MAIATZAK
25
larunbata
 
Beleixe Irratia online entzun Winamp Windows Media Player Real Player Quicktime


     
Antzerkia
Argazkilaritza
Arkitektura
Artea
Bazterretik
Bertsolaritza
Bideoa
Dantza
Dokumentala
Erakusketa
Erakusketak
Eskulanak
Eskultura
Gastronomia
Historia
Hitzaldiak
Hizkuntzalaritza
Ilustrazioa
Ipuin kontalariak
Komikia
Kultura
Literatura
Magia
Mikologia
Musika
Pailazoak
Pintura
Poesia
Tailerra
Txotxongiloa
Zeramika
Zinema

  Diziplina arteko proiektu artistikoari saria

 - Argazkia Haunditu

Euskara Kultur Elkargoak (EKE) Gazteak Plazara diru-laguntza deialdia egin zuen, 15 eta 26 urteko gazteek sormen-jarduerak euskaraz egin ditzaten. Guaixe astekarian eta Beleixen irratian (FM 107.3) iragarri genuen bezala, hautatutako egitasmoen artean zegoen arakildarren Ahotsen mintzoa egitasmoa. Arakilen urtekari bat egiteko 2.000 euroko laguntza jasoko dute. Baina hori ez da saritutako Sakanako egitasmo bakarra. Irurtzungo Lorena Arangoaren, Itziar Matxainren eta Ibai Viñasen Errizoma proiektua ere hautatuen artean dago.

Errizoma diziplina arteko egitasmoa da. Lorena Arangoak antzerkia landuko du, Itziar Matxainek argazkilaritza, Ibai Viñasek pintura, Bilboko gazte batek bideogintza eta Iruñeko ikasle gazteak musika. Bost artistek egitasmo artistiko pertsonalak landuko dituzte Joseba Sarrionandiaren Gogo eta gorputzaren zilbor-hestea olerkitik abiatuta, eta ondoren, arte plastiko eta eszeniko ezberdinak uztartuko dituzte. Itziar Matxain irurtzundarrak azaldu digunez, dagoeneko egitasmo pertsonalak lantzen hasi dira. “Maiatzetik aurrera egitasmo guztiak batzen hasiko gara” esan digu. Diziplina arteko ikuskizuna abenduan eszenaratuko dute. Horrez gain, EKEk erakusketa bat antolatuko du Erriberan. Arakildarrek 3.500 euroko diru laguntza jasoko dute Errizoma egitasmoa aurrera eraman ahal izateko.

Denera, Gazteak Plazara ekimenak bost kultura proiektu sustatuko ditu, eta 16.000 euro banatuko ditu. Bost egitasmotik bi Sakanan, zehazki Arakilen, sortuko dira.

 - Argazkia Haunditu


Inprimatu

[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz