|
Angel Arrieta bikain Saran
Sakandarrak 1.Juanjo Igarzabal: 1:56:22 11. Angel Arrieta: 2:16:31 52.Jon Arrieta: 2:30:41 56.Iñaki Lopez: 2:32:09 63.Patxi Albeniz: 2:32:43 82.Aritz Munarriz: 2:35:47 209.David Oroz: 2:58:52 327.Fernando Mazkiaran: 3:19:18 342.Gorka Acebes: 3:22:13
Igandean 495 mendi atletek osatu zuten Sara Korrika mendi lasterketa famatua (25 km), bero sapa izugarriarekin. Asko erretiratu egin behar izan ziren horrengatik. Azkarrena Juanjo Igarzabal izan zen (1:56:22). Sakandar ugari aritu ziren eta aipatzekoa da Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldeko korrikalariek emandako maila, Angel Arrieta buru zela (2:16:31, lasterketan 11.a). Asteburuan hiru mendi lasterketa jokatuko dira: Gernikako Urban traila larunbatean eta Larraul-Ernio-Larraul eta Orioko mendi lasterketak igandean.
Donostia-Hondarribia Traila Igandean ere Donostia-Hondarribia Traila jokatu zen, 31 km-ko proba ederra. Walter Becerra espezialista izan zen azkarrena (2:16:44). Helmugara 517 korrikalari iritsi ziren, mendi lasterketek duten arrakastaren isla, tartean sakandarrak.
Sakandarrak 1.Walter Becerra: 2:16:44 35.Karlos Zelaia: 2:40:52 60.Jose Javier Maiza: 2:48:08 75.Alberto Razkin: 2:51:15 119.Carlos Gerendiain: 2:59:29 306.Javier Bados: 3:26:58
[Iruzkina sartu]
|