IRAILAK
10
ostirala
 

     
Antzerkia
Argazkilaritza
Arkitektura
Artea
Bertsolaritza
Bideoa
Dantza
Dokumentala
Eskulanak
Eskultura
Gastronomia
Hitzaldiak
Hizkuntzalaritza
Ipuin kontalariak
Komikia
Kultura
Literatura
Magia
Musika
Pailazoak
Pintura
Toponimia
Txotxongiloa
Zinema
Zirkoa

  Oier Lakuntza eta Eneko Lazkoz finaleko txartelaren bila

Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Igandeko saioan erabakiko da finalisten zerrenda

 - Argazkia Haunditu

Igandean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapeletako hirugarren eta azken finalerdia. Bertan sartuko da lehian iazko finalista Jon Barberena. Harekin batera, oholtza gainera igoko dira Arkaitz Goikoetxea, Jon Elizetxe, Aimar Karrika, Oier Lakuntza eta Eneko Lazkoz. Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian dute hitzordua, 17:30ean. Azken finalerdia izanik, bertan erabakiko da finalisten zerrenda.
Orain arte ikusitakoaren arabera, Arkaitz Goikoetxea izanen da arerio gogorrena. Txapela janzteko faboritoen artean dute sakandarrek. Jon Barberena izan daiteke kontuan hartu beharreko beste bat. Aurten oraindik bere armak erakutsi ez baditu ere, urtetako ibilbidea du alde. Lesakako finalera iritsi nahi badute, duten guztia eman beharko dute sakandarrek.

Orain artekoak
Etxarriko kultur etxean jokatu zen lehen finalaurrekoa. Joan zen astean jakinarazi genuen bezala, Julio Soto gaztea nagusitu zen bertan. Bigarren saioa, berriz, larunbatean jokatu zen Iruritan. Iņaki Aleman, Miel Mari Elosegi Luze, Iņigo Ibarra, Xabier Legarreta, Iņigo Olaetxea eta Julen Zelaieta lehiatu ziren bertan. Xabier Legarreta izan zen denetan onena, 404,5 punturekin.

Finalerako txartelak
Nafarroako Bertso Txapelketako bigarren fase honetan 18 bertsolari daude lehian, sei saio bakoitzean. Saio bakoitzeko onenak finalerako txartela lortuko du zuzenean. Lehen bi finalaurrekoak jokatu direnez, dagoeneko ezagutzen ditugu lehen bi finalistak: Julio Soto eta Xabier Legarreta. Atarrabiako saioan gailentzen denarendako izanen da finalerako zuzeneko hirugarren txartela. Gainerako bost postuak puntuazioaren arabera erabakiko dira. Oraingoz hauek eginen lukete aurrera: Estitxu Arozenak, Oskar Estangak, Xabier Terrerosek, Julen Zelaietak eta Iņaki Alemanek. 375 puntutan dago muga. Aurrera egin nahi badute, puntu horiek gainditu, eta saiokideen aurretik sailkatu beharko dira sakandarrak.

Orain arteko sailakapena:
1. Julio Soto (421 puntu),
2. Xabier Legarreta (404,5 puntu)
3. Estitxu Arozena (397 puntu)
4. Oskar Estanga (392 puntu)
5. Xabier Terreros (390,5 puntu)
6. Julen Zelaieta (385,5 puntu)
7. Iņaki Aleman (375 puntu), zortzigarren
8. Ander Fuentes (370,5 puntu)
9. Iņigo Olaetxea (368 puntu)
10. Miel Mari Elosegi (359,5 puntu)
11. Saioa Alkaiza (336 puntu)
12. Iņigo Ibarra (331 puntu).

Azken finalaurreko bertsolariak:
Jon Barberena
Jon Elizetxe
Arkaitz Goikoetxea
Aimar Karrika
Oier Lakuntza
Eneko Lazkoz

www.bertsosarrerak.eu

Martxoaren 20an jokatuko da finala, Lesakan. Sarrerak salgai daude web orrian, bertso saioetan eta Etxarri Aranazko Xapatero tabernan. Sarrera arrunta:18 euro. Gazteak eta bazkideak: 12 euro.



[Iruzkina sartu]


Bierrik Fundazioa | Foruen plaza 23 ,1. | 31800 Altsasu (Nafarroa) | Tfnoa.: 948 56 42 75 | Faxa: 948 56 21 07 | E-mail: guaixe@guaixe.net
Web Mapa | Lege Oharra | Datuak Babesteko Politika | Web Diseinu eta Programazioa
BAI EUSKARARI - zerbitzua eta lana euskaraz