IRAILAK
10
ostirala
 

     
Aerobik
Aizkora
Areto futbola
Arkua
Arte martzialak
Atletismoa
Automobilismoa
Bela
Boccia
Borroka librea
Botxa
Duatloia
Ehiza
Erremontea
Eskalada
Eskia
Eskubaloia
Eskuorga igoera
Frontenisa
Futbol 7
Futbola
Goitibeherak
Harrijasotzea
Herri Kirolak
Igeriketa
Irristaketa
Karatea
Karting
Kick Boxing
Kiroldegia
Mendi bizikleta
Mendi ibilaldia
Mendi lasterketak
Mendia
Motoziklismoa
Padela
Pala
Pilota
Piraguismoa
Rallya
Saskibaloia
Sega
Soinketa erritmikoa
Sokatira
Squash
Taekwondoa
Tenisa
Tiroa
Triatloia
Trontza
Txirrindularitza
Waterpolo
Xakea
Zesta-punta

  Lobelleren kontra garaipen inportantea lortu du MRA Navarrak

Ohorezko maila. 20. Jardunaldia. MRA Navarra 5 – Lobelle Santiago 3

Asteburuan bigarrena den Inter Movistarren kontra Madrilen garaipen zaporea zuen berdinketa lortu eta gero, asteazken gauean sailkapenean hirugarrena zen Lobelle Santiago menpean hartu zuen MRA Navarra Xotak. Garaipen oso inportantea izan da Irurtzungo taldearendako, beheko postuak atzean uzten ari baita.

Sufritutako garaipena izan zen. Hasieratik partidaren jabe egitera atera ziren berdeak, eta horrela, atsedenaldira 3-0ko garaipenarekin joan ziren Roberten bi golei eta Parrelen golari esker. Galiziarrak aukerak izan zituzten, baina ez zuten asmatu.
Bigarren zatian egoerari buelta ematera atera zen Lobelle, eta penaltyz gol bat sartzea lortu zuten. MRAko Cucok 4-1ekoa ezarri zuen, baina hala ere Xotakoak ez ziren lasaitu, Lobellekoek oso estu hartu baitzituzten. 12 minutu jokatu zituzten atezain-jokalari formularekin. Eraso azkarrak egiten zituzten galiziarrek eta epe laburrean bi gol sartu zituzten, 4-3ra hurbildu arte. Baina MRAren Gascon atezainak egoera salbatu zuen, bikain aritu baitzen. Azkenean, 38. minutuan, Parrelek 5-3koa ezarri zuen markagailuan eta horrela despeditu zen lehia.

Imanol Arregi entrenatzailea pozik zegoen garaipenarekin. “Asko sufritu dugu baina garaipena justua izan da” zihoen.  El Pozo Murciak jarraitzen du lider, 52 punturekin. MRA Navarra 11.a da, 24 punturekin, eta beheko postuekin tartea zabaltzea lortu du. Larunbatean Madrilen jokatuko dute, 18:30ean, sailkapenean azkena den Pintoren kontra. Partida oso konplikatua izanen da, Pinto nola edo ahala puntuatzen saiatuko baita. Ea MRA Navarraren bolada onak jarraipena duen.



[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz