta zaletasunez eta bihotzez kirolaria eta euskaltzalea. Kirolari sutsua: mendizalea, korrikalaria –mendi lasterketetan eta herri lasterketetan–, trontzalaria –sokatiran ere aritu izan da–, eskiatzailea eta beste. Gabonetan Aconcagua igo zuen eta aurreko ostegunean Beleixe irratiko Txandapasa saioan aritu zen, Arbizuko alkate Jesus Mari Mendinuetak berari txanda pasa baitzion. Aitzakia ederra bere hitzak gurera ekartzeko.

Aconcagua igo berri duen kirolari arbizuarra


   Rosa Legarra
10/02/11
“Loreekin lan egiteak bizia aldatu zidan”. Horrela mintzatzen da Rosa Legarra. Duela 6 bat urte ezagutu zituen Bach loreak eta liluratuta utzi zuten. “Niretako magia dira” dio. Haien onurak lau haizetara zabaldu nahian, gurekin elkarrizketa egitea onartu du.

Psikologoa eta lore terapeuta


   Felix Bergera
10/02/04
Etxarrin bizi den Felix Bergera arruazuarrak 18 urte baino gehiago daramatza azokaz azoka postua jartzen. Makailaua, gaztak, urdaiazpikoak, lekaleak… denetatik saltzen du. Egun bere emazte Maiterekin eta bere koinatuarekin batera lan egiten du. Sakanan Etxarri Aranatzen soilik jartzen dute postua, baina hamaika herritan barna ibiltzen dira salmentan. Beleixe irratira gerturatu eta azoken mundu bereziaz aritu gara berarekin.

Azoka saltzailea


   Mari Angeles Lanz Ezkurdia
10/01/28
Mari Angeles Lanz Ezkurdia lakuntzarrak Nafarroako Ospitalearen ondoan, ezkerraldean dagoen Nafarroako Transfusio Odol Zentroan lan egiten du. Zazpi urte daramatza lan horretan eta gustuko duela nabari zaio. Odol emateez, hezurmuin donazioez, odol biltegiaz eta beste aritu gara berarekin Beleixe irratian, baina beti ere langile baten ikuspuntutik. Horrela, Odol Zentroan barneratzeko aukera izan dugu.

Nafarroako Transfusio Odol Zentroko langilea


   Juan Manuel Adán Gaitán
10/01/21
“Mártires de una esperanza. República, guerra y represión en Pedro Abad”. Hori da Juan Manuel eta Felix Adán Gaitán anaiek berriki idatzi duten liburuaren izenburua. Haien herrian oinarritutako liburuak garai latzak ekarri ditu gogora eta azken emaitzarekin pozik azaldu dira bi anaiak. Orain dela 44 urte Kordoba utzi eta Sakanara etorri ziren bi anaia hauek atzera begira izan dira azken 4 urte hauetan eta dagoeneko lana kalean da. Gaur bertan Lakuntzan arratsaldeko 18:00etan aurkeztuko dute haien altxorra.

“Mártires de una esperanza. República, guerra y represión en Pedro Abad” liburuaren egilea.


   Mikel Solas
10/01/14
Mikel Solas, 24 urteko olaztiarrarekin Erasmusari buruz hitz egin dugu.

Erasmus Lituanian


   Loli eta Belen Mendoza eta Elena Sanchez
09/12/30
Dantzaleku-Sakana atletismo klubeko eskolari esker atletismoan murgiltzen dira Sakanako 50 haur eta gaztetxo inguru. Altsasun eta Etxarrin ematen dira eskolak, eta Loli eta Belen Mendoza eta Elena Sanchez dira monitoreak. Hirurak Sociedad Deportiva Alsasuan hasi ziren korrika, orduan ez baitzegoen Dantzaleku-Sakana kluba. Denborarekin hirurek atletismoa utzi zuten, baina urteak pasata atletismora itzuli eta korrika egiteaz gain, monitoreak dira. Gaur Belen eta Elena Altsasuko San Silvestrean ariko dira, baina Loli ez, lesionatuta baitago. Hiruekin atletismoa izan dugu hizpide.

Dantzaleku-Sakana atletismo eskolako monitoreak eta korrikalariak


   Angel Iriarte Potaje
09/12/23
Beste batzuk ez dira bizirik iritsi. Ez nuen uste nik. Sarrerarik ere ez dago. Azken egunetan etxera hoska dugu jendea. Bere lagun minak ez dira iritsi.

Musikari eta konpositorea


   Xabi Reparaz Estramiana
09/12/18
Zizkerte Kultur Taldearen asmoetako bat izan da, sorreratik bertatik, Arbizuko ondarea bildu eta aztertzeko lanak egin edo bultzatzea. Bide honetan Ahotsak proiektuarekin bat egin eta Udalaren laguntzarekin Arbizuko ahotsak biltzeari ekin zioten orain dela urte bat. Lan honen arduradun Xabi Reparaz arbizuarra izan da eta herriko ahozko ondarearen bilketan 30 herritar baino gehiago elkarrizketatu ditu. Dagoeneko lana amaituta dauka eta urtarriletik aurrera www.ahotsak.com web gunean ikusteko aukera izango dugu. Honen aurretik, Arbizuko ahotsen berri emateko, Xabi Reparazen ahotsa izan dugu Beleixe irratian.

Arbizuko Ahotsak ekimenaren arduraduna


   Jose Ignazio Flores
09/12/02
Bigarren aldia EHtik kanpo

Aizkolaria


   Nuria Agirre Lopez
09/11/26
Astegunekoa, asteburukoa, ospakizun berezietako jantzi dotorea… Gehiago edo gutxiago, guztiek ere arropaz beterik ditugu etxeko armairuak. Baina gutxitan pentsatzen dugu arropa horiek atzetik duten lana. Diseinatzaileak ematen du lehen pausua. Ondoren, haren ideia paperera eramaten du patroigileak. Hori da Nuria Agirre olaztiarraren lana. Moda munduaz maiteminduta, bere jaioterria utzi eta Bartzelonara joan zen duela zortzi urte. Bere esperientziaren berri eman zigun Beleixe irratian.

patroigilea


   Alfredo Alvaro Igoa
09/11/19
Sakanako Mankomunitateak Kima euskara taldearen Euskarak Altsasun egindako ibilbidea liburua argitaratu du. Kimaren bigarren argitalpena dugu hori, aurretik Joxe Iriarte Zufiaurre Ttotto bertsolaria, eta bere garaiko Altsasu liburua argitaratu baitzuen. Oraingo hau efemeride bilduma baten bidez, euskarak Altsasun egindako bidearen errepasoa egiten du. Altsasuko etxe guztietara banatuko da, doan. Web orritik deskargatzeko modua ere egonen da.

Euskarak Altsasun egindako ibilbidea liburuaz


   Miren Berastegi eta Lidia Esain
09/11/12
Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko elkartea da Sortzen-Ikasbatuaz. Elkartearen xede nagusia euskal curriculuma eta euskal kultura oinarri izango dituen euskarazko hezkuntza euskalduna eskaini ahal izatea izango litzateke. Bide honetan zenbait bazkide ditu Euskal Herri osoan zehar elkarteak eta azken boladan Sakana izan dute jomuga. Dagoeneko Arbizu eta Lakuntzako eskola publikoetan taldea biltzen hasi da eta honen lekuko Arbizuko taldean buru belarri lanean diharduten Miren eta Lidia dira.

Arbizuko Sortzen Ikasbatuaz elkarteko gurasoak


   Nerea Ihabar
09/11/05
Han eta hemen ikusten ditugu Egin zaitez mintzakide! dioten kartelak. Hitzak esaten duen bezala elkarrekin mintzatuko duten kideak biltzea proposatzen du ekimenak, baina zein hizkuntzatan? Zertaz aritzeko? Besterik gabe elkarrekin bildu eta ongi pasatzeko? Mintzakideko arduradun eta dinamizatzaile Nerea Ihabar Beleixe irratian izan da kanpainaz aritzeko.

Mintzakideko arduraduna


   Angel Arrese Urzelai
09/10/29
Angel Arrese ziordiarra artzain lanetan aritu da beti. 67 urterekin jubilatu zenean bere gurasoek utzitako larre aldapatsu batean zuhaitzak landatzen hasi zen, “bestela sasiz eta sastrakaz beteko zelako”. Lan gogorrak sari ederra izan du: egun paraje zoragarria dago bertan eta 11.000 zuhaitz baino gehiago hazi dira. 86 urte beteko ditu otsailean eta artzain bizitzaz, zuhaitzetaz eta beste aritu gara berarekin.

Ziordiko artzaina


   Eneida Carreño Mundiñano eta Oihana Gallo San Roman
09/10/22
Hiru astez ixilik egon ondoren, astelehenean uhinetara itzuliko da Beleixe irratia. 10 urtez, dagoeneko egoitza zaharra den Kultur Etxeko gela txikia utzi eta ibilbide berriari ekingo dio Etxarriko Udaletxeko beheko solairutik. Hainbat boluntarioren laguntzari esker egoitza duina eta txukuna prestatu da lana ahalik eta hobekin egiteko: zuzeneko informazioa euskaraz eskaintzea.

Beleixe irratiko esatariak


   Txaro Otxandorena Nuñez
09/10/16
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) 19. Osasun jardunaldiak antolatu ditu Altsasun “Osasun hobekuntzak-berrikuntzak” izenburupean. Altsasuko Osasun etxeko erizaina den eta antolaketa lanetan buru belarri aritu den Txaro Otxandorenarekin izan gara hizketan. Gaur, bihar eta etzi euskara eta osasuna uztartuko dituen jardunaldi hauen berri eman digu.

Erizaina


   Mikel Mazkiaran
09/10/08
Zerbitzua sortu zen urtean, 2004an, hasi zen olaztiarra han lanean. Zerbitzuak etorkinei aholku ematen die, paperak eta bestelakoak konpondu ditzaten. Zerbitzuaren erabiltzaileak aurretik gizarte zerbitzuetako gizarte langileekin egoten dira. Mikel, gainera, Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkartean aritzen da.

Eusko Jaurlaritzako Heldu zerbitzuko langilea


   Andres Iñigo
09/10/02
Euskaltzaindia Sakanan izan genuen joan zen ostiralean. Nafarroa Oinez dela eta, agerraldi publikoa egin zuen Etxarri Aranatzen Andra Mari ikastolarekin batera. Bertan aurkeztu zuten Santiago Ezkerra Beltza Lizarrusti. Bizitza eta lanak liburua. “Euskaltzale sutsua eta idazle nekaezina zen Ezkerra” dio Andres Iñigok liburuan. Guaixeko kolaboratzaile izandakoa hizpide izan zuten Beleixe irratian.

euskaltzaina eta Euskaltzaindiko Nafarroako arduraduna


   Mikel Visiers eta Jon Garde
09/09/25
Zazpi kidek osatzen dute Kituka Burundi taldea, “bakoitza ama batekoa”, eurek dioten moduan, eta talde animatu eta ikusgarria sortu dute. Perkusioa, musika, kantuak, dantza… ikuskizun ezberdina eskaintzen dute, aniztasun kulturalekoa, besteak beste kantaria Senegalgoa delako. Altsasuko festen bezperan emandako kontzertua arrakastatsua izan zen, eta guztiaz aritu ginen Beleixe irratitik pasa ziren Mikel Visiers eta Jon Garde taldekideekin.

Kituka Burundi taldeko kideak


   Ismael Martiarena eta Juanjo Goikoetxea
09/09/18
Igandean, hilaren 20an, Uharte Arakil-Beriain I. Km Bertikala abiatuko da. Korrikalariak goizeko 10:00etan banan-bana aterako dira Uhartetik San Donato baselizara heltzeko helburuarekin. 5 km pasa eta 1.023 metroko desnibela dituzte zain, malda eta aldapa izugarriei aurre eginez. Ismael Martiarena eta Juanjo Goikoetxeak probaren xehetasunak eman dizkigute Beleixe irratian.

Uharte Arakil-Beriain km bertikaleko antolatzaileetako bi


   Koldo Arnanz Zufiaurre
09/09/11
Koldo Arnanz Zufiaurre artista altsasuarra margolaria, marrazkilaria eta saltsa askotako perrexila da, baina arteaz gain, mendizaletasuna da bere beste pasioa. Opor bereziak pasatu ditu: neskalaguna, semea, arreba eta Pantxika astoarekin Belaguatik Panticosara bitarteko ibilbidea egin du Pirinioetan barna. Esperientzia bitxi eta politaren berri eman digu Koldok Beleixe irratian.

Mendizalea eta margolaria


   Igor Ijurra Fernandez
09/07/31
2005etik Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria da Igor Ijurra. Etxarriarra pozik dago Orfeoiak bizi duen unearekin. Datorren astean Carl Orff-en Carmina Burana obra ezaguna mustuko dute, eta ez da edonolako estreinaldia izanen: La Fura dels Baus antzerki talde handia alboan dutela, ospe handiko musika jaialdian mustuko dute kantata eszenifikatua, Donostiako Hamabostaldian. “Orfeoiak pausu garrantzitsuak eman ditu egitasmo honekin” esan digu zuzendari etxarriarrak. Estreinaldiaren aurretik berarekin mintzatu gara.

Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria


   Vidal Perkaz Garaikoetxea
09/07/23
Jaiotzez Oderizkoa da Vidal Perkaz Garaikoetxea, baina Unanu, Dorrao eta Lizarragabengoarekin lotzen dugu, bertako apaiza baita duela 45 urtetik. Duela 35 urte depresio latza izan zuen, eta zazpi urte kosta egin zitzaion gaitz hura gainditzea. Ordutik, gaizki pasatzen ari den jendeari entzutea eta laguntasuna ematea da bere egiteko handiena, gehien betetzen duena. “Mundu honetan osotasunean egon daitekeela jakinik, barrendikan pozik, jende asko gaizki dago, triste, eta asko sufritzen dut horrekin” dio apaizak. Epe motzean egoera honek buelta emango duelanaren ustea du “eta soilik horregatik nahi nuke bizitzea, jendearen poztasun hori berriro ere ezagutzeko”. Aurtengoa urteurren berezia da Vidal Perkazendako, duela 50 urte, 1959ko uztailaren 19an, apaiztu baitzen, 1959ko uztailaren 19an. Horregatik, bihar, Santiago egunean, omenaldia eginen diote Unanun. 13:15ean meza izanen da, eta ondoren bazkaria herriko pilotalekuan. Gizon xumea, horrenbeste ordu pasatzen dituen Unanuko elizan hartu gaitu.

Unanuko apaiza


   Virginia Ruiz de Egino Ruiz de Egino
09/07/16
Alaba ezgaitua du eta antzeko egoera bizi duten familiekin batera beste bide bati ekin dio Virginiak: Sakanako Ezgaituen Elkartea sortu eta egituratzea. Helburua garbi dute, haien ezgaituen eskubideak defendatzea, horrela haiendako bizi kalitate hobea lortuko dutelako. Bide horretaz hitz egiteko bildu gara Virginiarekin.

Sakanako Ezgaituen Elkarteko presidentea


   Xabier Zabalo Imaz
09/07/09
18 urtera arte irristaketan aritzen zen Xabier Zabalo Imaz olaztiarra. Ona zen, Espainiako eta Euskadiko txapelduna izan zen eta Europako txapelketan brontzea lortu zuen, baina lesio kroniko batengatik patinak utzi eta txirrindula hartzea erabaki zuen. 4 urte beranduago geroago, egun 21 urte dauzka, Naturgas Energia afizionatuen taldean aritzen da eta palmaresa estreinatu du, bi lasterketa irabaziz: Natxituako proba eta Euskadiko Txapelketa. Denboraldiko errebelazioetako bat den Zabalorekin bildu gara Olaztin.

Txirrindularia


   Unai Razkin Flores
09/07/03
Asteleheneko txupinazoa eta gero eromenean murgilduko da Iruñea zaharra. “En Pamplona por San Fermin, que trabaje la Guardia Zibil!†dio kantuak, baina egia esan jende askok gogotik egin behar du lan beste askok eta askok primeran pasatzeko. Eta horietako bat dugu Unai Razkin Flores erizain lakuntzarra, Iruñeko zezen plazako erizaintzan lan egingo baitu. Sanferminen beste alde hori arakatu dugu berarekin.

Zezen plazako erizaina Sanferminetan


   Adriana Diez
09/06/26
Kolonbiarra da Adriana Diez, baina ikasketek Kanadara eraman zuten duela bi urte. Bidaia luzea izan zen hura, baina are luzeagoa egin zuen ekainaren hasieran: euskararekiko jakin-minez, ozeano zabala zeharkatu eta Sakanara etorri zen. Aste beteko egonaldian zenbait sakandar elkarrizketatu zituen haien hizkera aztertzeko. Tartetxo bat hartu zuen bere ikerlanaren berri emateko.

ikertzailea


   Jaime Sanzol, Joseba Uribe, Ramon Lopez eta Ruben Garcia
09/06/18
Sakanan eskalatzaile asko daude. Eguraldiak laguntzen duenean haitzetan aritzen dira, baina neguan eta eguraldia oker dagoenean, rokodromoa da alternatiba aparta. Altsasuko rokodromoa handitu egin dute, eta aitzakia horrekin Beleixe irratian bildu ginen Aurrio Trepalari Taldeko Jaime Sanzolekin eta Joseba Uriberekin. Jaime 17 urterekin hasi zen Etxarriko lagun batekin, “rokodromoak existitzen ez zirenean. Orain 34 urte dauzkat eta gauzak asko aldatu dira”. Joseba, gazteagoa, bere osabarekin hasi zen eta denboraldi batez kirola utzi eta gero duela urtebete pasa hasi zen atzera ere. Eskaladaz aritu gara.

Altsasuko rokodromoko kideak


   Saioa Larraza Arnanz
09/06/11
Sakanatik Austriako Graz hirira goaz. Bertako unibertsitatean dabil Saioa Larraza Arnanz euskal filologo altsasuarra, ikastaroak egiten, Bernhard Hurch fonologo famatuari haren ikerketetan laguntzen eta euskara irakasten, eta alemanezko klaseak jasotzen, besteak beste. Beleixe irratian Grazeko Unibertsitatearekin harremanetan jarri eta Saioarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Euskal Filologoa


   Dj Gordon eta Dj Sergi
09/06/04
Irurtzungo Alvaro Legarrak –Dj Gordon–, Andoaingo Sergio Amadok –Dj Sergik– eta Bilboko Unai Ath Djak North Trance Collectiv egitasmoa sortu dute, euren gustuko diren trance, progressive-house, trance uplifting eta tech-trance doinuak jarri eta hedatzeko, “hemen ez baitaude oso zabalduta”. Akaso askok ez ditugu musika elektronikako estilo horiek ezagutuko, eta horretarako primerako aukera dugu gaur. Izan ere, North Trance Collectiv taldeak elektronika festa antolatu du Irurtzungo Sakana Parken, gaueko 12:30etik hasi eta goizeko 6:30ak arte luzatuko dena, eta hiru Djak arituko dira giroa berotzen. Euren zaletasunaz aritzeko Dj Gordon eta Dj Sergirekin bildu gara.

Irurtzun eta Andoaingo DJak


   Alberto Barandiaran
09/05/28
Alberto Barandiaranek Tene Mujika beka irabazi zuen joan zen urtean. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako bekari esker, bere erreportaje zaharretan aztertu gabe, esan gabe eta ulertu gabe geratu zitzaizkion gaiak argitzeko aukera izan du Altsasuko kazetariak. Urtebeteko lanaren ondoren, duela bi aste ikusi zuen argia Postkronikak liburuak. Hari buruz aritu gara idazlearekin BELEIXE irratian.

kazetaria eta idazlea


   Patxi Alegre
09/05/21
25 urte ez dira egunero ospatzen. Hori bera pentsatu dute Irurtzungo Iratxo elkartekoek eta azken bi asteetan behar bezala ospatu dute urteurrena, hainbat ekitaldirekin. Elkarteko presidente Patxi Alegrerekin bildu gara eta 25 urte egin ditugu atzera, elkartearen sorrera garaian kokatuz eta gazte talde baten ilusioaz aritzeko. “Iratxo elkarte bizia eta aktiboa da” dio Alegrek. Urte askotarako izan dadila.

Irurtzungo Iratxo elkarteko presidentea


   Peli Garzia eta Susana Aiestaran
09/05/14
Jaten duguna garela dio esaerak. Horretarako, jakina, elikagaien osagaiak jakitea ezinbestekoa da. Eta hori ezinezkoa da transgenikoekin. Nafarroan Transgenikoen Kontrako Plataforma sortu dute hainbat talde eta elkartek helburu argiarekin: Nafarroa transgenikorik gabeko gunea izendatzea. Horretarako sinadura bilketa egingo dute eta mozioak aurkeztuko dituzte udaletan. Aipatu plataformarekin bat egin duen Biolurreko Peli Garzia eta Susana Aiestaranekin bildu gara Beleixe irratian.

Nafarroako Transgenikoen Kontrako Plataformako kideak


   Edurne Azpiroz eta Zoila Berastegi
09/05/07
Aspaldian inguruan dabilkigu Abiadura Handiko Trenaren (AHT) mamua. Garapenerako ezinbesteko egitasmoa dela diote batzuek; herritarren beharretatik urruti dagoela besteek. Herritarrei ahotsa eman eta, batzuen nola besteen iritziak jaso nahi izan ditu AHT Gelditu Elkarlana taldeak. Herri galdeketak antolatu dituzte horretarako Lizarragabengoan eta Arbizun. Edurnek eta Zoilak ekimenaren berri eman zuten BELEIXE irratian.

AHT Gelditu Elkarlaneko kideak


   Ibon Jaka Lizarraga
09/04/30
Egutegian gorriz markatutako dago maiatzaren 1a. Langileen eguna ahaztu ez arren, Sakanako hiru herritan, Iturmendin, Bakaikun eta Etxarri Aranatzen, Maiatzak hartzen du protagonismoa. Zuhaitzak zutik jarri eta hilabete osoa eginen dute mendi gainean edota herriko plazan. Etxarri Aranazko Ibon Jakak eman dizkigu ospakizunaren argibideak.

etxarriarra, Maiatzaz


   Esther Garaialde Katarain
09/04/23
Gaur, 18:00etan, ospakizun xume baten barruan, Altsasuko Iortia kultur gunean Iñigo Aritza Ikastolak Kalitate Egitasmo Integratuko ziurtagiria, KEI ziurtagiria jasoko du. Hezkuntzarako propio sortutako kalitate eredu horren berri jasotzeko bildu ginen ikastolako zuzendariarekin.

Iñigo Aritza Ikastolako zuzendaria


   JONAN APAOLAZA
09/04/09
Jonan Apaolaza Urdiainen bizi den ETBko kazetaria da. Bekadun sartu zen ETBn, eta ordutik ibilbide oparoa izan du. Besteak beste albistegietan eta Bizkaia Directo saioan aritu da, eta Amerikako diasporari zuzendutako Canal Vasco News-eko zuzendaria ere izan zen. Egun ETB2ko El Punto saioko zuzendaria da, eta egunero goizeko 4:30ean jaikitzen da Bilboko estudioetara abiatzeko. Bere kazetari ibilbideaz eta gobernu aldaketarekin ETBn etorriko diren aldaketez aritu gara berarekin.

ETBko El Punto saioko zuzendaria eta kazetaria


   Josu Unamuno
09/03/27
Martxoaren 15a igande arrunta izan zen sakandar gehienendako. Baina itsaso zabalaren beste aldean, El Salvadorren, egutegian ongi markatutako eguna zen: lehendakaritzarako hauteskundeen eguna. Hitzorduak milioika salvadortar eraman zituen hauteskunde-mahaira. Milioika salvadortar eta… sakandar bat: Josu Unamuno altsasuarra.

nazioarteko begiralea El Salvadorreko hauteskundetan


   Iñaki Rubio
09/03/18
Txirrindularitzarekin lotua dago Iñaki Rubio irurtzundarraren bizia. Bizikletaren gainean ibili zen 1998ra arte, afizionatu mailaraino. Hortik aurrera, kirolaren beste alderdi bat landu du: txirrindularien masajista da 1999tik. Banestoko afizionatuen taldean hasi eta haren ondorengo Caisse d´Epargne taldean jarraitzen du. Lasterketa eta lasterketa artean tarte bat hartu zuen gurekin hitz egiteko.

Caisse d´Epargneko masajista


   Lur Larraza
09/03/13
Heldu da Korrika 16. Martxoaren 26an abiatuko da Tuteratik eta apirilaren 5era arte 2.494 kilometro eginen ditu Euskal Herri osoan barna. Tartean, nola ez, gure eskualdea ere zeharkatuko du. Horren berri emateko Sakanako arduraduna gonbidatu zuen Beleixe irratiak.

Korrika 16ren Sakanako koordinatzailea/ arduraduna


   Susana Mendinueta, Nerea Saizar eta Virginia Alonso
09/03/05
Cederna-Garalurreko garapen agentearekin eta Altsasuko Udaleko Berdintasunerako teknikariarekin bildu gara Emakumearen Egunaren bezperan. Krisi egoera gurean eta munduan nabaria denean, generoaren ikuspegitik prestakuntzak duen garrantzia azpimarratu digute. Baita aukeraketa egokia egitea ere.



   Teo Peral de Juana
09/02/26
Altsasuko Norte erloju dendak 50 urteko historia luzea du. Denda ireki berri zela hasi zen bertan lanean Teo Peral. Urte horietan guztietan gertu-gertutik ezagutu du erloju eta bitxigintzaren eboluzioa eta… milaka sakandarren belarriak zulatu ditu. Berarekin bildu gara bere ofizioaren bitxikeriak ezagutzeko.

Altsasuko Norte erloju dendako langilea


   Mikel Nazabal Ulaiar
09/02/19
Gainean ditugu ihoteak. Egun bereziak dira sakandar gehienendako eta, zer esanik ez Mikel Nazabalendako. Argazki edota bideo kamara soinean, urteak daramatza Sakanako herrietako ihoteei zukua ateratzen. Gure ihoteak hobeki ezagutzeko gogoz, harekin bildu gara.

Izaskun Razkin Beltza


   Zamar handi eta neska (Jon Zufiaurre eta Nekane Lakuntza)
09/02/12
Bihar ospatuko dute Olaztin herri inauteria eta kaleak zamar txikiz, neskez eta Zamar handiz beteko dira. Maria Rokaren bisita izango dute ere inauteriak datozela iragartzen. Baina festa magiko hauei hasiera eman aurretik Zamar Handi eta Neska batekin topo egin dugu eta herriko inauterien inguruan hitz egiten jardun dugu luze eta zabal.

Inauteri batzordeko kideak


   Patxi Ramirez de Alda
09/02/05
Izakiak odola behar du bizitzeko. Baina hain beharrezkoa den likido hori ez da ezerezetik sortzen. Gaixorik gaudenean odola jasotzeko, lehenengo eman egin behar da. Hori da Patxi Ramirez de Aldak azken 20 urte hauetan egin duena. Odol-emailea da bera eta Sakanako Adinako arduraduna. Odola emateaz gain, gaur egun berebiziko garrantzia duen hezur muina emateaz hizketan jardun gara berarekin.

Adona elkarteko Sakanako arduraduna


   Garazi Albarrazin Albiztur
09/01/29
“Erasmus” programa gertutik ezagutzeko asmotan Lisboara egin du bidaia Beleixe irratiak. Bertan, Olaztiko Garazi Albarrazin Albiztur erizaintza ikasketak burutzen ari da eta bere esperientziaren berri eman digu. Egun hauetan azterketen zurrunbiloan sartuta badago ere, gurekin hitz egiteko tartetxo bat hartu du Garazik. Zorte on! eta “Muito Obrigada”!

Erasmus programako ikaslea


   Jon Lizarraga
09/01/22
Jon Lizarraga arbizuarra orain dela bi urte izan zen Palestinan Arbizuko Udaleko ordezkari gisa. Zisjordanian izan zen eta Gazako eremuan sartzeko saiakera egin arren, “oraindik ezagutzen ez duten arrazoiengatik” ez zituzten sartzen utzi. Jonek ongi aski ezagutzen du Palestinan bizi duten egoera eta egun hauetan are gertuagotik jarraitu du Gazan gertatzen ari zena. “Tristezia handiarekin” aitortu du. Elkartasuna konpromisotik eraiki behar denez, argi dauka zein den bidea: Israelgo Estatu Sionistari boikota egitea.

Palestinan izandako Arbizuko zinegotzia


   Nerea Zia
09/01/15
“Zer izan nahi duzu handitan?” Gaurko protagonistak galdera hau entzuten zuten bakoitzean argi zeukan: “Nik hegazkineko azafata”. Txikitan hala nahi zuen, lortu zuen eta gaur egun hori da bere lanbidea. Nerea Goikoetxea Zia urdiaindarra orain dela 10 urte hasi zen hegazkineko azafata bezala lanean eta gaur egun Iberia konpainian dihardu. Haren lanbidearen inguruko gorabeherak azaldu dizkigu.

Azafata


   Jose Cruz Arbilla Karasatorre
08/12/31
Jose Cruz Arbilla Karasatorre jaiotzez Etxarrikoa da, baina Arakilen bizi izan da beti. Mendira joatea du zaletasuna, eta harri eta arrokak mantso-mantso behatzea. Zertarako? Fosilak topatzeko. Besteak beste fosilak zer diren eta gurean zein topa daitezkeen aritzeko berarekin hizketaldia izan genuen Beleixe irratian.

Fosiletan zaletua


   Gorka Unamuno, Olatz Irizar eta Aritz Barandiaran
08/12/23
Ilbeltzetik aurrera Sakanako dialean beste aukera bat, beste eskaintza bat izanen da. Ez da guztiz arrotza, aurretik ere Hala Bedi irratia Sakanan entzuteko aukera izan delako. Gasteizko irrati librearen emisioaren hedapenaz gehiago jakin nahian Hala Bedi irratiko lagun sakandar batzuekin bildu gara. Haiekin batera ere Borja Imaz ere aritu da.

Hala Bedi irratiko lagunak


   Fermin Garde Etaio
08/12/19
“Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean…..” Halaxe dio kantak eta halaxe argitu digu Fermin Garde urdiaindarrak. Guaixeko egutegiko argazkilaria dugu Fermin eta Sakanan ezkutatzen diren bazterrak ekarri dizkigu aurtengo egutegira. Urte osoan zehar gure etxeko edozein txokotan presente izango diren bazter liluragarriak.

Guaixeko egutegiko argazkilari urdiaindarra


   Iban Lopez de Goikoetxea
08/12/11
Beleixe irratiko entzuleek eta Guaixeko irakurleek Iban Lopez de Goikoetxea autoekin lotzen dute. Eta hala da, azken urteetan pilotu olaztiar honek izan dituen lasterketak, rallyak eta erronkak gogo biziz jarraitu baititugu. Aurten salto handia eman zuen Ibanek, Espainiako Rallye Txapelketan lehiatzea, Swift Kopan, Ziordi Sport taldearekin. Egitasmo polita baina garestia, lan handia, ilusioa barra-barra… baina, tamalez, istripu eta diru kontuek kinka larrian utzi dutena. Aurten ez dira gehiago lehiatuko baina agian hurrengo urtean autoarekin aurrera eta atzera ikusten dugu atzera ere Olaztiko pilotu gaztea. Nork daki? Ibanekin mintzatu gara Beleixe irratian.

auto gidaria


   Ihabargo antzerki taldea
08/11/27
Arakil aldean udazkeneko agenda dela eta hara eta hona dabiltza azken aste hauetan. Bihar arratsaldeko 19:30ean Irutzungo Kultur etxean “Maritxu” antzezlana ikusteko aukera izango da eta taularatuko diren protagonista guztiak ihabartarrak dira. Guk azken entseguetan arrapatu ditugu eta kasu hauetan esaten ohi den bezala: Kaka zaharra!



   Juan Pablo Urizar
08/11/21
Bihar ospatuko da musikari guztion zaindariaren eguna; Santa Zezilia. Eta guztion diogu, azken finean guztiok dugulako gure barnean musikari txiki bat. Juan Pablo Urizar musika munduarekin lotzen dugun altsasuarra da eta bihar beste hainbat musikariren antzera, txistua hartu eta kalean gora eta behera ibiliko da. Gure herriko edozein bazterretan entzungo dira biharkoan doinu alaiak. Mi, sol, sol, fa, mi, re, mi, fa,........

Txistularia


   Rocio Mendoza Gonzalez
08/11/13
EHNEren eta COAG-en deiarekin bat eginda, pasa den irailean estatu osoko 130 emakume bildu ziren Bertizen, denak ere abeltzain edo nekazariak. Topaketan emakume abeltzain edo nekazari bezala bizi duten errealitatea izan zuten hizpide. Bertan egon zen, besteak beste, Uharte Arakilgo Rocio Mendoza. Harekin egon gara esperientziari buruz eta bere eguneroko errealitateari buruz hizketan.

abeltzaina


   Izaskun Mujika Mujika
08/11/06
Izaskun Mujika aktore urnietarrak Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen ikasketak. Hiru urte inguru daramatza Ihabarren bizitzen. Batez ere antzerkigintzan aritzen da, eta egun Aticus antzerki taldearekin lan egiten du (“Uharte bat izanen naiz zuretzat”, “Wendyren zabua”, “Uraren musua”, etab.), Gaiarreko “Luces de Bohemia” emanaldian parte hartzen du eta Pasadas las 4 antzerki taldearekin ere aritzen da. Bestalde, ipuin kontalaria da, eta Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatutako Kulturartekotasun ekitaldietan “Munduko Ipuinen Azaroa” ipuin saioak eskainiko ditu Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Olaztin. Haur askok ezagutuko duten ahotsaren jabearekin ipuinetaz aritu gara hizketan.

Aktorea eta ipuin kontalaria


   Aritz Viñas Matxain eta Beñat Jauregi Solano
08/10/30
Iritsi da Pikurock jaialdiko 7. edizioa! eta gaur iluntzeko 21:00etatik aurrera Euskal Herriko 5 musika talde entzutetsu igoko dira eskenatokia Sakandarrak alaitzeko asmoz. Jaialdi honetarako urtebete daramate lanean Irurtzunen, eta guk antolatzaileetako birekin izan dugu solasaldia. Gaur lan eta lan arituko dira bi gazte hauek, baina hala ere gozatzeko tartetxo bat aterako dute ziur. Merezi dute eta!

Pikurock jaialdiko antolatzaileak


   Ander Unzurrunzaga Iurrebaso
08/10/23
Mendian disfrutatzeko aukera franko daude: lasaitasun osoz mendian barna ibili, paisaia bikainaz gozatuz; mendiko tontorrera heltzeak ematen duen satisfazioa sentitu; mendiko fruituak bildu… eta baita ere mendiko maldetan gora eta behera korrikan ibili ere. Azken honetan espezialista dugu Ander Unzurrunzaga Iurrebaso etxarriarra, mendi lasterketetan lehiatzen baita. 48 urterekin Euskal Herriko Mendi Lasterketen Kopako irabazlea izan da, beterano mailan. Gustuko lekuan aldaparik ez dagoela argi utzi du. Beleixe irratian solasaldi ederra izan dugu berarekin.

Mendi lasterketen Euskal Herriko Kopako irabazlea beterano mailan


   Helena Nabarro Mendinueta
08/10/17
Udaberrian ez ezik, udazkenean ere txorien txioez betetzen dira Sakanako herrietako plazak. Mintzakideko txorien txioak dira. Euskaldun berri nahiz euskaldun zahar, euskara hitz egiteko lagunen bila dabiltza txoritxoak. Mintzakide egitasmoaren Sakanako koordinatzaile Helena Nabarrok eman digu haien berri.

Sakanako Mintzakide egitasmoko koordinatzailea


   Mikel Razkin Orobengoa
08/10/09
Iturri+aska+harri=Iturraskarri. Hori da Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Babes sozialeko lanetik antolatu duten egitasmo berriari jarri dioten izena. Izena helburua bezain erakargarria duen egitasmoa da hau. Lan merkaturatzeko zailtasunak dituztenei bidea erraztea du helburu egitasmo honek eta horretarako Arakil aldeko iturri, garbitoki eta askak garbitzen eta txukuntzen ihardungojardungo dute bi urteetanurtez. Hau guztiaren koordinatzailearekin hitz egin dugu; , Mikel Razkinekin.

Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuetako teknikaria eta Iturraskarri egitasmoaren koordinatzailea


   Jose Ramon Beloki
08/10/02
Etxarriar honi gaztetik datorkio ziza eta onttoenganako zaletasuna. Ontto edo zizak biltzen hasi eta jakin minak liburuetara eraman zuen. Ikasketaz perito mekanikoa bada ere, gaur egun gizon jantzia da mikologian.

Altsasuko Mikologia Elkarteko kidea


   Myriam Imaz Aldasoro
08/09/25
“Ondo ezagutzen al duzu abian jarri nahi duzun enpresa?” Hori da Cederna Garalurreko Enpresen sustatzaileen sailak antolatu duen hurrengo ikastaroa. Negozio bat jarri aurretik bideragarria ote den jakiteko irizpideak eta zer pauso eman behar diren azalduko dira ikastaro interesgarri horretan. Gai horren inguruan jardun dugu Cederna Garalurreko teknikaria den Myriam Imaz Aldasororekin.

Cederna Garalurreko Enpresa sustatzaileen teknikaria


   Abdl Krim el Faize
08/09/19
Anaiari bere negozioan lagundu ondoren, harategian lanean harrapatu genuen Abdl Krim. Batetik bestera, lanpetuta ibili da Altsasuko festetan. Berarekin batera harategian lankide du Hassan, berberea. Mekkamokarrama harategiaren kudeaketaz duela hilabete arduratzen dira biak.

Altsasuko harategi arabiarrekoa


   Gotzone Sainz de Murieta
08/09/12
Gotzone Sainz de Murietarekin Hiriberriko Landerena bere etxean bildu gara. Jaiotzez Lizarraldekoa, Iruñean bizi zen baina herri batean bizitzeko ametsa 1995. urtean gauzatu zuen, orduan Landerena erosi, hura konpondu eta familiarekin bertara etorri baitzen bizitzera. Ingurumena da bere kezka nagusietako bat eta hura zaintzeko ahal duen guztia egiten du Gotzonek. Argindar garbia sortzeko bere etxeko teilatuan eguzki plaka fotovoltaikoak jarri dituen lehen arakildarra izan da.

Energia garbia sortzen duen hiriberriarra


   Eider Garde, Izaskun Larrion eta Elixabete Marcos
08/09/05
Gorputza lantzeko ekialdeko teknika ugarik lekua egin dute gurean. Orain Shantala haur masajeak iritsi dira Sakanara. Sak@n taldeko Eider, Izaskun eta Elixabetek eman digute masaje terapeutiko horien berri.

Sak@n Shantala haur masajeak


   Craig Jones
08/07/23
Ziordian bizi den txirrindulari ingelesa Entrenatzera atera aurretik, atzo goizean bildu ginen 22 urteko gazte ingelesarekin. Txirrindularitzarekiko pasioak Ziordira ekarri du eta duen onena ematen ari da ametsa egia bihurtzeko, hau da, txirrindulari bihurtzeko. Horretaz, hain zuzen ere, aritu ginen berarekin hizketan.

Ziordian bizi den Ingalaterrako txirrindularia


   Aintzane Garziandia Madrigal
08/07/18
23 urteko gazte etxarriarra da Aintzane. Berriki aisialdi enpresa bat jarri du martxan eta haren jardunaz hitz egin dugu berarekin. Mugaipe du izena eta "mugarik gabeko" lana egiten du berak. Gazte ekintzailetzat du bere burua eta hortaz ez daukagu zalantzarik. Aisialdian gozatu, ikasi eta ondo pasatzeko aukera duakagu Mugaipen.

Mugaipe enpresako zuzendaria


   Maite Gonzalez, Irune Agirre eta Estibaliz Garcia
08/07/11
Maite Gonzalezek, Irune Agirrek eta Estibaliz Garcia iturmendiarrek osatzen dute Las Devoras izeneko musika taldea. 18-19 urteko gazteak dira, txikitatik lagun handiak. Maite eta Irunek sukaldaritza ikasten dute eta batxilergoa bukatu berri duen Estibalizek Gasteizen Nutrizioa eta Dietetika ikasteko asmoa dauka. Musika gustu berberak eta janzteko estilo paretsua dute, eta sortu duten musika taldearekin ongi pasatzea dute helburu. Udan atsedenaldia hartuko dute, Maite eta Irune Sorian daudelako lanean, baina udazkenarekin batera taldearekin jarraitzeko asmoa dute.

Las Devoras


   Oihana Aldabe Lazkoz
08/07/03
Txiss…pum!!! Sanferminak hasteko bi egun eskas falta dira. Mundu guztian ezagunak diren jai hauek iristeko irrikaz dagoenetako bat dugu Oihana Aldabe Lazkoz. Berriobeitikoa baina erdi lakuntzarra den gazte honek musika du ogibide: tronpeta, gaita eta musika irakaslea da Lakuntzan eta Garraldan, eta horretaz gain, gaita eta klarina jotzen du Sanferminetan. Lehertzear dauden egun hauetan lana bai baina parranda ere egiteko aukera izanen du.

Musikaria, Sanferminetan gaita eta klarin jotzailea


   Juli Beraza Aranguren
08/06/26
Kristina Bolotova Errusiako 16 urteko neskatxa da. Siberiako Nievsnivartok hiria du jaioterri, baina Sakanako herri batek ere leku garrantzitsua du bere bizitzan, Uharte Arakilek. Duela 12 urte etorri zen lehen aldiz eta orduz geroztik bertan pasatzen ditu udako oporrak. Juli Berazak eta bere familiak egiten dute hori posible. Udaro, etxeko ateak irekitzen dizkiote Errusiako neskatxari. Gu ere gogo onez hartu gaitu etxean Julik.

Harrera-familiako ama


   Oskar Moro eta Juanpa Santano
08/06/20
Txuixoo elkarteko 4 kide berriki Iparraldean izan dira Yoseikan budo-ko azterketa-entrenamendu antzeko bat egiten eta 4 gerriko beltz ekarri diztuzte Sakanara. Juanpa Santano, Oskar Moro, Eneko Lakuntza eta Aitor Mendia dira gure 4 protagonistak eta gu lehengo biekin izan gara. Txixoo elkartez, yoiseikanaz, gerriko beltza lortzeko azterketaz eta finean, batzen dituen zaletasunaz mintzatu gara beraiekin.

Yoseikan budoan “gerriko beltza” lortu duten Txuixoo elkarteko bi kide.


   Urko Arregi eta Txema Aleman
08/06/13
Gaur bost egun bete ditu garraiolarien grebak, azken orduko aldaketarik eman ez bada. Uste dugu, edo saldu digute, erregaien prezio altuak eraginda jo dutela kamioilariek grebara, baina ez da horrela, inondik inora ere. Asteartean Transakana kooperatibako Urko Arregi, Txema Aleman eta Arregi txoferrekin bildu ginen, eta eurekin aritu ginen sektoreak bizi duen krisien benetako arrazoiez hitz egiten. Eskatzen dutena: nahitaez bete beharreko garraioen tarifa minimoak, eta 30 egunetan kobratzea. Momentuz egoerak bere horretan jarraitzen du eta hasi dira grebaren ondorioak nabaritzen.

Transakana garraio kooperatibako kamioilariak


   Jose, Iñigo, Tere eta Juan
08/06/06
Ekainaren 10ean 73 urte beteko ditu munduan barna lan egiten duen Alcohólicos Anónimos (A.A.) fundazioak. Data horren harira, eta Sakanan fundazioko bi talde –Olaztikoa eta Altsasukoa, azken hori sortu berria- lanean daudela aitzakiatzat hartuta, jardunaldi berezia antolatu du aipatu fundazioak Altsasun. Guztiaren berri emateko Alcohólicos Anónimoseko 17 Areako (Nafarroa) lau kiderekin bildu gara. Besoak zabalik hartu gintuzten eta eurekin hitz egin genuen, lasai, gustura, konplexurik gabe. Jakina, goikoak ez dira euren benetako izenak, asmatutakoak baizik, anonimotasuna mantendu behar baitute.

Alcohólicos Anónimos fundazioko lau kide


   Felix Arregi Razkin eta Javi Cerviño Anton
08/05/30
Artea, kultura eta elektronikaren fusioa izan nahi du Lakuntzako igerilekuetan larunbatean antolatu den Entzazu jaialdiak. Eguerditik goizaldera arte artistak, DJak eta beste ariko dira lanean, gehienak sakandarrak. Felix Arregik eta Javi Cerviñok diotenez, sentimenduarekin antolatutako jaialdia da, aspaldiko ametsa gauzatu baitute. Entzazu ahalegina eta gozatzeko prestatutako ekimen ikusgarri honetara hurbildu!

Lakuntzako Entzazu 08 jaialdiko antolatzaileetako bi


   Alfredo eta Juan Miguel Flores
08/05/22
Nork ez du dastatu inoiz Sakanako txistorra? Eta txistorra ekologikoa? Bai. Ongi aditu duzue: txistorra ekologikoa. Alfredo eta Juan Miguel Flores anaiek aspaldi eutsi zioten aitaren negozioari, haien hitzetan “bizitza guztia”. Orain arte txistorra eta lukainka freskoa ziren haien bi produktuak baina hemendik aurrera hirugarren bat dastatzeko aukera ere emanen digute bi anaia hauek: Txistorra ekologikoa. Produktu berritzaile honen inguruan aritu gara bi anaiekin.

Flores hestekiak enpresako nagusiak


   Igor Flores, Iban Gonzalez, Maite Aldaz eta Gorka Aiestaran
08/05/16
Urdiaingo Aitziber elkartean “lan ta lan auzolan” ari dira azken boladan. Porlana bota, igogailua jarri, berogailu sistema berria, igerilekuetako prestaketak, bazkariak antolatu,... eta azkena; bi kirol ekintza. Korrikalariendako Aitziber kross I Saria eta txirrindulariendako Aitziber Extrem I Saria.

Aitziber Elkarte kideak


   Aberri Barandalla
08/05/09
Gazte ekintzailea da Aberri Barandalla etxarriarra. Orain dela 4 urte bere anaiarekin batera proiektu berri bati ekin zion. Aski ezagunak ditugu gure artean haien Jeingenekoa produktuak baina gazte ekintzaile hauen inguruan gehiago jakin nahian Kaxerna kaleko gaztandegian atea jo eta Aberrirekin izan gara hizketan. Nekazaritzaren krisia, gaurko EHNEk deitutako mobilizazioa, nekazari gazteak, Jeingenekoa produktuak eta beste izan ditugu hizpide.

Nekazari gazte etxarriarra


   Susana Goikoetxea Esnaola
08/04/25
EL CONQUISTADOR DEL FIN DEL MUNDOKO PARTE HARTZAILE ITURMENDIARRA



   Secundino Alonso Jubeto
08/04/17
Secundino Alonso Jubetok gertutik ezagutzen du Altsasuko tren geltokia: 40 urtez egon zen elektrikari moduan lanean, eta bestalde, Trenbideen Adiskideak elkartea sortu eta bertako presidentea da. 2003an hasi ziren Altsasuko tren geltokiaren maketa egiten, eta aurreko asteburuko erakusketarako bukatu zuten. Asteburu honetan ere maketa martxan ikusteko aukera dago.

Trenbideen Adiskideak elkarteko presidentea


   Aitor Oiarbide Igoa
08/04/11
15 urteko gazte etxarriarra da Aitor Oiarbide Igoa. “Txikiteti neiko astue izen neiz” esanez hasi du elkarrizketa eta honi tiraka Harrijasotzaileen mundua ezagutzeko aukera izan dugu berarekin. Sakanako Harrijasotze eskolako sakandar bakarra da bera eta etorkizunean profesionala izatea gustatuko litzaioke. Zorte on!!

Harri jasotzailea


   Iñaki Agirre Larraza
08/04/04
Eguneko 24 orduak eta asteko 7 egunak dantza munduan murgilduta bizi da Iñaki Agirre Larraza altsasuarra. Etorkizuna dantza eskolako irakasle, Aintzindari dantza taldeko partaide eta Nahia dantza konpainiako dantzaria da bera. Hala ere, talde hauek eta dantza mundua orokorrean hartuta, gurekin hitz egiteko tarte bat hartu du Iñakik. “Niri gehien gustatzen zaizkidan dantzariak hauek dira: lan egiten dutenak, gogotsu aritzen direnak eta ahalegin berezia egiten dutenak.”

Dantzaria


   Carlos Herrero Serrano
08/03/14
Pertsona alaia eta hitzontzia da Carlos Herrero Serrano, saltsa askotako perexila. Olaztiar honek Malagako Mijasen Casa Navarra izeneko jatetxea zabaldu zuen duela 20 urte, Etxarri Aranazko Bekola etxeko bere emazte Mertxerekin batera. Nahiz eta hasiera gogorra izan, egun jatetxe oso ezaguna da. Egun, euren seme-alaba Leire eta Asier familiako negozioan lanean daude buru belarri. Berriki Olaztira egin duen bisitan bisitatu/agurtu gaitu.

Olaztiarra, Mijaseko Casa Navarra jatetxeko jabea


   Sandra Vilches Bengoetxea
08/03/07
Asteburuan Marina D´Or konplexu turistikoan ospatutako galan Miss España 2008 aukeratu zuten, 52 hautagaien artean. Tartean zegoen Miss Nafarroa, Izurdiagako Sandra Vilches gaztea. Sandrak 24 urte ditu, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ekonomia ikasten du eta aldi baterako lan enpresa batean kontsultorea da. Miss Espainiako epaimahaiaren iritziz Estatu Espainiarreko neska ederrena Miss Tenerife izan zen, Patricia Yurena Rodriguez Alonso. Ohorezko lehendabiziko damaren titulua Miss Madridek eskuratu zuen, Claudia Morok, eta bigarren Ohorezko dama Miss Zaragoza izan zen, Alejandra Andreu. Gainontzeko tituluei dagokienez, Miss Melilla (Vianca Rodriguez) Miss Dotorezia tituluarekin izendatu zuten, eta Miss Huescak, Esther Lopezek, Miss Sinpatia titulua eskuratu zuen. Marina D´Orretik bueltan Sandra Vilchesekin hitz egiteko parada izan dugu, bizitako esperientziari buruz aritzeko.

Miss Nafarroa


   Alberto Ongay Tere
08/02/29
Satrustegiko Tresarena etxean pozik egoteko moduan daude, gaur gauean, otsailaren 29an, profesionaletan debutatuko baitu etxeko txikiak. Alberto Ongay Terek, 22 urte eta 1,80 altuera duen aurrelari jatorrak, “Ongay” izenarekin ekingo dio ibilbide berri honi, Aspe enpresaren eskutik. Partida Irurtzunen jokatuko da eta zuzenean eskainiko du ETB1ek.

Gaur Irurtzunen debutatuko duen Aspeko pilotaria


   Ibone Etxeberria, Olatz Juaristi, Amaia Fernandez, Itziar Aierbe eta Mila Goñi
08/02/22
Asteartean ordu laurdeneko geldialdia egin zuten Nafarroako landa eremuetako osasun etxeetan eta horien artean Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasukoak dauzkagu. Aitzakia horrekin eta auzi honen inguruan gehiago jakin nahian Etxarri Aranazko erizainengana jo dugu.

Maria Kutzi behin eta berriro errepikatuko digu Larrialdietarako zerbitzu berezia behar dugula Nafarroako landa eremuetako osasun etxeetan


Etxarri Aranazko Osasun etxeko erizainak


   Pello Urzelai
08/02/15
Pello Urzelai izatez bizkaitarra den arren, Egunkarian lanean hasi zenean etorri zen Arbizura bizitzera. Egunkariako kazetari ohia eta egun Berriako kazetaria da bera. Otsailaren 20an 5 urte beteko dira Egunkaria itxi zutenetik eta epaiketa atarian da. Geroaz eta etorkizunaz mintzatuko zaigu Pello Urzelai kazetaria.

Euskaldunon Egunkariako langile ohia eta Berria egunkariko langilea


   Antxon Ramirez de Alda eta Gixane Andueza
08/02/08
Iñigo Aritza ikastolako “Uhurika” gurasoen parte-hartze taldeko kideak dira Antxon Ramirez de Alda eta Gixane Andueza.

Iñigo Aritza ikastolako “Uhurika” gurasoen parte-hartze taldeko kideak


   Zuzen de la Cueva
08/01/31
Informazioaren gizartean bizi omen gara. Sakandar askok ordenagailuen ondoan pasatzen ditugu eguneko zenbait ordu. Hala ere, arrotz egiten zaigu azken urteetan informatika munduan iraultza egin duen software librea. Zuzenengana jo dugu informazio eske.

Hackerra


   Mikel Okiñena
08/01/24
Irurtzungo tailerrean hartu gaitu eskultoreak. Abenduaren 21ean irabazi zuen Angel Orensanz, Sabiñanigoko Hiria, nazioarteko eskultura sariaren XII. edizioa. Mikelen obra hiriko karrika batean jarriko da aurten. Sari horrekin batera, azaroan, Bartzelonako Viladecans hirian Fundación Espejok antolatutako eskultura lehiaketan 2. saria lortu zuen. Lehendik ere bazeuden harekin biltzeko arrazoiak, sariak aitzakia izan dira.

Eskultorea


   Maialen Riestra Goikoetxea
08/01/18
Azken boladan guztion ahotan dabil Pilates metodoa. Sakanan ia herri gehienetan badago talderen bat Pilates praktikatzen duena. Baina zer da zehazki Pilates metodoa? Soinketa? Erlaxatzeko modu bat? Hau eta gauza gehiago jakiteko Maialen Riestra Goikoetxearengana jo dugu. Maialen, Pilates monitorea da eta honetan denbora gutxi daraman arren diziplina berritzaile honetan jantzia dagoen gaztea dugu.

Pilates irakaslea


   Mikel Bezunartea
08/01/11
Kontsumismoa. Gizarte kontsumista batean murgildurik, eguberriak pasa dira. Orain beherapenak…. Gai honi tiraka solasean izan gara Mikel Bezunartearekin. Bera Iratxe kontsumitzaile elkarteko kidea da eta Sakanako lau herritan kontsumitzaileendako bulegoetako arduraduna.

Iratxe kontsumitzaile elkarteko kidea


   Olatzagutiako boluntario taldea
07/12/27
Bakoitzak bere etxean, nahiz jubilatu elkartean bilduta, orratzei atsedenik eman gabe, boluntario taldeko emakumeek urte guztian zehar Perura bidaltzeko artilezko jertse, galtzerdi, txapelak…egiten dituzte. Horretaz gain, medikamentuak ere biltzen dituzte beharra duten haiei bidaltzeko. Orain egindako lanak erakutsi, paketatu eta bidaltzeko garaia da!

Lana elkartasun bilakatzen duen taldea.


   Itziar Flores Mazkiaran
07/12/20
Herri kantua edo kantu herrikoia Altsasuko karriketan. Kalean abesteko ohitura galtzeko bidean zela kezkatuta, altsasuar talde batek Herria-kantuz egitasmoa jarri zuen abian. Taldeko zuzendari lanetan dabilen Itziarrekin izan gara solasean azal diezagun zer den herri kantua eta zer biltzen duen bere baitan.

Herria-kantuz-eko zuzendaria


   Antonio Garcia Garcia
07/12/13
Antoniok odola emateagatik urrezko domina jaso zuen azaro amaieran. Urteak daramatza irurtzundarrak odola ematen eta orain horrek bere errekonozimendua izan du. Hala ere, Antonio, dominak baino, odola ematearen bere poztasun pertsonalak asetzen du. Berarekin emaile izateak duen esanahiaz eta odol emateaz jardun dugu.

Odol emailea


   Elena Aldasoro Galan
07/11/29
Altsasuko Gazteria Sailak martxan jarri berri duen Gazte Txokoak urriaren 12an ireki zituen haren ateak. Gaztetxoek leku baten beharra zutela jabetuta Gure etxea eraikina asteburuetan neska mutikoen biltoki bihurtu da. Bertan 24 urteko Elena Aldasoro Altsasuarra aritzen da guztia dinamizatzen. Bilgune honen inguruan zehaztasun gehiago jakiteko asmotan, berarengana jo dugu.

Gazte Txoko-ko arduraduna


   Ion Gurutz Lazkoz Martinez
07/11/22
Ion Gurutz arbizuarrak soka batetik zintzilik darama aspalditik. Helduleku batetik bestera, oinetik oinera, eskalatzeko hormari lotua bizi da. Bere atzamarrei erreparatzea baino ez dago paretetan gora izan duen ibilia antzemateko. Pasio horrekin kutsa gaitzan berarekin izan gara solasean.

Eskalatzailea


   Galder Gonzalez Larrañaga
07/11/16
Azaroaren 17a ez da edonolako eguna ikasleentzat. Ikaslearen Nazioarteko eguna da eta aurten Usurbilek hartuko ditu Euskal Herriko ikasleen aldarrikapen eta festa oihuak. Egun seinalatu hau abiapuntu, ikasle mugimenduko kide den Galder Gonzalez Larrañagarekin izan gara. Ikasle mugimenduak biharkoan ez ezik, egunero borroka a ugari egiten du, ikastetxe eta fakultateetan eta horrela jarraitzeko deia luzatu digu Galderrek: Antolatu. Antolatu eta borrokatu, asko baitago egiteko!

Ikasle Abertzaleak-eko militante ohia eta Euskal Herriak Bere Eskolako kidea.


   Alonso Asensio
07/11/09
Asensio denda oso ezaguna da herrian, baita Altsasutik kanpo ere, izan ere 80 urteko jardunean bezero asko ditu Sakanan eta Lautadan ez ezik, Goierrin ere. Zumarragan, esaterako, bezero batzuen laugarren belaunaldiarekin lan egiten jarraitzen du. Bezeroen fideltasuna agerian jartzen du Xesterok behin esan zuenak: “Andar y andar, al final… ‘ande’ Asensio a comprar”. Merkatari familiak ohiturari eusten dio, izan ere Alonsoren hiru alabak saltzaile dira. Tradizioak tradizio, orain 80 urte Alonsoren aitak erosten zuen loteria zenbakia (01927) erosten jarraitzen dute.

Merkataria


   Fernando Sueskun
07/11/01
Heriotzaz naturaltasun osoz hitz egin dugu Fernando Sueskunekin. Altsasuar honek bizitza osoa darama hilerriari lotuta, izan ere familiatik heldu zaio ofizioa, aita hargina zuen eta berak hilerrian ikasi omen zuen oinez egiten. Azken hamarkadetan, hilerria eta hildakoen inguruan gizarteak duen mentalitatea asko aldatu dela dio Sueskunek. Urte askoan bere kasa lanean aritu eta gero, 59 urte zituela Irachek lan eskaintza egin zion eta geroztik harendako lan egiten du. Berak esaten duen bezala: “hilerriaren kudeaketa osoa Irachek eramaten du, Udalak kobratu baino ez du egiten”.

Lurperatzailea


   Antxon Gonzalez Terron
07/10/26
20 bat biztanle ditu Urritzolak. Batzuk herrian bizi dira eta, beste batzuk, herrian bizi ez badira ere Urritzolan erroldatuta daude. Txerri eta behi haztegiak dira herrian dauden ekonomia jarduera nagusiak. Urritzolak ez du elkarterik baina kontzeju gela horretarako erabiltzen da. Eliza badu, eta haren ondoko etxeko pareta bat frontis moduan erabiltzen dute urritzolarrek. Arakilgo azken euskaldunak Urritzolan sortu ziren. Igandeko hauteskundeetan kontzeju burua aukeratuko dute eta Antxon da hautagai bakarra.

Urritzolako kontzeju buru izateko hautagaia


   Virginia Landiribar Rodriguez
07/10/18
Aurten jarri da abian Etxarri Aranatzaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan gizarte enplegu babestuaren programa. Proiektua eskualdean berria da, eta ezjakintasuna jakin-minaren gainetik nagusitu ez dadin, programako teknikari den Virginia Lanadiribar Rodriguezekin izan gara solasean. Berak proiektuaren berri eman eta programaren funtsa argitu digu.

Etxarri Aranatzaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako gizarte enplegu babestuaren teknikaria.


   Chema Ausin
07/10/11
Chema Ausin naturazaleak urte pila daramatza mikologiaren inguruan. Hasieratik Altsasuko Mikologia elkarteko lehendakaria izan da, baina, orain poliki-poliki, elkartearen zama besteen esku jarri nahi du, berak esaten duen bezala “zahartzen ari naizelako”. Horrela, lehendakaritzaren erreleboa Jose Ramon Beloki etxarriarrak hartu du. Nola nahi ere, urrian eskuak bete lan ibiliko da, bai Ausin bera nola bere kideak ere. Izan ere urriaren 16, 17 eta 18an mikologia jardunaldien egitarauaren barruan bi hitzaldi eta ikus-entzunezko bat egonen da eta feria egunean erakusketa ikusgarria. Ondoko elkarrizketan, zizen inguruko hainbat argibide eman dizkigu, fungi erreinua ondo baino hobeto / ongi baino hobeki ezagutzen duen altsasuar honek.

Mikologoa


   Erkuden Barandiaren Goñi
07/10/05
Azken aste hauetan Sakanan ohi baino txoritxo gehiago ikusi ditugu. Tabernak, dendak, kaleak... mintzakide egitasmoa iragartzen duten txoriz josi dituzte. Txori hauek txio- txioka ari dira sakandar guztiak mintzakiden parte har dezaten animatzen. Txoriak ez bezala baina bai hitz eta putz aritu zaigu Erkuden Barandiaran Goñi Mintzakide egitasmoaz. Bera da Sakanako Mintzakide egitasmoaren dinamizatzailea eta egun hauetan buru belarri ari da lanean. Gure zain, euskara maite dugunon zain, zure zain!!



   Jose Luis Erdozia Mauleon.
07/09/27
Jose Luis Erdozia Mauleon etxarriarra, Euskaltzain urgazlea, euskal filologiako doktorea, irakaslea eta Sakanako euskalkietan aditua da, beste gauza askoren artean. Sakanako hizkeren araberako idazkera batua liburuxka asteazkenean aurkeztu zuen Iortia kultur gunean. Hainbat lan argitaratu du Erdoziak (Sakana erdialdeko euskara, Sakana erdialdeko bitxikeriak: esaerak eta beste, Sakanako hiztegi dialektologikoa, Altsasuko euskara… etab), baina bere azken lanaren argitalpena aitzakia hartuta, berarekin izan gara solasean.

Sakanako euskalkietan aditua.


   Txuma Gorriti Razkin
07/09/19
Erlezaina baino zaletua dela dio. "Erlezain izateko beste modu batera lan egin behar da eta beste dedikazio mota bat izan behar duzu". Aurreko astean bildu zuen ezti-uzta, anaiaren laguntzaz. Bildutakoa familiarendako eta beretako da, nahiz eta oso kontsumitzailea ez dela aitortu digun. Erleekin gustura dago. Neurrira jarrita du eta ez omen dio lotura handirik sortzen.

Erlezain zaletua


   Jose Luis Sanz
07/09/14
Sanztarrak oso ezagunak dira Altsasun, izan ere, 60 urte daramatzate festetara etortzen. Jose Luis jaio aurretik, bere guraso eta anaia etortzen ziren, orduko jolas-parkearekin eta Churrería Baracaldesarekin. Bere iritziz, feria asko ari da narriatzen, batzuek ez dituztelako materialak behar bezala zaintzen. “Konpetentzia handirik ez dagoenez, asko ez dira jolas-parkeak konpontzeaz kezkatzen. Guk diru eta denbora asko erabiltzen dugu tresneria konpontzen. Mantenua eta garbiketa ezinbestekoak dira”.

Atracciones Sanzeko burua


   Paco Osteriz Lizarraga
07/09/07
Lizarragako Dorrauberrana etxeko semea, Paco Osteriz Lizarraga, orain 33 urte bizi da Ekuadorren. Urtebeteko eszedentziarekin, ordea, Lizarragara etorri zen iaz, eta urtebete eman du bere amaren ondoan. Ekainean, atzera, Ekuadorrera bueltatu da, baina joan aurretik, berarekin hitz egiteko aukera izan dugu hango eta hemengo kontuez. Misioilari kaputxinarra 1959ean apaiztu zen eta 1964az geroztik Guayaquilen bizi da. Guayaquil Eduadorgo kostaldean dagoen hiri handi eta kosmopolita da, merkataritza gune garrantzitsua. Bertako kaitik irteten dira Ekuadorreko kanpo merkataritzako produktu gehienak.

Misioilari ergondarra


   Mikel Dorronsoro
07/07/27
Alemanian izanen dira dagoeneko Orritz dantza taldeko kideak. Nurenbergera abiatu aurretik haiekin izan ginen eta bidaia honen zehaztapen guztiak jaso genituen. Alemaniara joandako Euskal Herriko enbaxadoreak, euskal kultura lau haizetara zabaltzen saiatuko dira. Baina gurearen berri emateaz gain bertako errealitatea ezagutzeko egarri joan dira irurtzundarrak.

Orritz dantza taldeko kidea


   Eider Carrion Ninatanda
07/07/19
Garagarzaroaren 9tik irailaren 9ra bitartean, 6 orduko lan-txandatan, Eider, beste 3 lagunekin batera sorosle izanen da. Iazko udan Nafarroako Sorosle Federazioan ateratako titulua (DYAk, Gurtze Gorriak eta Sakanako Mankomunitateak ere antolatzen dituzte ikastaroak) aurten mustu du. Aitortu digu lana "pixka bat aspergarria" dela, baina herrian lan eginda "nahiko erosoa" omen da. Lanaz eta igeriketaz aritu gara berarekin.

Irurtzungo igerilekuko soroslea


   Fernando Etxauri Gallardon
07/07/12
Duela 23 bat urte zabaldu zuen Fernandok Unanun Edronekoa etxea landetxea. Aitortu digunez landetxea zabaltzea "abentura bat izan zen hasieran". "Basamortua zeharkatu eta gero" landa turismoaren booma bizi du orain. Ibarreko landa ostatu bakarrenetako baten jabe izatetik Sakanako Landa-ostatuen Elkarteko kide izatera pasa da Fernando. Elkarte horretako ordezkari gisa dago Sakanako Garapen Partzuergoan.

Sakanako Garapen Partzuergoko lehendakariordea


   Rosana Garciandia Garmendia
07/07/05
Etxarriarra hilaren 8tik 13ra bitartean Fuerteventuran izanen da, beka bati esker Campus de Excelencia delakoan parte hartzen. Berarekin batera munduko hainbat txokoetatik etorritako 100 ikasle. Guztiak ere doktore tesiak, karrera akaberako proiektuak edo masterreko proiektua edo tesinak egiten ari dira gaur egun. Zientzia, ekonomia eta kulturako nazioarteko hainbat pertsonalitate eta 14 Nobel sariturekin 6 egunez bizitzeko aukera izanen dute. Joan aurretik Rosanarekin izan gara.

Ekonomia eta zuzenbidean lizentziatua


   ALFONSO NUÑEZ LEZEA
07/06/14
Poloniarako bidean izanen da gaur Alfontso Nuñez futbolari altsasuarra. Bizitza osoan kirolari estu lotuta izan da eta gaur egun ogibidea izateaz gain, Osasunako beteranoen taldeko atezaina da Alfontso. Bidaiarengatik pozik eta esperientzia berriaz gozatzeko prest joan dira etxeko hirurak.

Osasuna beterano taldeko jokalaria


   NORA GOÑI BELTZA
07/06/07
ADEMNA elkarteko fisioterapeuta da Nora Goñi etxarriarra. Altsasuko kide batzuen ekimenari esker aste honetan Aita Barandiaranen errehabilitazioa egiten hasi dira. Aste bete daramate eta aurrerantzean gaixotasun hau dutenak hurbiltzea espero dute. Errehabilitazio saio bukaeran aurkitu ditugu Nora eta esklerosis anizkoitza duen emakumea. Saioa bukatu eta gaixotasun honi buruz mintzatu eta eskeintzen duten zerbitzuaz mintzatu gara.

ADEMNA elkarteko fisioterapeuta.


   Ainhoa Lizarraga eta Andoni Zilbeti
07/05/24
Sortzez Iruñekoak diren arren Sakanan dituzte haien erroak. Zehazki Dorraoko lagunak dira eta Mashara musika taldeko kideak. Dagoeneko Dorraon eskaini dute Sakanako haien lehen kontzertua baina uda aldera gainerako herrietako plazetan izatea espero dugu. Zorte on!

Mashara musika taldeko kideak


   Inma Arroyo
07/05/17
Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza koxkortu egin zaigu eta dagoeneko 25 urte bete ditu. Urtemuga ospatzeko ekitaldi berezia antolatu dute asteburu honetarako eta honetaz eta beste gauza askotaz hitz egiteko egungo zuzendariarekin izan gara. Inma Arroyorentzat, batzen dituen zaletasun honekin ongi pasatzea da abesbatzaren helburua.

Erkudengo Ama abesbatzako zuzendaria


   Jon Zufiaurre, Ekaine Rodrigez, Eneriz Besga,
07/05/17
XII.urteurrena ospatzeko Olaztiko Gaztetxeak hamaika jarduera antolatu du bi asteburuetan.12 urte hauetako ibilbideaz mintzatzeko 3 belaunaldi izan ditugu gurekin; oraina, lehena eta etorkizuna. Bakoitza bere esperientziaz mintzatu da, baina guztiak ilusio handiz ari direla ez dago zalantzarik.

Olaztiko Gazte Asanbladako kideak


   FERMIN RAZKIN
07/05/03
Hilabete honetan Sakanako 4 herritako maiatzak ikusi ahal izango ditugu ibarreko edozein bazterretatik. Etxarriko Ferminek haurra zenetik ezagutu du herrian maiatza. Hutsik egin gabe urtero jasotzen dute eta lan horretan aritzen da gau egun gure elkarrizketatua. Sekretu berezirik ez dauka baina indarra eta teknika menperatu behar dela argi dago.



   Ramón Dorronsoro, Juana Urra eta Santos Iragi
07/04/26
Ramón mendigoizale amorratua dugu, Sakanako Ibilaldi Handian parte hartu du urtero hutsik egin gabe. Juana ere mendizalea da eta bihar Ibilaldiko kontroletako batean izanen dugu. Santos ere bertan izanen dugu eta azken egun hauetan telefonoa hartu eta hartu ibili da. Hirurak irurtzundarrak, Iratxo elkartekoak eta mendiak batu dituen lagunak dira..

Sakanako Ibilaldi Handiaren antolatzaileak eta Iratxoko kideak


   Jesus Gallardo Etxeberria
07/04/19
10 urte dira erretiroa hartu zuela. Gaixotasunak aurre-jubilatzera eraman zuen. Ordurako nahikoa lan egina zen ordea. Hainbat lantegietan aritutakoa, soldadutza tren-gidari izateko baliatu zuen eta horretan, trenak gidatzen, eman du bizitzaren zati handi bat. Trenak ezusteko geltoki batera eraman zuen bera: Soriara, Doctor Zhivagoren filmaketara.

Tren gidari jubilatua


   Idoia Goikoetxea Gomez
07/04/19
Altsasuko emakumeen egoeraren berri ematen duen ikerketa duela gutxi aurkeztu da. 300dik gora emakumeri egindako elkarrizketarekin, 5 hausnarketa taldeetatik sortutako ondorioekin eta hainbat daturekin osatu da diagnosi hori. Berau izanen da Altsasuko genero berdintasunerako plana sortzeko oinarria. Plana aurten egin nahi da eta hurrengo legegintzaldi guztirako jarduera markoa izan nahi du. Hala azaldu digu Idoiak. Diagnosiak eman dituen ondorioez hitz egiteko bildu gara berarekin.

Altsasuko Udaleko berdintasuneko agentea


   Juanjo Andueza eta Fernando Flores
07/03/22
Atzo uraren nazioarteko eguna izan zen. Aitzakia horrekin Urdalurko urtegiko uren tratamenduko estazio plantara jo genuen, Sakanako ur zerbitzuaz aritzeko. Etxarri Aranatz, Arruazu, Uharte Arakil eta Irañeta izan ezik, Sakanako gainontzeko udalak Sakanako Mankomunitateko Uraren Organoko kide dira eta Mankomunitateak du herri horietako depositoetara uraren hornidura ematearen ardura. Bestalde, gainontzeko lau herri horiek euren herrietako horniduraren ardura dute. Irurtzun eta Arakilgo ur hornidura Urritzako estazio plantatik egiten da, eta Ziordia eta Lakuntza bitartekoa, Urdalurgotik. Juanjo Andueza eta Fernando Flores dira bi plantetan lan egin eta sakandarrak ura primerako kalitatean jasotzeaz arduratzen diren langileak.

Mankomunitateko ur organoko langileak


   Belen Valencia Azpiroz
07/03/15
Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuta, larunbatean Haur Kantari Jaialdiak 2007 ekimeneko hirugarren saioa izanen da Lekunberriko Sala 31 aretoan, 18:00etatik aurrera. Sakanako 11 taldek hartuko dute parte. Belen Valencia Azpiroz musika irakasle altsasuarrarekin bildu gara, berak prestatu baititu, hainbat lankideren laguntzarekin, Lakuntza, Olazti eta Altsasuko musika eskoletatik aurkeztu diren 5 taldeak.

Musika irakaslea


   Itsaso Garmendia eta Oier Galartza
07/03/09
Nafarroako gazteek ekitaldi eta kontzertu erraldoia antolatu dituzte larunbatean Arbizuko kiroldegian. 19:30ean ekitaldi politikoa hasiko da, eta 21:30etatik aurrera kontzertuak. Hesian, Leihotikan, Banda Bassotti, Obrint Pas eta Tximeleta taldeekin gaupasa izanen da. Bertara joateko jaibus zerbitzua erabili ahal izanen dute sakandarrek. Ekitaldiaz aritu gara Itsaso Garmendia eta Oier Galartza gazte sakandarrekin.

Sakanako gazteak


   Andoni Beramendi Espinosa
07/03/02
Larunbatean, marsuaren 3an, XXVII. Pirinioetako Mastinen Lehiaketa Monografikoa jokatuko da Altsasuko Burunda pilotalekuan, goizeko 10:30etik arratsaldeko seiak pasa bitartean. Bi altsasuarrek, Jose Luis Calvok eta Andoni Beramendik, beren txakurrak aurkeztuko dituzte Pirinioetako Mastinen Espainiako Klubak antolatutako txapelketan. Andoni Beramendi aipatu klub horretako Nafarroako delegatua da, eta Ezkabarte bere txakurra prestatzeaz gain, txapelketa antolatzeko lanetan buru-belarri dago.

Larresalkoak haztegiko Pirinioetako mastinen hazlea


   Idoia Artieda Larraza
07/03/02
15. Korrika Arabako Lautadatik barna martxoaren 27an helduko da Sakanara, iluntze aldera. Hala ere, Korrika Batzordeek aurretik makina bat ekitaldi antolatuko dituzte gure herrietan, Korrika Kulturalaren barruan. Guztia ongi lotzeko lanetan buru-belarri murgildua dabil Idoia Artieda Larraza etxarriarra.

Sakanako Korrika arduraduna


   Bea Intxaurraga eta Kontxi Roldan
07/02/16
Gauza jakina da elikagaiek dituzten osagarrien artean kontserbanteak, koloranteak eta beste daudela, eta nekazaritzan herbizidak, pestizidak eta halakoak erabiltzen direla. Egoera honen aurrean badaude elikagai ekologikoak kontsumitzearen alde egiten dutenak, eta honetaz aritzeko Bea Intxaurraga eta Kontxi Roldanen etxera jo dugu.

Produktu ekologikoen kontsumitzaileak


   Eneko Lazkoz, Onintza Goñi eta Mikel Mundiñano
07/02/02
Astelehen eta asteartean joare hotsak nagusi izan ziren Iturenen eta Elizondon. Orain arte Sakanara Irurtzungo Iskidi joaldun taldeak ekartzen zituen hots eta mugimendu berezi horiek, baina aurki Etxarri Aranatzen adi eta ozen entzun ahal izango dira, Etxarri Aranazko joaldunak taldea sortze bidean baitago. Hogei bat etxarriar inguruk larunbatean egin zuten lehendabiziko entsegua eta ilusio eta gogo biziz daude.

Etxarri Aranazko joaldunak taldeko kideak


   Alejandro Rellán Rellán
07/01/26
Alejandro Rellán Rellán altsasuarrak 70 urte beteko ditu aurten baina gazteagoa dirudi. Akaso kirola egitea eta aktibo mantentzea izango dira horren arrazoiak. Eguraldiak laguntzen badu egunero bizikletan ibiltzera joaten da, hori baita bere zaletasunik kuttunena. Beste afizioak eskulanarekin du zerikusia, zurezko bastoiak, figuratxoak eta halakoak egitea baitu gustuko. Jendeari, eta orohar, jubilatuei, kirola egiteko edo dituzten zaletasunak praktikan jartzeko gomendioa egiten die.

Zur lantzailea eta txirrindulari zaletua


   Laura Marin Santano
06/07/28
Olaztiko festak asteartean hasi ziren baina aurten kanpoan izanen da 23 urteko Laura Marin Santano olaztiarra. Uztailaren 7an heldu zen Boliviako Sucre hirira, Ciudad Joven izeneko Institutu Psikopedagogikoko Hezkuntza Berezia unitatean lan egiteko. 8 hilabete emango ditu eta internet bidez harremanetan jarri gara berarekin, zuzenean bere esperientzia eta sentsazioen berri jasotzeko.

Kooperantea Sucren


   Andoni Lopez de Goikoetxea
06/07/21
Iturmendiko Andoni Lopez de Goikoetxea 19 urterekin hasi zen malabareekin jolasean. Gaur egun, eta Iruñeko Oreka Zirko Eskolatik pasa eta gero malabareak, monozikloak, sokaren gainekoak eta akrobaziak bere eguneko bizitzako kide dira. La Banda antzerki-zirkoko kidea da, han eta hemen ikuskizunak eskainiz. Gauza guztien gainetik pailazo-malabaristatzat du bere burua.

PAILAZO-MALABARISTA


   Jose Carlos Jimenez Elvira, Kali
06/07/14
Kali 18 urterekin hasi zen herriko festetako tiraldietan parte hartzen. Gero tiro olinpikora aldatu zen. Ongi moldatzen da eta ekinaren ekinez aurrera egin du. Aurten Nafarroako foso olinpikoko kopa irabazi du eta San Fermin torneoan 3. bukatu du. Iaz Nafarroako foso olinpiko eta unibertsaleko txapeldun-ordea izan zen. Maila gorenean mantentzea oso zaila dela aitortu digu. Bere ametsa inoiz estatuko eta munduko txapelketetan parte hartzea litzateke. “Maila handia dago eta nire burua haietan neurtzea gustatuko litzaidake.” Itxaron beharko du, aurrekontua estaltzea ezinezkoa baitzaio. Bitartean bere zaletasunaz galdetu diogu.

FOSO OLINPIKOKO NAFARROAKO KOPAKO TXAPELDUNA



Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz