|
Igoa eta Azpiroz Zizurren txapeldunorde
Larunbatean Zizur Nagusiko lau t´erdiko pilota txapelketako finalak jokatu ziren giro paregabean. Guztira 11 kategoriko finalak izan ziren jokatu zirenak, eta tartean bi sakandar genituen, Arbizuko Aldabiden aritzen den Igoa, Nafar Kirol Jolasetan txapelduna izan dena, eta Irurtzunen aritzen den Azpiroz. Azpirozen 2003 urteko benjaminen mailako finala jokatu zuen eta 6-16 galdu zuen San Migel taldeko Berrueteren kontra. 2002ko benjaminen finalean, Ilunpeko Alberdik 11-16 hartu zuen menpean Aldabideko Igoa.
[Iruzkina sartu]
|